Gaurko egunez GUDARI EGUNE ospatzen dou beste behin Euskal Herri zabalin, ASKATASUNAN alde bidin hil dizenan egune. Urtik etorri eta urtik jundiz bañe gogun dakauz gure herrikidik, bai lehen bai on.
Azpiko irudixe ikusikou gaur be Ondarrun, iñor ahaztu baik! Gora EUSKO GUDARIAK!
On dala 51 urte TXIKI eta OTAEGI eusko gudarixak fusilatu zitxuen Espainiar segurtasun inddarrak ta hori dala ta ordutik gaur egunerarte Euskal Herrixan ASKATASUNAREN alde hil dizen guztik gogoratzen douz ekitaldi desbardiñak eiñaz. Aurten be domeka honetan engou eguerdiko ordu baterdixetan Alamedan. Memoixi dakauelako EZ DOU AHAZTEN!
Ixe mende erdi pasa da (gaurko egunez on dala 46 urte) bañe gu ez gaz ahazten ANGEL ETXANIZ OLABARRIAn erailketiaz. Abertzale konprometitu, ez berbaz, ekintzakin baizik. Frankismo garaixin militati gatxe zanin dana emon ban Euskal Herri Aske baten alde (bixitxi barne). Kartzeli be ezagutu ban beste hainbat kideaz batea, aurkarixak baekixen ideal senduk eukazela eta ordain arazi eitzen. 34 Dantzaleku zan beran lantokixe bañe hori baño gexaua be bazan toki hori, han batzen zin sasoi ilunetan ihesin ebizen hainbat Euskal Herritar ta bertatik leku segurutan amaitzen ben ( 34ko paetak berba engo baleuke..). Hiltzallik be jakiñin euazen nun egoten zan ta bertan garbitxu ben ANGEL eta beste hainbat lagun be zauritxute gerta zin egun latzgarri horretan.
Belaunaldi barrixak jakitun egon birdiz nundik gatozen eta nortzuai esker gazen eraikitzen bixarko Euskal Herrixe. Borrokatu baik ez dala ixer lortzen eta ANGEL eta beste askorei eskertzi zor dotzauela.
Argi dakau, Lengo Faxistan ondorenguk dizela gaur egunekuk ta aurrin lengo Borrokalaxan seme-alabak topakotxuezela jakin beharko leuke eurak. Ez zatxuau ahaztuko ANGEL!
Urtero lez beran lagun eta etxekuk be gogoratzen jarraitzen dabe ta lora txortak eskeintzen dotze ANGELei.
Gaurko egunez on dala 85 urte jaxo zan Ondarrutar borrokalai handi bat, ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA. Garai illunak toka gakon bixitxi ta halan da guzti pertsona mirestu bihurtu zan bai Ondarrun eta batxe be Euskal Herrixan. Famili Abertzale baten jaxo, Dantza mundun lelengoko pausuk emon, Mendixan maitale bihurtu (hil be han eizan), eta Euskal Herrixan alde ixe bixitxi emon ban pertsonaia ixan zan Andoni. E.T.A. erakunde armatuko partaidi ixanik Frankismun aurkako borrokan aurrez aurre hartu ban parte. Tortura latzak jasan ixan zitxun (ITZIARREN SEMEA abestixe beran ingurun idatzi ben), Kartzela desberdiñetan egon zan, Heriotz zigorra eskatu ben berantzat ta mobilizaziñoi handixai esker ez ben garbitxu.
1977an kartzelatik urten ban Amnistixin legi aplikatzenelako, ordurako L.K.I. alderdiko partaidi bihurtute euan eta lan politikuaz jarraitxu bat herrire etorri ondoren.
(Bilbon atatako argazkixe da goiku, beran Ongi etorrixin)
1984ko uztailan 31an Mont Blanc mendixan gertatutako istripun hil zan eskalaten ibillela beste kide batzukin batea.
(Hil zan egun bardiñin atatako argazkixe da goiku, ordu batzuk lenaua, bertan agertzen diz ANDONI eta ABEL OLEA lagune)
*IMANOL ORUEMAZAGA BASETAk esaten ban latxeik Ondarruko herrixak beran 1968xe euki ban (PARISko 68ko maiatzaz konparaketi eindde) eta beran CHE GEVARA (ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA zana)
Ondarruko herrixak lelengoko momentutik ekixen ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA (mediko Ondarrutarra) TORTURIk eraindako ondorixoz hil zala. Hil eta 44 urte geruaua Eusko Jaurlaritzak aitorpena ein dau hori onartuaz, TORTURIn biktima lez aitortuz.
1982ko Martxoan 15in GUARDIA ZIBILAk atxilotu ban ESTEBAN eta hamar egunez euran eskutan egon zan inkomunikatute, Terrorismun aurkako legi aplikatzen, Komisaxatik libre urten ban kargu baik eta handik eta hiru egunea hil zan. “Infarto” baten ondorixoz hil zala esan ban bertsiñoi ofizialak, autopsixik beste gauza bat esan baban be (TORTURI jasan ebala kuartelillun). Zertzuk pasa ete zitxun 10 egun horretan pikoletun eskutan egon zan bittartin jakingou egunen baten?
Herrixak memoixi dauke ta urti jun eta urti etorri salatu ixan dou TORTURIn ondorixoz hil zala ESTEBAN.
EGIARI ZOR fundaziñoik ein dako baloraziñoi horren ingurun:
Berandu dator errekonozimentu hori, bañe pozten gaz aitormenaz. Zertako balixoten daben memoixik? Ba holako gauzetako. Ondioik badaz gure herrixan argitxu beharreko gauza asko, ta hortan jarraitzen dou. ESTATUKO INDAR POLIZIALAN INPUNITATI AZALERATU BIHIR DE, BAI ALA BAI! ESTEBAN HIL BENAK ERRUDUNAK DIZ!
Gaur goxeko 11etan Moby Dick tabernin aurrin ipini dabe hitzordu SATURRANgo emakumin kartzela ibilbidi etxeko MIKEL ETXABURU OSA idazlin gidaritzapin. Antolatzalli Berbalagun!
51 urte pasa arren KOLDOn herixotzi ez dou ahazten. Gaurko egunez on dala 51 urte, Guardia Zibil batek garbitxu ban Koldo kuartel aurrin ixelako motibo baik. Guk ez dou ahazten, eta gogoratzeko pankarti isei dou bera hil ben toki bardiñin.
Kolpe gogorra jaso gendun jakin gendunin pasan domekan KIXKUR jun zala gure artetik. Idazli (IZAINA, GATIBU SORTU NINTZEN, ERROTARRIA, EZ DAGO EZER ETXEAN, URRUN DA ZERU URDIÑA, ADLOTSE, TXOMIN “AURRERA BOLIE” diz besteak beste berak idatzitako liburu batzun ixenburuk), preso ohie (27 urtin euki ben preso Estatu Españoleko espetxe desberdiñetan) eta gexenbat, Memoixi gordeten ibili dan kidi. Mendaron jaxo, Lasturren eta Deban ikasi ta Euskal Herrixan aldeko borrokan hezi gure ingurutan, horren ordaiñin hainbat kartzela ezautu ixan ban. Batek baño gexauarek galdetuko dozue ea Ondarruaz ze lotura euki ban berak. Lehen esan latxeik idazle ixatiaz aparte Memoixi gordeteko eta trasmisiñoi lantzeko lan izugarrixe eiban AMETSEN LIBURUA (2015) lana koordinaten. Bertan, 426 euskal preso, iheslari eta erbesteratun ahotsak, ametsak eta esperientziak biltzen diz, bakotxak orrialde zuri baten idatzitxe edo marraztutaku oinarri hartute. Testigantza-liburu itzela da, Angela Davisek berak goratu ban lana. Ta hor kokatzen da KIXKUR eta gure herrixan arteko kidetasun hasieri. Denporan ibili zan gure herrixan harremanak lantzen, gertaerak ezautzen, jentiaz egoten…
*Ikusten zazen irudixak Ondarruko Txokun atatakuk diz, egunetan ibili zin grabaketak eta elkarrizketak etxen berak hala eskatute.
II. Mundu gerran GERNIKA BATALLOI sortu ben Euskaldunak Frantzi aldin Hitlerren gudarostin aurka borrokatzeko ta batalloi horren barrun hainbat Ondarrutarrek (15 lagun baño gexa ei zin) bertan parte hartu benak. Horren guztin harire, FRANCK DOLOSOR HALTZAk Eitbko kazetari ezagunak, liburu bat idatzi dau gai horren bueltan eta Gaur, Apirilak 17 (baixaku) liburun aurkezpena eingo dau Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Ekitaldixe,GUDARI Ondarrutarran senidik antolatu dabe. Hurreatu entzutea!
TORTURA atzo, gaur eta bixar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Lehenaua aitortu nahi ez, eta on iraganeko kontu dala sinestarazi nahi dosku; ez ikusixanak eitxi, ordea, miñe eta indarkeixi iraunkor bihurtzen ditu. Torturak indarkeixa matxistin beste ertz bat ixanik, liburun, Euskal Herriko gatazka politiko-armatun borrokatu dizen emakume torturatuk pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraiki dabe, elkarlanin eta on arte egindako aitortza eta osatze bidin beste pauso bat emonaz, erreparazio pertsonal eta kolektiburu helburuz.
Beraz badakixue, datorren eguenin (16an) Kofrai Zaharrin aurkeztuko dabe liburu arratsaldeko 6:30xetan SORGIÑAK, PUTAK, TERRORISTAK. Antolatzalli, Ondarruko Torturatun sarea.