ERNAIk 10 urte! Martxoak 4 (zapatu) ONDARRUTIK BAGABIZ!

Zapato bete beti antolatu dau herriko ERNAI gazte erakundik. Gaztetxin eingo diz ekimen gexenak eta goxetik hasiko diz egitarau beteten, Leirek eta Mikelek hitzaldixe emongo dabe etxebizitzin arazuai alternatibak topatu nahixan, horren ondoren poteue eta bazkaxe. Arratsaldeako bingo musikala, karropoteue illuntzin eta amaitzeko kontzertuk. Eztala zereñik herrixan? Gazte gara gazte eta ez gaude konforme! Etorkizune geu gazelako…batu BORROKA!

10 urte bete dotxuz Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakundik. Ez diz urtero ixaten holako urteurren borobilak eta argazki batzukin gogure nahi dou ekarri Ondarrun Ernaik euki daben eragiñe eta ibilbidi. Sare sozialetan be topa douz militante eta militante-ohixak urte honek gogortzen altza dabezen argitalpenak. Antolakunde baten militatik konpromisu eskatzen dau baine konpromiso horren parte diz be bai irakaspenak, kidik, akatsak, lorpenak, poztasunak eta tristurak… esan leike militantzixi bixitxeko modu bat dala! Eta merezi dabela!

Gora euskal gazteixi eta gora Ernai! Beste urte askun Independentzixi, Sozialismun eta Feminismun alde bide lagun nahi zaittuau!

Abenduak 6, EZ DAKAU IXE OSPATZEKO!

Abenduak 6 jai eide diñue (geu be jai zalik gaz ehh) bañe jai arrotza da gutzako, guk ez gendun onartu Konstituziñoi españolik. Lea-Artibaiko ERNAIko gaztik, egun honei aldarrikapen zentzu emon nahixan konzentraziñoi bat antolatu dabe eguerdiko 12 xetan Markiña-Xemeningo arkupin, DANA ALDATZEKO, INDEPENDENTZIXI! lelopin.

611 etxe huts ondarrun…

Ondarruko Ernaik bideo hau elkarbanatu dau sare sozialan bidez herrixan dakauen etxebizitzin problematikin ingurun. Kalitan agertu zin zenbaki misteriotsuk argitzen dabe bideun azalpenin.

Ikasturte honetan Ondarruko Ernaik hauxe gaixe landuko dau, gaztik emantzipateko dakarren arazu herrixan 600 etxetik gora hutsik eonda. Herrixan aspalditxik sustraitxutako arazu dala hau ezin leike ukatu. Etxebizitzin prezixo disparatauk, alokairu garestixak, okupaziñoirako zailtxasunak… eta beste herri batzutan aspaldi hasi zana be aia da gurea, Airbnb eta antzeako piso turistikun gorunzko joeri. Bitxartin gaztin emantzipaziñoi batazbesteku 30-34 urtetan…

Erribera Kalea, Harategi Kalea, Iparkale, Iparragirre Kalea, Kalandi, Nasa Kalea, Sabin Arana
eta Txomin Agirren 175. Antiguako Ama Kalea, Artabide, Egidazu Kaia, Itsasaurre Plaza, Kafeatze
pasealekua, Kanttoipe Kalea eta Zubiaurre Anaien Kalean 153. Artibai kalea, Ikastola Kalea, Kamiñalde
Kalea, eta Iñaki Deunan 124. Magdalena Kalea, San Juan Turru Kalea, Txorierreka Kalea eta Zaldubide
Kalea 73. Errentexa, gomendi eta Gorozika auzutan 16. Kaminazin 71. Danea 611 etxe hutsik herrixan. Eta
bitxartin zemat gazte etxe baik?

Beraz hasieri emon dotsa Ondarruko Ernaik aurrerantzin jorratuko daben lanketiai: ETXEBIZITZA PROBLEMATIKI

Ondarruko GAZTETXIn 13+19 urteurrena!

Zemat belaunaldi pasa dizen Gaztetxetik ba ete daki iñork? 32 urte jun diz gaztik lokal baten beharra eukela konturatu ta batzen hasi zinetik (bi eraikin desbardin euki douz herrixan). Gaur eziñezku ixango litxake herrixan gaztetxek ez egoti, kontzertuk etxeko, jaxak antolatzeko, hitzaldixak emoteko, parrandak botateko… Aurten GAZTETXIn urteurrena ospatzeko egun pasa itzala antolatu dabe ongoxe zapatun (M-28), jolasak engotxue, bazkaxe ta musika kontzertuk. Beste 32 baietz ein!

2022 ko UDALEKU IBILTARIXAK!

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku UDALEKU IBILTARIXETAKO arduradunak:

Aurtengo Udaleku Ibiltarixan aurkezpena eongo da gurasuntzako Apirilak 6, eguaztena Kofrai Zaharrin. Bi aurkezpen eongo diz, alde batetik, txikixan (2008-2011 urte bitxartekuk) udalekun aurkezpena arratsaldeko 18:00 tan. Bestetik, nausixan (2005-2007 urte bitxartekuk) aurkezpena arratsaldeko 19:00 tan ixango da. Informaziñoi gexa azpixan agertzen dizen telefono zenbakixetan edota posta elektronikun.

ZUTIK ekimeneko aurkezpenan irudixak!

Ondarruko ERNAIk gazte abertzale erakundik zapatun Gaztetxin eiban aurkezpeneko argazkixak eta idatzi labur bat bixalduzku.

Esker berezixak emon nahi dotzuau eszenaxo gañin giro ezin hobi ipintxen egon zin musika taldiai, DOE, ERRIETAN eta dj FRESA MORANGOi. Ederra ixan zan!

Eskerrik asko be bai, bertaratu ziñeten guztixoi, gaba mundiala pasa gendun! Eta zelan ez, esko bat botaten egon zinen lagunai guztiai.

Ez ahaztu, apirilan 14tik 17re gazte martxi eingo douela Zugarramurditxik Elizondoa! Autobusak antolatu douz, apuntateko: Kulixka, Sokoa edo Anaitan. Online (bio) bidez ixena emoteko aukeri be bada. 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd-f3eBJmdKtFroCVB8skxxBVcTDVXxxBW-_LAfY_7hMyfZAA/viewform?usp=sf_link

Bertan topako gazelakun, #gazteokindependentzia

#Zutik

Martxoak 26 (zapatu) ZUTIK en aurkezpena Ondarrun!

ERNAI, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailik ZUTIK gazte martxin aurkezpena eingo dau ongoxe zapatun Ondarruko gaztetxin. Gabeko 21:30etatik aurrea DOE herriko musika taldi ezautzeko aukeri egongo da, gero, ERRIETAN taldi, mutrikuarrez osatutako musika taldi eta dj FRESA MORANGOk emongotza amaieri gabai. Aurkezpena, aurtengo udabarriko ekimenan harire antolatutaku de, ixan be, aurten apirilan 14tik 17re gazte martxi eingo dabe Zugarramurditxik hasi, Erratzun geldialdixe eta Elizondon azkan etapi eiñaz. Behiko argazkixetan ikusten dan lez, herrixe be girotu dabe herriko paretai kolori emonaz.