2026ko ANDRAMAIXAn baloraziñoi (TURRUNEtik)!

Amatxu diz jaxak eta on baloraziñoi etxi tokaten da. Hasteko esan lasaixak ixan dizela (guk dakiauenez behintzat), kalin giro ona sumarou. Kafeko atzeko txosnan kokaleku barrixak be nobedadi ixanaz ez dau euki erantzun eskasik (halan da be, eurak ein biko dabe euran baloraziñoi). Jaxan lelengoko egunin (14an) eta LEOKADI baja aurretik truxuk bota zitxun eta bertan behera gelditxu bihir ixan zan jaxan hasieri (danon ezinegonaz), hau ixan zan momentoik txarrena.

Tanborradi dala, Gaztin egune, su artifizialak, aldarrikapenak, kukañi, txokolatadi, kontziertuk, erromeixak, erraldoik eta buru handixak, Marmitxako txapelketi, oihal eta dantza ikuskizunak, kuadrillan mozorro egune…danetatik euki dou.

Egunez jendetzi ibili de herrixan (katalanak, frantsesak, madrileñuk..) tabernaxak halan diñue behintzat, jateko lekoik topati ixe eziñezku bihurtu de ta. Guk gure aldetik hutsune hori beteten ahalegindu gaz, horren adierazli Zubi Zaharra ixanda, Plazagañeko eskillaretan hasi eta Atxe Pire arteko illarak ikusi douzelako.

Hori dana aurrea eruteko herrittar multzo handi batek eindau biharra bertan eta hamendik eskerrak emoti tokaten gazku DANAI (nahiz eta argazkixetan lan talde guztik ez dazen, 9txik 5 agertzen diz bertan). Argazkixetan Ikusten dozuen latxeik belaunaldi oso baten aldaketi etorri de PLAZAGAÑEA.

On datorren urteko jaxan zain gelditzen gaz, bada zer hobetu, duda baik, bañe horrek danon parte hartzi eskatzen dau. Ondo da txarto egiñak kritikati bañe korretako pelotaxak ixatetik frontoire bajati be ezta txarto etorten. ONDARRUaz harro!

ANDRAMAXAK 2026ko Tanborradi!

Jaxak ate joka dakauz ta KRESALA K.E. antolatutako Tanborradik be ez dau hutsik eingo aurten be hillan 13an. Zeñek ez dau behin edo behin parte hartu bertan ba. Animaten bazaze aurten be, gogoratu, entsaxuk Abuztun 6, 7, 10 eta 11an ixango dizela Kofrai Zaharreko 3. solairun arratsaldeko 7retatik aurrea. Lotsak galdu eta parte hartu!

Abuztuak 10 (astelehena) SAN LORENZO egune ASTERRIKAn!

Euzkitxan beru ASTERRIKAn giru, esaldixe zabaldu dabe aurtengo ASTERRIKA eguneako, Abuztuak 10 astelehena. Berritxu ixatez, Ondarrutarrok matxe douen auzu ixan da beti bai lehen bai on. Egitarau zabala presta dabe egun horretako: Goxetik giru berotzeko txistu doinukin hasiko dabe egune, Ikurriñan igoerin ondoren herri kirolan erakusketi eongo da, trikitrilaxak be ezti faltako. Jolasakin jarraitxuko dabe arratsaldin, illuntzeako laga dabe bertso ekitaldixe, MIREN AMURIZA eta UNAI ITURRIAGAz ta gau giru alaitzeko Dj L.

*Jan edanik ez da faltako egunin tzir, beraz norberak erun bihir dau gogu. Hurreatu, ez zaze damutuko!

Ekainak 23 (martitzena) San Juan bexperako AKELARRI!

Urteko gau majikuena dala esaten dabe San Juan bexperako gaba. Ohitxurak jarraitxute AKELARRIaz emongotzau ongi etorrixe gabeko 12xetan Itsasaurre plazan ARTELAN K.E.tik antolatzen daben ekimenin barrun. Bertan parte hartu nahi ixan ezkero, Arrigorri hondartzako aldageleta hurreatzi baño ez dakazu gabeko 10:30xetan Erdi Aroko erropak jantzitxe, beste guzti antolakuntzik ipiniko dau. Anima eta hartu parte!

Ekainak 27 (zapatu) ZAPATO AZULE 2026!

Ekainak 27 (zapatu) ixango da aurtengo ZAPATO AZULE ospatukouen egune. Hasteko, FELIX BERISTAIN AMALLOBIETA margolai Ondarrutarrai eitze kiñu antolatzallik ta beran margo baten oiñarritxutako pintxuri ixango da aurtengo jaxan kartela.

Egitarau be zabaldu dabe, ta betiko lez aspertute amatxukou, ixe eztalako azpixan ikusiko dozuen latxeik.

Ta zelan ez, DINA MARTXI be prest da. Bizikletaz eta mendiz, TOLOSAtik ONDARRUre, ixen emotik Ekainan 23 eta 24an Plaza Musikan, arratsaldeko 7retatik 9xeta. Beheko kartelin dakazue bete beharreko baldintzak eta gogoratu ez dizela pasiarak, prestakizune bihir dala bertan parte hartzeko.

GOROZIKAko jaxak 2026!

Honezkero ikusiko zenduen kalitan paetetan peata aurtengo GOROZIKAko jaxan kartela, bañe despistauen bat beti geatzen da ta TURRUNIN gogoratzen dotzuau. Ekainan 21 (domeki) eta Ekainak 23 eta 24a rako ekintza desbardiñak prestatu dotxue bertako auzotarrak. Danetik eongo da bertan, Bertsolaxak, herri-kirolak, txokolatadi, soñu jotzallik…

Ekainak 5 eta 6 KAMIÑAZPIko jaxak 2026!

Askorentzat udiai hasieri emoteko irteeri ixaten diz KAMIÑAZPIko jaxak, beste batzuntzako (gaztintzako) lelengoko parrandak eta auzukuntzako eurak batzeko eta ondo pasateko egunak. Ba aurtengu hamen da eta egitarau be zabaldu dabe, azpixan ikusiko dozuen latxeik. Danetatik eukikou, Play-Back (urteroku), kontzertuk, jolasak, zini umintzako…eta zelan ez auzo guzti batzen daben paelladako bazkaxe. Ondo pasa ta gozatu egunak!

*Ez ahaztu Paelladan parte hartzeko ixenak emoti.