Gaur Ni ZU BI! herri ekimena egon da Bilboko zubixetan, gaxoik dazen presuk behingoz eta berandu baino lehen etxea ekarteko exijiuten! zubixak eskualdeka banatu eta amaieran zutabik batu ahala areatza arte jun ga milaka lagun manifestaziñoin!
Ta zelan ez Ondarrutarrak be egon gaz bertan, hamen ata douzen argazki batzuk:
Urriak 25 in hasi dau Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpañi, «5 urte euskarari puzka» lelopin. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskixak eskatzeko aukeri azarun 14ra arte ixango da eta irabazixan %25 bertako euskalgintzi laguntzeko erabiliko da. ONDARRUn guk dakiauenez, AEKn (Kofrai zaharrin) eta Zubi-Zahar herri ikastolan ein leikez eskarixak. Ez laga bixarko eta lelengotik eskatu otzari!
Españiko «La Vuelta» txirrindularitzako itzuli arrotza pasako da bixar (irailak 12) Euskal Herriko errepiditatik. Honen aurrin, eragile eta mugimendu ezberdiñak errepide eta itzulixe pasako dan tokixetan aldarrikapenak, banderolak, ikurriñak… atateko deixe ein dabe!
Gure esku dagok domekan ein ban Oiz mendi puntan erabakitzeko eskubidin aldeko ekitaldixe, bixar be Oiz mendi puntan batzeko deixe ein dau erabakitzeko eskubidin aldeko aldarrixe barriro atateko. (Etapi Oiz mendixan amatxuko da)
Españiko «La Vuelta» txirrindularitzako itzuli arrotza pasako da bixar (irailak 12) Euskal Herriko errepiditatik. Honen aurrin, eragile eta mugimendu ezberdiñak errepide eta itzulixe pasako dan tokixetan aldarrikapenak, banderolak, ikurriñak… atateko deixe ein dabe!
Gure esku dagok domekan ein ban Oiz mendi puntan erabakitzeko eskubidin aldeko ekitaldixe, bixar be Oiz mendi puntan batzeko deixe ein dau erabakitzeko eskubidin aldeko aldarrixe barriro atateko. (Etapi Oiz mendixan amatxuko da)
Hilebete eskaz falta danin ekainak 10eko GIZAKATEako Ondarruko Gure Esku Dago motorrak aspaldi berotzen hasitxe egon arren, kanpañin azkanengoko txanpan sartu de!
METRU ESKURATZEKO: Asteburutan eguerdixetan ALAMEDAN eta herriko leko ezberdiñetan egongo diz mahaixak (bixar KAMIÑAZPIN eta etzi ALDE ZAHARRIN), eta bestelan EGUAZTENETAN 18:00etatik 20:00eta egongo di Gure Esku Dagon lokalin (lehengo BBKn buleguk).
Ondarrutik 1000 bat lagun inguru juti de helburu momentuz gitxike gitxike jenti apuntaten jun bada be, ondio helburu beteteko jentetxu falta da.
Ondarrutarran kilometruk ERMU eta ZALDIBAR tartin toka diz:
Hamen GIZAKATIN ingurun ata daben bideo informatibu:
Ekainak 10eku gizakate sinple bat baño askoz be gexaua ixango da, Euskal herritxarrok gure etorkizun politikuaz zelan, zeatxik… eta erabakitxeko dakauzen arrazoik mahai gainin ipini eta herritxar libre eta zoixontzuk nahi douela ixan aldarrikatuko dou alkarrei eskutik agarrata!
Arrazoi honek batzeko herriko buzoi guztitxa orri bat aia da, paper hori bete eta bakotxan arrazoi ero aportaziñoiaz herriko leko ezberdinetan banatute dazen buzoitxa botateko aukeri eukiko dou.
Eta honek herrixan agertu dizen pankartak gizakateako deixe etxen:
Datorren zapatun Altsasuko gaztin aldeko manifestaziñoi egongo da Iruñan, 17:30xetan Golem zinemetatik! Ondarruko Ernaitxik mezu hau dabiz zabaltzen autobusin berta juteko deialdixe etxeko!
Apirilak 14 (zapatu) Altsasuko montaje polizial ta juridikun kontra eta auziperatun alde, manifestaziñoi egongo da ,17:30xetan Iruñako Golem zinemetatik!
🚌Ondarrutik autobuse egongo da: 🕒15:00etan 📌ZALDUPETIK 🗒APUNTA: Anaitan, Kulixkan ero bete inprimaki hau: https://goo.gl/forms/fKCV3ZBfhcBIo50w1 apirilan 13 baino ariña!
Euskal Herriko ehunke gazten topaleku ixaten dan Akelarrin daz ondarruko gaztik Oiartzunen! Bertan forma, ikasi eta ondo pasateko aukera ederra dakarre jun dizen ixe 50 herritxar gaztek. Hamen eurak bixaldu doskuena:
«Hamen ga Euskal Herriko nahibeste gazte, Ernai eta Aitzina antolakundik geutzako sortu daben asteburu ederra pasaten, atzo (baixaku) egueldixak lagundute egun ederra euki gendun, taierrak, hitzaldixak, ekitaldixak… Karpan turnu ein biharra be eukigendun. Gaur (zapatu) goxaldin haxi, eurixe, kanpiñak zatitxute… esnatu ga, baine eztiz nahiku ixango gu gelditzeko!»
Asier Ugartetxea Ondarrutarra ixan da 190 partehartzailetik lehenengoku Vianako (Nafarroa Garaia) lasterketan. Probi herri barruko 5 kilometroko zirkuito bat bi bidar aringaingan etxi zan eta 34,59minutun einddau Asierrek
Argi da herrixan kirol arlun maia altu eta potenti dakauena… Korrikalaxak, igerilaxak, mendigoizalik, txirrindularixak, triatletak… eutsi gero!!!
Gaur pillo bat lagun batu ga alamedan ein ddan asanblean eta manifestaziñoin KEPAn herixotzi salatu, Danak etxin eta bixik nahi douzela aldarrikatu eta espetxe politika kriminal hau behingoz gelditzeko!
Eta honetxek diz hurrengo egunetako deialdixak:
Galdakaoko manifa juteko autobuse eongo da Ondarrutik! Apunta betiko lekutan!