Ondarruko gaztik Tolosako gaztiai elkartasune adierazi dotse!

Hauxe bixalduzku uztailak12-13 egunak Donostin pasa daben Gazte Asanbladako kidik:

Ondarruko Gazte Asanbladako hainbat kide arañun donostin zihir ibiligiñan, ixan be, bat eingendun Gazteak Kalean plataforma antierrepresibuk antolatutako ekimenakin. 

Azken urtiotan Tolosaldin, gizarte kapitalistiai aurre ein eta okupaziñoi bidelagun hartuz gaztin ametsak gauzatzeko balixo ixango daben gaztetxin aldeko apostu irmu einndaben gazte mugimendu errebelde eta iraultzaile bat sortu de. Ta tamalez histoixik erakutsizkun morun, estatuk beran boteri gordete aldea errepresiñoi ibilidau gizarti ahalik eta menperatuen mantentzeko, beti be, burgesixin onurako.

 Hortik dator, Tolosako gaztik gazte mugimendu potenti sortzearren jasan daben errepresiñoi, zehazki esanda, montaje poliziala. Hau de, eztou inundik inoa kasualidadetzat joten gazte mugimenduko 3 militantei 8 urte eta 50.000€ arteko isun ekonomikuk eskatzi Tolosan emondako liskar baten aitzakipin. Hau guzti kontun hartute, OGAko kidik geure elkartasun guzti erakutsi gentzan auziperatuai. 

Donostin hainbat ekimenetan parte hartu gendun , manifan, kanpaldixan, sistema kapitalistin inguruko eztabaidetan, etab.Tolosako gaztik atzo eukiben epaiketi eta akusaziñoi partikularra, fiskala eta akusatun defentsi akordixure aia zin epaiketi bertan behera lagaz eta gaztiai sei hilabeteko espetxe zigorra ipiniaz(ezti espetxea junbiko). Horrez gain, 37.000 euroko indemnizaziñoi ordaindu biko dabe hiru gaztik batea.

Gehixa jakin nahi ixan ezkeo hamen lagatetzuau Gazteak Kalean plataformik einddako dokumentala:

Ondarrutarrak, preso ta iheslaxan alde LASTERBIDEAN!

Ondarrun pillo bat kirolai dakau… batzuk profesionalak, bestik ez hain profesionalak, aisialdikuk… baine kirola eta aldarrikapena batea beti!

Honek Oñatitxik bixalduzkuezen argazkixak diz. Urtero antolatzen dabe herri desbardiñetan LASTERBIDEAN deitzen dan karreri, preso ta iheslaxan aldeko herri lasterketi. Aurten 700 lagunetik gora lagunek hartu dabe parte tartin azpixan agertzen dizen herrittarrak.

Eta hau beste argazkixe Kemenek Arnoko mendi lasterketatik bixaldu dabena. Arnotik be, IBON ETXEA!

Eskerrik asko danoi argazkixak bixaltzearren! Ta akorda zeuk be badakazule aukeri ekimenan argazkixak, kronikak, iritzixak… bixaltzeko otzara@hotmail.com ea idatzitxe.

Ondarrutarrok be argi esan dou, ERREKALEOR BIXIK!

Hainbat Ondarrutar jun giñan atzo eskualdeko autobusin Gasteizen ein zan Errekaleor auzun aldeko manifestaziñoire. Oso manifestaziñoi jendetsu, koloretsu eta aldarrikapenez betetaku ixan zan. Herri mugimendu eta borroka ezbardiñakin osatutako 13 bloke batu zin Andra mari plazan eta handik urten eta Errekaleorren amatxu zan martxi ekitaldixakin eta kontzertuaz. Danak mezu argi bateaz: GUK ARGI DAKAU, ERREKALEOR BIZIRIK!!!

Proiektu ondala lau urte sortu zan, udalak burbuja imobiliaxun denporetan bertan etxe barrixak etxeko asmuaz bertako bizilagun gexenak auzutik ata ta erdi hutsik geatu eta gero. Tartin hainbat ondarrutar ikasle eta langile eon di hasiera hasieratik, auzu eraldatzen eta autogestiñoi ta bixi eredu diferente bat ipar hartute auzo honeaz proiektu potente hau aurrea eruten. Ta on Gorka Urtaran «jaunak» argi inddarra kentziaz gain auzu bota eta 150 laun kalin lagateko asmu dauke.

dsc_0411.jpgOndarrutik elkartasun eta babes osu!

 

Zapatun (ekainak3) autobuse ondarrutik,  ERREKALEOR auzun aldeko manifa juteko!

Ondarruko Gazte Asanbladatik jakinarazi dosku, zapatun Gasteizen eingo dan manifestaziñoirako autobuse ata dabela.

Busak zapatun, 15:30 etan urtengo dau ZALDUPETIK eta bertan juteko zerrendak ipini dabe KULIXKAN eta ANAITAN eguenearte. Aste barrun kanpun bazabiz edo ezin baza apunta ogaondarru@gmail.com helbide elektronikure mezu bixaldu zeinke.

(Autobuseako plazak mugatute egongo eidi, arin ibili!)

GUK ARGI DAKAU! ERREKALEOR BIZIRIK!

erreka ondarru kartela

ERABAKITXEKO ESKUBIDI aldarrikatuko dou BILBON Ekainak 10in!

Aste bi barru, Ekainan 10in arratsaldeko 17:30etan Gure esku dagok ekitaldi nazionala dauke Bilbon, herriz herri erabakitxeko eskubidin ingurun lortu douen adostasunak eta borondatik plazaratzeko.

Jentiaz eta globukin galdera ikur erraldoi bat nahi de irudikatu Bilbo erdixan (Euskadi eta Eliptika plazan bitxartin). Bertan aurkeztuko da Herritxarron ITUNA.


Parte hartzeko eta gastuai aurre etxeko “konpromiso txartela” erosi birde: 2€ (globuk be banatuko diz).

Honetako Ondarrun autobusak atati pentsa da, “konpromiso txartelaz” batea. autobusin bazuz 10€ izango da (txartela+autobuse) eta 10 urte baino gitxia dakarren umik ezdabe autobusik ordaindu biko.


Eguenin eta baixakun arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte gure kantxopeko dendan eongo gaz txartelak saltzen eta zapato eguerdixan alamedan. 

(Datorren astin be eongo gaz)

ERREKALEOR auzo askin argixe kendu dabe!

Gaur goxin, 8rak pasautxu entera ga bertan bixi dizen herritxarran bitxartez txapel gorrixak errekaleorrea bidin ixuzela, eta eurakin batea Iberdrolako langilik auzo osuko argi inddarra kentzeko. Ohiku dan morun txapelgorrixak jarrera oldalkorra eta biolentu ibilitxe desaloja dabe auzotarrak argi inddarran kaji babesteko einddako «giza harresixe».

Errekaleor Gasteizko kanpoaldin kokatute dan okupatako auzo aski de. Bertan 150 auzotar inguru daz (tartin ondarrutarrak) gaur egungo sistemik ezartzen dozkunai alternatibak sortu eta beste era batea bixitxeko erramintxak eraikitxen.

WhatsApp Image 2017-05-18 at 10.31.05

WhatsApp Image 2017-05-18 at 10.31.06

Guztire 3 atxilotu, hainbat identifikau eta heritxuk egon diz. Gazteizen dazen herritxarrak esazkunez, zeixan zabaldu de auzun aldeko aldarrixe hiri osun eta orduk aurrea jun ala Euskal Herri guztin. 19:00 etan eraso hau salatzeko manifestaziñoi jendetsu ein dabe.

WhatsApp Image 2017-05-18 at 20.11.19

 

NAFARROAren egunin egon ga

2Gaur ospatu de BAIGORRIn NAFAR guztin egune (Hegoaldeko ta Iparaldekune). Bertan ikusi dou adibidez UXUE BARKOS (Hegoaldeko nafarran buruzagixe). Egun guztiko jaxe ixan da, dantzaxak, erraldoik, bertsolaxak, dultzaineruk, bazkaxe… Ondarrutarrak ezin gendun hutsik ein.

4

3

1