Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Guk gure aldetik, Aupa AURRERA tra ka tra!

Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Guk gure aldetik, Aupa AURRERA tra ka tra!

Sareartin kontzertun barrun, ongo baixakun ODEI eta LA FURIA taldik eukikouz Portuko Rapan gabeko 10etatik aurrea. Sarrerak ANAITASUNA tabernan hartu leikez aurretixaz 10 eurotan edo bertan egunin takillan 12 euron trukin.

PLAZAGAÑI KULTUR ELKARTIn babespin, liburu aurkezpena eukikou datorren eguaztenin (U-14an) Kofrai Zaharrin. Liburun ixenburu HERRIGINTZAK MEREZI DU eta berau idatzi dabena eukikou gure artin,TASIO ERKIZIA ALMANDOZ ta beraz batea maxan aurkezle lez, KEMEN URANGA ARTOLA eongo da. Gogoratu arratsaldeko 6:30 xetan emongo gakola hasieri aurkezpenai. TASIO entzuti beti dalako interesgarrixe, geu be bertan eongo gaz!

Enbido hau botaten dotze ANDRAK ERRAMUTAN taldik herriko 45 urtetik gorako emakumiai eta anima ezkeo hitzordu be ipini dabe, Urriak 4an (domeki) goxeko 10etan euran barrako lokalin. Eta eurak diñuen latxeik, ZEATXIK EZ?

Datorren zapatun (U-3) KRESALA kultur elkartik ospakizune eingo dau beran 60.urtebetetzin barrun. Arratsaldeko 6:30xetan pasakalli bandiaz Frontoiruntz urtengo dau Alde zaharrin hasitxe gero 7ak aldin ekitaldixe eongo da Frontoin elkartin 60. urteurrena gogoratzeko eta horren ondren erromeixi LAKET taldiaz. Beti ez dizelako 60 urte beteten hurreatu ospakizunea!

Elkartin mateixala be salgai eongo da bertan, bai KRESALAn histoixin liburu ta batxe be 60.urti ospatzeko ata dizen kamisetak.


UNANUE udal musika eskolik zabalik dauke matrikulaziñoin epi eta nahi dabenantzako atik be zabalik dauke Musika Eskoli bera eta musika tresnak ikusteko, Urrian 15earte. Hurreatu eta anima intrumentoren bat jotea.

Datorren zapatun Uztailak 18xan WATERPOLOko erakustaldixe egongo da herrixan, kukaña parin, EIBARko URBAT-URKOTRONIK taldin eskutik arratsaldeko 6retatik aurrea. Gure ingurun hain ezagune ez dan kirolan barririk ikusi eta ezagutu nahi? Ez galdu aukera hau.

Urtero etxen dan beste ekimenetako bat da Liburu Azoki. Aurten uztailaik 17tik 26 bittartin eukikou aukeri liburuk eskuratzeko mahai postu desbardiñetan. Zeñek ez dau sasoi hontan liburu bat eskutan euki? Oporretan egin beharreko gauzatariko bat da, bai ala bai.

Dantzarten “UHERI. Ereinddakun oihartzune” ikuskizune eta MAITANE URIBE LAKAi omenaldixe eingako ontzu. Horrei lotute, gaur arratsaldin Kofrai Zaharrin 6retan lelengo eta 7terdixetan gero, ikuskizunin eskeinitako Ballet eskolin ibilbidiai buruzko dokumental emanaldi bikoitze ikusteko aukeri eukikou.

Urteko gau majikuena dala esaten dabe San Juan bexperako gaba. Ohitxurak jarraitxute AKELARRIaz emongotzau ongi etorrixe gabeko 12xetan Itsasaurre plazan ARTELAN K.E.tik antolatzen daben ekimenin barrun. Bertan parte hartu nahi ixan ezkero, Arrigorri hondartzako aldageleta hurreatzi baño ez dakazu gabeko 10:30xetan Erdi Aroko erropak jantzitxe, beste guzti antolakuntzik ipiniko dau. Anima eta hartu parte!
