ERNAIk 10 urte! Martxoak 4 (zapatu) ONDARRUTIK BAGABIZ!

Zapato bete beti antolatu dau herriko ERNAI gazte erakundik. Gaztetxin eingo diz ekimen gexenak eta goxetik hasiko diz egitarau beteten, Leirek eta Mikelek hitzaldixe emongo dabe etxebizitzin arazuai alternatibak topatu nahixan, horren ondoren poteue eta bazkaxe. Arratsaldeako bingo musikala, karropoteue illuntzin eta amaitzeko kontzertuk. Eztala zereñik herrixan? Gazte gara gazte eta ez gaude konforme! Etorkizune geu gazelako…batu BORROKA!

10 urte bete dotxuz Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakundik. Ez diz urtero ixaten holako urteurren borobilak eta argazki batzukin gogure nahi dou ekarri Ondarrun Ernaik euki daben eragiñe eta ibilbidi. Sare sozialetan be topa douz militante eta militante-ohixak urte honek gogortzen altza dabezen argitalpenak. Antolakunde baten militatik konpromisu eskatzen dau baine konpromiso horren parte diz be bai irakaspenak, kidik, akatsak, lorpenak, poztasunak eta tristurak… esan leike militantzixi bixitxeko modu bat dala! Eta merezi dabela!

Gora euskal gazteixi eta gora Ernai! Beste urte askun Independentzixi, Sozialismun eta Feminismun alde bide lagun nahi zaittuau!

MARTXOAK 3, Gasteizko sarraskixe gogoratzeko lore eskeintzi!

On dala 47 urte Gasteizen gertatu zin hilketak gogoratzen jarraitzen dou Martxoak 3 an. Bihargiñak euran eskubidik lortu nahixan eta “autoridadik” egurre, ondorixuk 5 langille hil eta ehunka lagun zauritu. Erahilketa horren arduradunak, ezti iñun agertzen. Manuel Fraga, Martin Villa…ixen batzuk emotearren. “No os importe matar” esaldixe ezagun eizan egun horretan.

Urte batzuk diz, herrixan lore eskaintzi eta ekitaldixe antolatzen dana egun hau gogoratzeko, eta aurten be halan ixango da. Monolito aurrin batuko gaz baixakun (Martxoak 3) illuntzeko 7 retan. Herriko L.A.B sindikatuk eta ERNAI gazte erakundik antolatu dabe ekimena.

Hamen da urteko lelengoko ANTXOI!

Martxoa hasiaz batea sartu de herrixan lelengoko antxoi. Arrañe Kantabriako uretan (Santoña aldin) atrapa dabe eta San Antonio Berria txalopa hondarribittarra ixan da Ondarrun lehorreratu dabena, 194 kaja eta 51 granoku. Prezixo aldetik, hasierako arrañak 5,11 euro ordaindu dabe eroslik. Eztakiau señale ona dan arrañe handik agertu ixana, ia hamendik hasten dan azaltzen. Kostera ona opa dotzau Euskal arrantzaliai, aberastasune dalako gure herrirako.

MARTXOAK 8, Emakumin nazioarteko egunan inguruko egitarau zabala!

Ondarruko Emakumin Udal Berdintasun Kontseiluk eta Ondarruko udalak elkarlanin antolatutako egitarau, Ondarroako Mugimendu Feministak antolatutako ekintzakin batea.

EGITARAU:

Martxoan tzir| Etxelilan

Izendatzen ez dena, ez da existitzen.

Euskal Herriko Mugimendu Feministin azkan hamarkadetako kartelan erakusketi.

MARTXOAK 3 | 18:30ean | Etxelilan  

Zergatik ez? Dokumentalan proiekziñoi eta solasaldixe partaidikin.

Orixoko 30 emakumek Orio-Bilbo-Orio itsas zeharkaldixe ein ben arraunin 2018an. Emakume oriotarrak diz, 35 eta 57 urte bitartin daukez eta sekule arraunin ein baik euazen. Parte hartzailetako batzuk euran esperientzixi konpartitzea etorriko diz. Eta Ondarrun be, zeatxik ez?

MARTXOAK 4 | 19:00etan | Antiguako Aman

Luntxe eta dantzaldixe

MARTXOAK 5  

Lilatoire guz!

MARTXOAK 8 | Egun osun

17:00-19:00 Gune Feminista Alamedan.

19:00 Manifestun irakurketi Alamedan.

Gero, manifestaziñoi Andrabanda Feministiaz, Etxelila arte.  

Antolatzaili: Ondarruko Mugimendu Feministi

MARTXOAK 15 | 18:30ean | Etxelilan

Palestinako emakumin errealitatetik bertsora.

UNRWA Euskadiren eskutik.  

Hizlari gonbidatuk: Onintza Enbeita bertsolarixe eta Nadia Nemeh palestira jatorriko bermeotarra.

MARTXOAK 24 | 17:00etatik 20:00eta | Etxelilan

Hilekoarekin bizi ikastaroa.

10-12 urteko neskentzat.

Ixena emoti beharrezku de.

GORA BORROKA FEMINISTA!

PABLO GONZALEZ kazetarixak urtebete bete dau kartzelan!

Gaur urtebete beteten diz Pablo Gonzalez euskal kazetarixe preso sartu bela, Poloniako Barne Segurtasuneko Agentziak Errusiarrantzat espioitza lanak etxi leporatute. Amnistia Internazionalak Poloniako fiskaltza nagusixai eskatu dotza Gonzalez epaiketi egin arte libre lagateko.

Atxiloketa luze hau salatzeko, RADIXU irratixak kanpaña bat hasi dau herrixan PABLOn askatasune eskatzeko, beheko irudixetan ikusiko dozuen latxeik. TURRUNAK be bat etxen dau kanpaña horreaz. PABLO GONZALEZ ASKATU!

Saharar errepublikin aldarrikapenan 47. Urteurrena!

Gaur, Otsailak 27xe, 1976an Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku aldarrikatu eben. Españolak Mendebaldeko Sahara bertan behera laga eta hurrengoko egunin aldarrikatu eben errepubliki Bir Lehlu herritxik radixo bidez. El Uali 28 urteko buruzagixe ixan zan SEAD aldarrikatu bana, handik denpora gitxire hil zan Mauritanian aurkako ekintza armatu baten. 

Gaur egun, herri sahararrak Marokoko estatuandik zapaldute jarraitzen dau. Herrixan beste zati handi batek exilixun, 47 urte baino gexaua Argeliko errefuxiatu kanpamentutan.

Egun hau dala eta Ondarruko Udalak saharar banderi ipini dau mastan. SAHARA ASKATU!

Herriko balkoi batzutan be ikusi diz gaur saharar ikurrak.

Alamedako PENTSIONISTAK 5 urteko borroki ospatzen!

Gaur bai etxin egoteko egune dala, hotza, elur malutak, haxi… ba horrei aurrea etxen batu diz beste behin, Alamedako PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xetan, pankartin atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, tartin 3 zinegotzi eta eskualdeko LABeko ordezkaixak. Giro hotzai aurre eiñaz 20 minutun egon diz bertan ta amatxu aurretik mokadutxo bat jateko aukeri euki dabe, borrokin 5. urteurrena ospatzeko. Etxetik erutxuez tortillak, frituk, txoixuk … edarixak … Bakotxak ahal dabena, bañe exitoik handixena saldik euki ei dau, euan hotzaz ederto sartzen ei zan salda bero beru. Datorren astelehenin be ordu te toki bardiñin batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo Ta Ke LORTU ARTE!

Pentsionistak 5 urte darue kalin burrukan! Astelehenin kontzentraziñoi berezixe

5 urte pasa diz pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata eta modu antolatun burruka nekaezin hau hasibenetik. Astelehenetako alamedako kontzentraziñoik adibide garbixe diz. Astelehenetako mobilizaziñoikandik aparte, manifestaziñoik eta ekimen ezberdiñak be einddabe aldarrikapen nagusi bateaz: PENTSIÑOI PUBLIKO DUINAK! Gizarte segurantza propixuaz, IPC erreala erreferentzixa modun hartute eta gitxienez 1080€.

Astelehen honetan deialdixe berezixe ixango dala baieztatu dosku antolatzailik. 5 urte honetan einddako lorpenak osapatu eta burrukan jarraitzeko indarrak hartzeko, PINTXUK eta EDARI artin burutuko dabe mobilizaziñoi. Danona dan burruka honetan parte hartzeko deixe ein dotse herritxarrai.

TURRUN HOTSA 2023ko Ibilaldiko abestixe aurkeztu dabe!

Otsailak 22 (eguaztena) Beikozinin ein zan ekitaldixan aurkeztu ben Zubi Zahar Herri Ikastoli antolatzen dabilen 2023ko Ibilaldiko abestixe.

Herritxar ugariren parte hartziai esker eta Eñaut Elorrieta eta Aiora Renteria abeslarixan ahotsakin argitaratu dabe Ikastolan eta euskerin aldeko aurtengo ereserkixe bihurtuko dan abesti zoragarriXE!

Hauxe da Ikastolik saritan zabaldu daben mezu parte hartzaile guztiai esker ona emoten:

Badatorrela! Badatorrela! Badatorrela IbilaldiXE! AbestiXE eta Bideoklipe geuaz dakauz! Spotifyn entzungai 👂 eta Youtuben ikusgai 👁️! Esteka guztik kontun deskribapenin!
Esker berezixe @axular_arizmendi eta ekipuai hau abesti zoragarriXE sortzearren 🎉. @leire.bilbao.9 mile esker, letra hunkigarri hau herrixai oparitzearren! Ezta jausiko zubiXE! Eskerrik asko @aioraponce eta ekipu bixotzetik sortuzuen bideoklipe ikaragarriXE bihurtzearren. Eta eskerrak, bene benetan, Zubi Zahar Ikastolako partaide eta Ondarruko herrixai Ibilaldi guzti posible etxearren❤️. Demasak zaze!
xe #ibilaldixe #ibilaldia2023