ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA, TORTURIn biktima lez aitortu dau EUSKO JAURLARITZAK!

Ondarruko herrixak lelengoko momentutik ekixen ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA (mediko Ondarrutarra) TORTURIk eraindako ondorixoz hil zala. Hil eta 44 urte geruaua Eusko Jaurlaritzak aitorpena ein dau hori onartuaz, TORTURIn biktima lez aitortuz.

1982ko Martxoan 15in GUARDIA ZIBILAk atxilotu ban ESTEBAN eta hamar egunez euran eskutan egon zan inkomunikatute, Terrorismun aurkako legi aplikatzen, Komisaxatik libre urten ban kargu baik eta handik eta hiru egunea hil zan. “Infarto” baten ondorixoz hil zala esan ban bertsiñoi ofizialak, autopsixik beste gauza bat esan baban be (TORTURI jasan ebala kuartelillun). Zertzuk pasa ete zitxun 10 egun horretan pikoletun eskutan egon zan bittartin jakingou egunen baten?

Herrixak memoixi dauke ta urti jun eta urti etorri salatu ixan dou TORTURIn ondorixoz hil zala ESTEBAN.

EGIARI ZOR fundaziñoik ein dako baloraziñoi horren ingurun:

Berandu dator errekonozimentu hori, bañe pozten gaz aitormenaz. Zertako balixoten daben memoixik? Ba holako gauzetako. Ondioik badaz gure herrixan argitxu beharreko gauza asko, ta hortan jarraitzen dou. ESTATUKO INDAR POLIZIALAN INPUNITATI AZALERATU BIHIR DE, BAI ALA BAI! ESTEBAN HIL BENAK ERRUDUNAK DIZ!

Gaur, Ekainak 26 (baixaku) PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! enkarteladi.

Ekaineko azkan baixaku alla da ta hilleroko enkarteladi eingou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lemapin. Illuntzeko 8 retan urtengo dau Alde Zaharreti eta ItsasAurrreko Plazan amatxuko dau ETXERATen irakurketi ein ondoren.

Beheko irudixai amaieri emoteko sasoi dela ereisten gazku behingoz (enkarteladak, manifestaziñoik, kartzeletako ibilaldixai, diru bilketai..), horrek guztik herri honen memoixa historikun gelditxuko diz, Harrotasunez esan birdou urte dexentetan aurrea eitzauela egoera bortitz batei, Ceutan egon edo Parisen egon errepresaliatuk beti euki gatxue ondun, gure herrikidik INOIZ ez douz bakarrik laga, ta sasoi dala pentsaten dou herrixan falta gazkuzenak euran ETXITAN egon birdizela. Bide asko einddou, zelan geuazen on dala 10 urte ta zelan gazen gaur (akordaten zaze?) Bidin azkaneta allaten gaz, guazen amaiera duin bat emotea gai honei. DAN DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!

Ekainak 23 (martitzena) San Juan bexperako AKELARRI!

Urteko gau majikuena dala esaten dabe San Juan bexperako gaba. Ohitxurak jarraitxute AKELARRIaz emongotzau ongi etorrixe gabeko 12xetan Itsasaurre plazan ARTELAN K.E.tik antolatzen daben ekimenin barrun. Bertan parte hartu nahi ixan ezkero, Arrigorri hondartzako aldageleta hurreatzi baño ez dakazu gabeko 10:30xetan Erdi Aroko erropak jantzitxe, beste guzti antolakuntzik ipiniko dau. Anima eta hartu parte!

Uzta barrixe be alla da herrire, ATUNE!

Baixakun euki gendun herriko arrain lonjan aurtengo lelengoko ATUNE (kañaberaku), aurretik Kazero txiki batek 1.000 kg ekarri bazitxun be. Tuku-Tuku txalopa Hondarribitxarra ixan da ekarri dabena, 7.500 kg daneta ta prezixo aldetik 7,5 euro terdiko promedixu eitza Atun handixak eta 5,5 ertañak. Sasoiz datorrela emoten dau hain matxe douen janarixe, marmitxaku eta Atun erri ez diz gure etxitan faltako. Berdelak huts ein batze be gure arrantzaliai, Antxoi ondo jundela emoten dau, ea Atuneti aurreko urtetako arrantza kopurure allaten dizen gure itsas gixonak. Zorte on!

Ekainak 27 (zapatu) ZAPATO AZULE 2026!

Ekainak 27 (zapatu) ixango da aurtengo ZAPATO AZULE ospatukouen egune. Hasteko, FELIX BERISTAIN AMALLOBIETA margolai Ondarrutarrai eitze kiñu antolatzallik ta beran margo baten oiñarritxutako pintxuri ixango da aurtengo jaxan kartela.

Egitarau be zabaldu dabe, ta betiko lez aspertute amatxukou, ixe eztalako azpixan ikusiko dozuen latxeik.

Ta zelan ez, DINA MARTXI be prest da. Bizikletaz eta mendiz, TOLOSAtik ONDARRUre, ixen emotik Ekainan 23 eta 24an Plaza Musikan, arratsaldeko 7retatik 9xeta. Beheko kartelin dakazue bete beharreko baldintzak eta gogoratu ez dizela pasiarak, prestakizune bihir dala bertan parte hartzeko.