Ondarruko udalak ekoiztute eta JON MAIA SORIAk zuzendute, BERRIZ ETORRIKO ZERA dokumentalan estreñaldixe eingo da ongoxe zapatun (M-9) herriko frontoin. Dokumental honetan, Frankismo garaixin Estatuko hainbat tokitxatik (Extremadura, Galiza, Andaluzia…) etorkizun hobe baten bille Ondarrure etorri zinei aitortzi etxetze. Dokumentalan estreñaldiko sarrerak (debalde) Turismo bulegun jaso bihir diz, eskuratu lelengotik!
Gexenok ez dozue jakingo zein ixan zan JUANA ORTA GONZALEZ, gutzako JUANA, ba merezi dau ezautzi beran bada be bixitxa zati bat. Danan gañetik esan birde asko emondako pertsoni ixan zala, pertsona miresgarrixe, lagunan lagun, Euskal nortasunaz oso pertsona konprometitu eta momento gatxetan Euskal presun senidiai atik zabaldutzana HUELVA puntan, lo lekuk billatuaz, jana eskeiñiaz, kartzeleta lagunduz…bueltan buelta Euskal Etxi bihurtu zan Andaluzi muturrin beran eta beran lagunan etxi. JUANA ixez jun zan gure artetik bañe eztou ahazten berak eskeinitako berotasun guzti ta beran ibilbide militanti gogoratzeko omenaldi xume bat antolatu dabe beran bizitokixan ongoxe zapatun (M-7), ta merezitxako omenaldixe eskeinikotze hainbat ezkerreko talde eta mugimendu sozialek.
*Ziur gaz Ondarrutarrak be han egongo dizela
COMPAÑERA, LUCHADORA, DEFENDISTE LOS DERECHOS DE LA CLASE TRABAJADORA, ALZASTE LA VOZ POR LA IGUALDAD y SOÑASTE UNA ANDALUCIA LIBRE Y DIGNA. Zer esan holako pertsona bateatxik holaik deskribaten dabenin bera ezautubenak.
Beran enterrun argi geatu zan Euskaldunonganako lotura estu, BI HERRI, BORROKA BAT! esaldixaz bere oroigarrixin. Hori de guk deitzen dotzauen INTERNAZIONALISMUn esanahixe,
Yaalah elkartik sasoi honetan urtero etxen daben elkartasun zozketako zenbakixak gaur argitaratu dotxuez Alde Zaharrin.
Zenbaki irabazlik hilebeteko epi eukiko dabe sarixe jasoteko. Yaalahelkartea@gmail.com helbidea idatziz, sare sozialan bidez edo elkarteko kidikin harremanetan jarritxe jaso bir diz sarixak.
147 lagunek urteben atzo illuntzin Forondako aeroportutik Tinduf aldea (Saharar kanpamentuta) bertan milaka Saharar errefuxiatu bizi dizen tokire, helburu bakarraz, ELKARTASUNE erakusti. Gaur beste hegaldi batek urtengo dau Noaingo aireportutik helburu berberaz.
Euskal herrittarrak Oporrak Bakean 2026ko kanpaiñi iragarriko dabe eta horretako udan umik ekarteotxuezen hamengo famelixak parte hartuko dabe. Horrez gain, medikamentuk, janarixe, eskola mateixala eta abar be erutxuez. Gaiñea, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ordezkaritza bat eta hainbat profesional (igeltsero, elektrizista, mediku …) be jun diz euran laguntzi emotea.
Udan Ondarrun oporretan egon dizen ume sahararren famelixetako kidik jun diz aurten be. Yaalah Elkartik antolatute aurretik eskola mateixala batzen egon diz herriko ikastetxitan eta dendetan, eta Bir Ganduzeko eskoletan banatuko dotxuez. Baitxe be, aurreko urtitan hasitxako proiektun jarraipena be eingo dabe: bertako Emakumin Etxeko lanak eta medikun kontsultoixu, besteak beste.
ELKARTASUNAK ez dauke mugaik, egoera zaillin bixi dan herrixe da Saharauixana, Desertun, euran herritxik kanpun (ALJERIAko lurretan) eta gañetik kanpoko laguntzin beharra dauke bizi irauteko, bañe halan da guzti HERRI lez nahi dabe bixi. EZ DOUZ BAKARRIK LAGAKO!
Beste urte batez Yaalah elkartik Saharar errefuxiatun kanpamemtuta bidaiatuko dau Bir Ganduz proiektuaz jarraitzeko.
Bidai hau aprobetxatuz, bertaratuko dizen dozena bat kidek euran boltsetan mateixala eruteko aukeri eukiko dabe, eta elkartin helburu ahalik eta mateixal gexen batzi de.
Bilketa puntuk azaroak 11 arte egongo diz herriko ikastetxitan eta KURIKE eta IDIAKEZ dendetan.
Gaur, Urriak 15 (eguaztena) Hego Euskal Herrirako deitxute dan PALESTINAn aldeko borroka egunaz bat eingou Turrunetik be. Egunin tzir lanuztik daz deitxute lantegixetan, ikastetxitan….PALESTINAREKIN KONPROMISOA -GENOZIDIOA STOP! HAUSTURA ISRAELeaz ORAIN! lelopin. Illuntzeko 7:30xetan Alamedan konzentrzaziñoi zaratatsu eongo da, GERNIKA-PALESTINA herri ekimenak deitxute. (Ekarri potu, txistuk, txiliñak..) Herri oso bat hiltxen ezinddouelako laga, batu zeu be mobilizaziñoitxa!
Ongo baixakun (U-10) Zaldupeko zubitxik urtengo dau arratsaldeko 7retan FEMINISTOK PALESTINAZ! lelopin eingo dan manifestaziñoi zaratatsu, Ondarruko Mugimendu Feministik antolatute. Ekarri banderak eta zaratak atateko gauzak! ISRAEL GENOZIDA, PALESTINA ASKATU!