Urtero etxen dan ekimena da hau. Hillan 14 eguerdixan ELKARTASUN egitaraun barrun kokatzen da, eta bertan, etxitan falta douzen lagunan ASKATASUNE aldarrikatzen dou. Hitzordu eguerdiko ordubatetan da ipinitxe Alde Zaharrin. Danak geure artin egon arte, JO TA KE!
Aspalditxik etxen dan bazkaxe da Abuztuak 14ku. AMNISTI egunan barrun etxen zan lehen, gero debekatu nahi ixan ben eta ELKARTASUN egunan barrure aldatu zan, bañe beti ipar bardiñaz, ETXITAN FALTA DIZENAN aldeko jatordu jarraitzen dau ixaten (pentsaten baben trikimalluk ibiliaz uko egingo gendule gure nahixai, jai dauke). PLAZAGAÑI lepoz beteten da egun honetan (450 bat lagun), JON MAIA SORIA bertsolaxak be eztau hutsik etxen, ixe hasieratik eta Marmitxako eta Atun erreik be ez da faltaten, zer gexa eskatu geinke ba. Honezkeo txartelak saltzen ipinitxue ANAITASUNA eta ALAI tabernetan 25 euron trukin (edarixak aparte). Hartu lelengotik ixe baik gelditxu aurretik!
Ongo domekan (A-2) eguerdiko 12xetan Alamedan batuko gaz, urtero etxen douen hondartzetako martxan parte hartzeko. Ondarrutarrok, Arrigorri hondartzi zeharkatukou helburu eta aldarrikapen bakarraz, DANAK ETXEA! eskatzen.
Kartelak azaltzen daben latxeik HELMUGI hurreatzen du bañe memoixi dakau eta irudixak be bai. Zemat bidar urten douen kalea aldarrikapen bardiñaz ezta zenbatzeik, amaieri ikusten dana be argi dakau ta harro gaz etxin ez gelditxu ixanaz, Borrokatzik merezi dabelako. MATXE IXAN DOUZELAKO ta atzanak urten arte hor egongo gazelako.
Uztaileko azkan baixaku be hamen dator ta hilleko azkan baixaku ixanik, Euskal Herriko hainbat herritan etxen dan lez guk be kalea urtengou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzeko. Enkarteladik illuntzeko 8retan urtengo dau Alde Zaharretik eta Itsasaurrin amatxuko da. Kosta ala kosta, atzanengoko paladak emoten gabiz gai honetan, helburure allaten gaz, kartzelak hustu birdouz ahal den eta ariñen. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Urteroku bihurtu dan San Inazio kalin ospatzen dan Bertso ta Sardiña jana ospatuko da aurten be datorren baixakun (U-31). Aurtengo kartela behian dakazue ta ordutegixe ta Bertsotan eingo dabezanak be bertan azaltzen diz, XABAT GALLETEBEITIA ABAROA ta JON MAIA SORIA altzako diz balkoire.
Euzkitxan beru ASTERRIKAn giru, esaldixe zabaldu dabe aurtengo ASTERRIKA eguneako, Abuztuak 10 astelehena. Berritxu ixatez, Ondarrutarrok matxe douen auzu ixan da beti bai lehen bai on. Egitarau zabala presta dabe egun horretako: Goxetik giru berotzeko txistu doinukin hasiko dabe egune, Ikurriñan igoerin ondoren herri kirolan erakusketi eongo da, trikitrilaxak be ezti faltako. Jolasakin jarraitxuko dabe arratsaldin, illuntzeako laga dabe bertso ekitaldixe, MIREN AMURIZA eta UNAI ITURRIAGAz ta gau giru alaitzeko Dj L.
*Jan edanik ez da faltako egunin tzir, beraz norberak erun bihir dau gogu. Hurreatu, ez zaze damutuko!
Datorren zapatun Uztailak 18xan WATERPOLOko erakustaldixe egongo da herrixan, kukaña parin, EIBARko URBAT-URKOTRONIK taldin eskutik arratsaldeko 6retatik aurrea. Gure ingurun hain ezagune ez dan kirolan barririk ikusi eta ezagutu nahi? Ez galdu aukera hau.
Urtero etxen dan beste ekimenetako bat da Liburu Azoki. Aurten uztailaik 17tik 26 bittartin eukikou aukeri liburuk eskuratzeko mahai postu desbardiñetan. Zeñek ez dau sasoi hontan liburu bat eskutan euki? Oporretan egin beharreko gauzatariko bat da, bai ala bai.
SAREk eta ETXERAT elkartik urteroko ekimena antolatu dabe Abuztuak 2rako Euskal Herriko 11 hondartzetan, tartin Ondarrun (egune hurreatu ahala gogoratuko dotzuau osteabe). Kartelin agertzen dan esaldixe argixe da, HELMUGI hortxe bertan dakau, azkan txanpan sartute gaz, DAN DANAK ETXIN ikusi arte (ixe lortu dou) JO TA KE!