Azaroak 5 (eguena) AKORDA EGUNE!

ONDARROA-OROITZEN ALZHEIMERek antolatute AKORDA EGUNE ekimena eingo dabe Azaroak 5in Kofrai Zaharreko 2.solairun arratsaldeko 7:30xetatik aurrea. Manttalingo alabak (MIKEL ETXABURU OSA), Oroitzen zara? Esaldixan jolasa, Zuri Ama (KEMEN URANGA ARTOLA) eta GARAZI ETXABURU AULESTIA Dantza Garaikidi eukikouz ekitaldi horretan. Berta juteko sarrerak Turismo bulegun hartu biko diz.

Urriak 18 (domeki) ZAZPI JAUZIZ, HERRI BAT! herriko frontoin.

EUSKAL HERRIXAN “etorkizuneko jauzixe” dantzatuz aldarrikatuko dau Ondarruko GURE ESKUk ongoxe domekan (urrixan 18xan) goxeko 11etatik aurrea Frontoin. Zazpi jauzi dantzatea gonbidatu nahi dotxu Ondarruko herrittarrak eta horren bidez, “etorkizuneako jauzixe” irudikatuko dabe. EUSKAL HERRIXAK Nazio latxeik salto bat egin behar dabela aldarrikatuko dau ekimen honeaz. Zazpi jauzi, zazpi herrialde; jauzi bera, mugimendu dela zabaltzeko. Etorri zeu be dantzan etxea!

Urriak 3 (zapatu) KRESALA kultur elkartin 60.urteurreneko ospakizune!

Datorren zapatun (U-3) KRESALA kultur elkartik ospakizune eingo dau beran 60.urtebetetzin barrun. Arratsaldeko 6:30xetan pasakalli bandiaz Frontoiruntz urtengo dau Alde zaharrin hasitxe gero 7ak aldin ekitaldixe eongo da Frontoin elkartin 60. urteurrena gogoratzeko eta horren ondren erromeixi LAKET taldiaz. Beti ez dizelako 60 urte beteten hurreatu ospakizunea!

Elkartin mateixala be salgai eongo da bertan, bai KRESALAn histoixin liburu ta batxe be 60.urti ospatzeko ata dizen kamisetak.

PLAZAGAÑI 2026 aurrea du!

Batek baño gexauarek ikusiko zenduen onezkeo Plazagañelo jantokiko tolduk iseitxe dazela ta hori señali ixaten da bertako jenti martxan hasitxe dala. Antolaketa zabala ez bada hasi be, lan talde desbardiñak atzan ikutuk emoten dabiz; janaxak eskatuz, aurreko urtin egon dizen “hutsunik” zuzenduz, jenti lotzen jun, hobekuntzak zehaztuz…. Pare bat dato emongotzuau, iezko prezixuk mantenduko diz aurten be edo ta aurtengo Marmitxakun atune Montserrat txalopiai erosi gakola.

Bañe hau danau aurrea eruteko herrilan izugarrixe eskatzen dau eta esko askorek falta etxen dabe. Hasteko estruktura erraldoi bat monta behar ixaten da, garbitxasune be ezta atzin geatzen edo ta amaieran dana txukun txukun laga birde. Animaten zaz parte hartzen? Beatu azpixan deialdixak!

MAIATZAK 1 LANGILEOK ERAGIN! manifestaziñoi Lekatxon!

MAIATZAK 1 mundu osoko langillin egune aldarrikatzen dou egun honetan. Aurten EUSKAL LANGILLIOK Gerriai eta gerrin fakturi ordaintziai EZETZ esangotzau deitxute dazen mobilizaziñoitxan. Lea-Artibain be, Langillin aldeko neurrixak eskatzen dou: Etxebizitza eskubidi, Kalitatezko zerbitzu PUBLIKUK eta Soldata eta PENTSIÑO DUIÑAK, besteak beste. Gure eskualdeko deialdixe LEKATXOn ixango da baixakun, Maiatzak 1 eta hitzordu Eskolapin eguerdiko 12:30xetan da ipinitxe. Kalik jazten be hasi diz propaganda bidez ta geube han eongo gaz. GORA LANGILLE BORROKA!