ADI: Zapato honetan (U-3) KRESALA kultur elkartik beran 60. urteurreneko ospakizun ekitaldixak leku aldaketi eukiko dau eguraldixe dala ta. Hori kontutan hartute, Zaldupe eskola publikoko aterpea aldatu dabe. Eguraldixak ez gatxu kikilduko!
Martxan hasitxe daz Aurrera futbol taldeko partiduk eta azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dizenak, egun eta ordutegixakin. Guk gure aldetik betiku, aupa AURRERA tra ka tra.
Futboleko muduko txapakeketan españiko selekziñoik jokatuko dau domekan. Gu ez gaz ordezkatute sentiuten talde horren kolorikin eta balixukin. GURI EUSKAL SELEKZIÑOI!
Gaurko partidun aurretik Zubi Zaharrin batuko gaz 20:50 etan.
Martitzenin mobilizaziñoi honeaz erakutsi gendun herri bat gazela eta geure ikur eta kolorik erakutsi genduzen. Gu ez gaz ez frantsesak ez españolak.
Zintzilik urtero Zubi Zaharretik iseixe egoten dan pankartik argi eta garbi esaten dau, gure herrixan eta gure jaxetan BABOSUK ez dizela Ongi Etorrixak ta Zapato Azulin ingurun antolakuntzan ibiltxen dizen herriko talde guztik sinatzen dabe hori (argazkixan ikusten dan latxeik).
Pasan astin aurkeztu zan herrixan Kofrai Zaharreko 2.solairun HERRITU ekimena Gure Eskun elkartin eskutik. Ta zer da HERRITU galdetukozue baten baño gexauarek. Gogoratzen dozue EHNA (Euskal karneta)? Ba antzeako ekimen bat da. HERRITU norberan euskal herrittartasune erakusteko euskarri bat da, txartela (karnet baten lakoxi), piñe eta pegatini diz. Herriz herri daz zabaltzen ekimen hau eta zemat eta lagun gexa ixan, inddar erakustaldi handixaua ein. Antolatzallik diñue dagoeneko 100 lagun batu dizela Ondarrun HERRITUre bañe helburu laukoiztu nahi dabela ein (Ondarruk baietz lortu). Ongo aste guztin HERRITUtzeko aukeri emongozku herrittarroi eta udal erakusketa aretu zabalduko dabe arratsalditan arratsaldeko 6:30xetatik illuntzeko 8:30xeta. Argazki bat erun ezkeo eta 10 euron trukin (nausixak) eta 5 gaztik, HERRITUkidik eingo gaz.
Horretaz gain TRASMISIÑOIn ingurun hausnarketa sakona eindabe (belaunaldixan arteko kontaketik ze garantzi dauken) ta horren barrun omenaldi xume bat eskeinitzen bi familixai, jakin dabelako amumak alabai eta lobai Euskal Nortasune (Euskeri eta Euskal herritar ixatine) trasmitiuten.
Ixezko geldiuni eta gero, aurten berinddartute dator Kafeko Atzeko DANAK ETXEA! txosnaguni.
Preso eta iheslaixak ETXEAko bidi etxen egon arren, etxeratze hori ahalik eta duiñen eta baldintza egokixenetan etxeko behar-beharrezku de onarte egon dan elkartasune mantentzi. Gerua hurria ikusten dou preso, iheslari eta deportatu baiko herrixe, hori holan ixan bitxartin elkartasune ez dou etengo!
Hau danau aurrea eruteko hainbat TXANDA eta lan egoten diz! Anima eta laundu! Danok ahaldou ekarpena ein!
Apirileko azkan baixaku de gaur (A-24) ta hillero lez enkarteladi eongo da PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! ekarteko eskatzen . Illuntzeko 8retan Alde Zaharretik urtengo dau. DAN DANAK ETXIN ikusi arte, Jo ta Ke!
Jo, di da baten junde 24.Korriki, atzo hasi zalakun gaur emongotza amaieri Bilbon jai haundi baten bittartez. Irudi politxak ikusi diz Euskal Herriko 7 lurralditan ta zelan ez gure herrixe ezta atzin geatu. Guazen gaur amaiera ederra emotea ta 25. KORRIKAn amestea. Gora KORRIKA ta gora gure EUSKERI!
1960 an, Hegoafrikan apartheidan kontra mobilizaten euazen 70 lagun erahil zitxun polezixik. Egun hori oroitzen, arrazakeixin kontrako nazioarteko egune ixaten da martxoak 21a.
Ondarruko adingabin zentruk kontzentraziñoi deitxu dau gaur (Martxoak 21) 13:00etan Alamedan
Arrazakexi eta faxismu gerua oldarkorraua dabizen garai honetan, ezinbesteku dou honen kontra mobiliza eta aurre etxi. Egunerokun baine batxe be holako deialdi eta aldarrikapenakin bat eindde.