Bazatoz LILATOIre?

Martxoak 1in eingo da 36. LILATOI Donostin, hain ezagune eindan Emakumezkun lasterketi. Aurten be ETXELILA ARINGAINGAN lagun taldi batuko da berta juteko ta ixen emotin epi zabalduko da gaurtik, eguaztena (U-14), hillan 28rarte Etxelilan. Ixen emoti+kamiseti: 15 euro. Autobusin jun ezkeo, 6euro jun ta 6 euro etorri. Zapatillak jantzi eta izerdi apurrre ata, dana lagunartin. Anima!

PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Urte barrixaz batea hasi diz mobilizaziñoikin herriko PENTSIONISTAK oporran ostin. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI-GUTXIENEKO SOLDATI ta beran atzin 89 herrittar ipini diz, udal zinegotzi bat barne. 20 minutuko egonaldixe eindabe bertan eta azaldu dabe pentsinoin igoeri ondioik ez dala onartute, Espainiko kongresuk onartu bir dabela ta. Halan da be, segi eingo dabela euran mobilizaziñoikin baieztatu dabe. Amaitzeko, bertsuk kantatxuez betiko modun eta datorren astelehenera arte agurtu diz.

JO TA KE LORTU ARTE!!!

Urtarrillak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA?

Zientziaren giltzak elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixaz batea ta urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe ongoxe hillan 26rako (astelehena) Kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Gai lez, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA? eta hizlari lez IÑAKI ETXEBESTE LARRAÑAGA biologu etorriko da. Hitzaldixan amaieran, BERRITXUko HOSTOZABAL elkartin aurkezpena eongo da. Anima entzutea gure basun inguruko hausnarketak nundik noa dabizen!

24. KORRIKAn ibilbidi argitxu dabe!

Aurten KORRIKA urti de eta atzo arduradunak argitaratu ben beran ibilbidi. 24.KORRIKAk Martxoan 19xan urtengo dau Atharratzetik eta 29xan Bilbon amatxuko da. Gure herritxik hillan 25in (eguaztena) pasako da ta herrixan illuntzeko 8:15nak sartuko dala aurreikusten dabe Mutriku aldetik etorritxe. Aurtengo KORRIKAko abestixe PELLO REPARAZek (ZETAK) eindau. Prestaketakin hasitxe daz herrixan, adi eingo dizen deialdixai ta KORRIKA etxeko presta!

Gaur, Urtarrillak 6 (martitzena) Bertso jaialdixe Zaldupe Kiroldegixan!

Urteroko ekimena ixaten da errege bexperako Bertso jaialdixe herrixan ta ongun be urtarrillak 6an Zaldupe udal polikiroldegixan eguerdiko 12:30xetatik aurrea ixango da. Bertan parte hartuko daben lau bertsolaxak honetxek ixango diz: UNAI AGIRRE GOIA, NEREA IBARZABAL SALEGI , JOANES ILLAREGI MARZOL eta JONE LARRINAGA DAÑOBEITIA. Gai jartzalle lez IÑAKI LERSUNDI ARRIZABALAGA ibiliko da. Sarreri debalde da.

VENEZUELA aurrea! Astelehenin (U-5) KONTZENTRAZIÑOI 13:00etan Alamedan

🇻🇪✊🏻ERASO INPERIALISTAIK EZ! VENEZUELAK BURUJABETZI!!!

❌ AEBk Venezuela erasotu eta Nicolas Maduro presidenti eta beran andri bahitxu dau.

Venezuelar herrixai babesa emoteko bi deialdi:

📣 Urtarrilak 4, domeki, 12:30etan Bilboko Venezuelar kontsulaun aurrin kontzentraziñoi.

📣 ONDARRUn kontzentraziñoi urtarrilak 5, astelehena, eguerdiko 13:00tan Alamedan.

Sacad vuestras sucias manos de Venezuela!
Herriek burujabetza✊🏼

EZIN DA GEHIAGO LUZATU! Urtarrillan 10 (zapatu) manifestaziñoi nazionala Bilbon!

Urtero batzen gaz Bilbon sasoi honetan manifestaziñoi erraldoi baten ingurun, helburu bakar bateaz, DAN DANAK ETXIN! nahi douzela eskatzen. Aurtengo lema nausixe EZIN DA GEHIAGO LUZATU! de, ta berta juteko deialdixe etxen dau SARE elkartik. Ondarrutik autobuse atako da eta ixen emotik ANAITASUNA eta ALAI tabernetan daz zerrendak zabaldute. Autobusak arratsaldeko 3retan urtengo dau Zaldupetik, emon ixenak lelengotik.

Oso garrantzitsu de kartzeletan eta ihesin jarraitzen dabenai gure elkartasune emoti ta hori dala ta herrixe apaindu dou hori gogoratzeko.

Urte zaharrai agurre ta barrixai egurre! Ongi etorri 2026!

Batzuntzako gehixa eta beste batzuntzako gitxia baine egun honek badauke beran berezitxasune. Urte zaharrai agurre eta barrixai egurre esan ixan dou beti eta guk Turrunetik holantxen jarraitxukou, geure helburuk eta nahixak lortzeko burrukan geure aletxu jarten.

2025 jun gasku, 2026 etorkizune da, iraganekuaz ikasi, erronka barrixak ipini eta betiko helburuk ipar hartute danok ga beharrezkuk burruka honetan! Ez gaz gelditxuko Euskal Herri aske, sozialista, feminista, euskaldun, ekologisti… lortu arte!

Urte barri ona opa dotsuau! 2025 oparu ixan bada datorrena hobi ixan datxile! 

Askatasune eta osasune!