Herriko hainbat emakume artisten parte hartziaz, eta Emakume Kontseiluaz batea antolatutako egitarau!!!
Artxiboa gaika: Feminismu
Abenduak 21 (zapatu) NIK SINISTETSUT Festibala (Emakumeok oholtza gañin)
Feminismu, Herri mugimenduk atalean
Azaroak 27 (eguaztena) JULE GOIKOETXEAn hitzaldixe ETXELILAn
Hizlarixe: Jule Goikoetxea, idazli, aktibisti eta irakasli.
Egune: Azaroak 27
Ordutegixe: 19:30
Leku: Etxelila Antolatzaili: UXU Emakumeen Elkartea
Azterketa, ikerketa, Feminismu atalean
Zaharralduntze Feminista tallerra Etxelilan
Adiñe eta generu gure gizarteko diskriminaziñoi forma handixenetakuk diz, arrazarekin batea. Taller hauetan, ADINKERIA SEXISTA ixeneko fenomenu ezautu, emakume zaharran arteko sari eratu eta ahalduntze pertsonal eta kolektibuk garatzeko aukeri eukiko dou.
“Zaharrak zuen etorkizuna gara” lelo ederra ixango litxake emakume zaharrak beste begi batzukin begiratzen hasteko eta gure buru be, beste ikuspegi batetik ikusteko. Bazatoz?
Datorren astetik aurrera (hilak 13), eguazten goxetan Etxelilan!
Azterketa, ikerketa, Feminismu atalean
Amatxu diz V. jardunaldi FEMINISTAK
Gaur Euskal Herriko mugimendu feministiai erraieta beatu (barrure beatu) eta etorkizuneko erronkak plazaratzeko egune ixan da.

Eta zer/zelan? Sistemi eraldatzea guzela, praktikatik, egunerokotasunetik norbera eta kolektibu interpelaten, euskal agenda sozial eta politiko propixo bateaz… kapitala erdigunetik kendu eta zaintzatik beste herri eredu bat eraikitzea guz. Sistema kapitalista (hetero)pratriarkal kolonialisti arrakalatzea guz. Euskal Herri feminista bat eraikitxea bidin, dana eraldatzeko prest! Salda badago!
Feminismu, Herri mugimenduk atalean
Euskal Herriko V. jardunaldi Feministetan jarraitzen dou




Feminismu, Herri mugimenduk atalean
Euskal Herriko V. jardunaldi FEMINISTETAN gaz Durangon
3.ooo emakume batu gaz gaur, baixakun hasi eta domeka bittartin Durangon eingo dizen V. jardunaldi FEMINISTETAN, da tartin TURRUNEruk eongo gaz. Bertan, eztabaidatu, gozatu eta aldarrikatu eingou Euskal Herri osotik etorritxako emakumiok.
Ondarruko emakume talde zabala egon ga bertan argazkixan ikusiko dozuen latxeik. Bertan bost ardatz zehaztu dou: Gorputze eta sexualitati, indarkeixa gabeko bixitxak, dekolonitati, bixitxak erdigunin ipintxi eta mugimendu feministin berai buruzko eztabaidi.
Azaroak 8 (baixaku) NESKA GAZTIN txokun aurkezpena Etxelilan
Geure zalantzak eta kezkak partekatzeko espazixo falti sumatzen dou. Zenbait problematikai buruz gehixa jakin nahiko geunke. Geure buru, pertsonalki eta kolektiboki, matxatzeko espazixuk irai nahi dou. Feminismun eta feminismuaz hazteko goguaz gaz. Gazte eta neska gaz, egoera batzukin nazkatute gaz eta horren aurrin zeozer etxeko gogu sentitzen dou, bañe ezin jakin zelan aurrea erun. Honen aurrin, txoko irai bat sortzeko asmuaz gaz: feminismu ezautzeko, parte hartzeko eta geure ekintza propixuk eraikitzeko. Bazatoz zeu be?
Feminismu atalean