Urteko gau majikuena dala esaten dabe San Juan bexperako gaba. Ohitxurak jarraitxute AKELARRIaz emongotzau ongi etorrixe gabeko 12xetan Itsasaurre plazan ARTELAN K.E.tik antolatzen daben ekimenin barrun. Bertan parte hartu nahi ixan ezkero, Arrigorri hondartzako aldageleta hurreatzi baño ez dakazu gabeko 10:30xetan Erdi Aroko erropak jantzitxe, beste guzti antolakuntzik ipiniko dau. Anima eta hartu parte!
Beste urte batez Hendaxako PRESO eta IHESLAXAN aldeko Futbol 7 txapelketik pilo bat lagun batu dotxuz, 40 ekipotik gora 9 zelaitxan ta Ondarrutarrok ez dou hutsik ein. On urte dezente, Ekipo Rosi ixan zan ondarrutarrok txapelketa horretan ordezkatzen gatxun taldi, azkanengoko hiru-lau urtin, ARRAIN ZOPI.
Goxetik hasi eta illuntzearte luzatu zan egun guztiko egitarau. Fuelaz gain, herri bazkaxe, ekitaldi politiku, Euskal selekziñoin ofizialtasunan aldeko argazkixe, kontzertuk… egon zin.
Futbolai dagokixonez, goxin Arrain Zopik partido guztik irabazi zitxuzen. Atsaldin kanporaketetan be talli emon ban baine semifinaletan kanpun gelditxute, 3.postu eskuratu ben. Sari eta guzti buelta Ondarrure. Zoixonak TURRUNEtik gure herriko jokalaxai. Onenak zaze!
Bixar arratsaldeko 6:30xetatik aurrea hitzaldixe eukikou Kofrai Zaharreko 2.solairun Zientziaren Giltak elkartik antolatute. Hizlari lez GORKA BURUAGA ARTEAGA, irakasli, eongo da eta gai lez, Abuztuan 12xan gertatuko dan Eguzki-Eklipsi ixango da. Ezin zeinke galdu aukera hau, bixitxan gitxitxan gertatuko gazkune. Azaldu berta!
Lelengoko emanaldixe galdu zendule? ba lasai. Datorren domekan, ekainak 14an, BERRIZ ETORRIKO ZERAn (JON MAIA SORIAk zuzendutako dokumentala) bigarren emanaldixe ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6retatik aurrea. Diktadura garaixin Ondarrure etorritxako migrantin ingurun batutako testimonixutan oiñarritxutako filme bat da berau. Sarreri debaldeku ixango da eta Udal Turismo bulegun eskuratu leike (gexenez, lau pertsonako).
AURRERA K.E.tik egitarau zabala prestatu dau aurtengo AURRERA egune ospatzeko, azpixan ikusiko dozuen latxeik. AURRERAko kirol atal desbardiñak euran aportaziñoi eindabe egun hau boroblle urteteko, Futbol taldik, txirrindulai taldik, Mendi taldik…Ahaztu aurretik, bazkairako txartelak KURIKEn eta IDIAKEZenin daz salgai (hartu lelengotik bestelan…nearrak etxik eztau balixoko), nausixak 20 euro eta umik 13.
Zer gaz gu? HAUXE GAZ GU! Aupa AURRERA tra ka tra!
Badira 3 urte, momentuan azaldutako arrazoi ezberdinak tarteko, Zeta zineklubak agur esan zituenetik. Urruti ikusten da. Zineklubak lagatako hutsunea ez zen benetako zulo bezala sentitu, ordea, iaz gure kide ANGEL galdu genuen arte. Zinearen beraren erromantikotasuna, bertsio originalen egia eta kalitatezko produkzioen aberastasuna zuei denoi eskaini nahi izan zizuen ANGELek; beti ere, publikoarenganako gertutasunaren oreka galdu gabe. Hutsunea ordezka ezina da. Azken arnasarte saiatu zen ANGEL zinekluba berrarabiazten. Beste formatu baten agian, instituzioetatik aske, tranpan, baielako…herriak merezi zuelako zine duin bat. Baina denbora baino lehen joan zitzaigun. Hau guztia esanda, nahiz eta agur esana genizuen, zuengana gatoz berriro ere azken topaketa bat egin asmoz. Argiak itzalieta azken pelikula bat elkarrekin ikusteko. ANGEL gogoratu eta omentzeko. Kuadrilla heterogeneo honekin batera sortu zuen eta dagokion proiektuaren meritu zatia aitortzeko. Maite dugula esan eta zuekin batera zinearen alde topa egiteko . Ba al zatoz?
UNANUE musika eskolik eta Basauriko musika eskolako orkestik kontzertu eskeinikozku herriko Frontoin bixar eguerdiko 12:30xetatik aurrea. Hurreatu eta gozatu euran doinukin.
Aurten be ZINEGOAK Zine jaialdixe eukikou herrixan Maxatzan 24an eta 31an Kofrai Zaharreko 2.pisun. ZINEGOAK LGTBIQ+ zini eta arte eszeniku jaialdixe da.