2016ko Martxoan 18xan Bergarako bertso jaialdixan bakarka bertsu botaban Ondarrun gertatutako lur jausixan ingurun.
Euskal Herrittik zir
Ziburun be preso gaixo larrixan etxeratzin aldarrikapena!
Ondarrutar batek e-mail bat bixaldu dosku bideo ta guzti!
Pasan asteburun iparraldea egun pasa jun eta Ziburun kotxi aparkauaz batin jairen bateuala ikusi ebela. Ihautexak zin! Ziburun hasi kalejiri eta Donibane Lohitzunearte jun zin… bertako plazan ixan zan amaieri.
Hain zuzen be amaieran ein zan ekitaldiko bideu de bixaldu doskune. Bertan aldarrikapen desbardinak eitten dotsuez; Lorentxa Gimon Fagoaga angeluarran (larriki gaxoik dakarren preso) etxeratzi eskatzen dabe. Turrunetik be ozen eta argi esaten dou:
Ibon, Lorentxa… larriki gaxoik dazen presuk etxea!
Eskerrik asko Turrunero guztioi, bixaltzen dozuen barri, mateixal, iritzi… guztikatxik. Turrunea altzateko egokixe ixan leiken zeozer ikusten dozuenin bixaldu ardurabaik ; otzara@hotmail.com ! Eskertuko dotsuau!
Eta famau baza… Turruneako kazetari lanetako fitxata! 🙂
Hasi diz Lekatxoko jaxak be
ALBAOLA proiektun urteurrena
Urte bete beteten diz ALBAOLA proiektu martxan ipini zanetik. Pasain eindako San Juan baleontzixe, Euskal Herritik Terranoba juten zin zama-ontzi transozeanikun adibide bat da. Euskal ontzigintzi industrixin garrantzixin ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldin, Red Bay-n, hondoratu zan 1565xan. 400 urte beranduaua itsas arkeologixintzat eredugarrixe ixango zan urazpiko indusketi hasi ben. Parcs Canadako arkeologuk. 30 urtetako ikerketin ostin ezagutzen dan XVI. mendeko itsasontzixe da eta UNESCO-n Urazpiko Ondare Kulturala erakusten daben ikurre bihurtu de. Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzin barrun eta Kanadako Gobernun laguntziaz osteabe eingo dabe San Juan baleontzixi Pasain.
Guk TURRUNEtik gomendatzen dotzuau baleontzixin kopixi etxen dazen tokixe ikustea juti, gu jun gaz eta peni merezi dauela eristen gasku. Aprobetxa oporrak eta ezautu lenako itsas gixonak zelako ontzixetan itsasoratzen zin. Informaziñoi gexa: http://www.albaola.com/eu
Eta Markinakuk amatxutakun… Mutrikuko jaxak
Ertzainak herri harresixe apurtu dabe, baine gaztik irabazi ein dabe!
Beste behin be ertzainak herri harresixe apurtu dabe, golpeka, porrazoka. Baine beste behin be herritxarrok irabazi einddou. Irabazi dou erakutsi douelako eztouela nahi beste inor kartzeleta eruti beran militantzixa politikuatxik. Irabazi dou erakutsi douelako asko gazela eta geure elkartasune erakusteko prest gazela. Eta irabazi dou erakutsi douelako guk bide baketsuk nahi douzela erabili baine gure kontra biolentzixi erabiltxen jarraitzen dabela.
Eta eskerrik asko Gasteizko herri harresixan egon dizen ondarrutarrai! Eskerrik asko Ondarruko zubi harresixan jaso gendun elkartasune Euskal Herrixan zabaltzearren!
Gernikan egon gaz, Jone askatzeko eskatzen
GERNIKA aldetik deixe etxen daz, berta agertzeko: JONE LIBRE!
Errigora, Nafarruko hegoaldin euskeri bultzatzeko
Askotan esaten dou Nafarru hegoaldin euskeri oso txarto dala, laguntza baik, ofizialtasunik baik… baine eztou jakitxen zelan lagundu. Hamen dakau aukera eder bat. Aurreko urtin latxeik, aurten be Nafarru hegoaldeko produktukin einddako otzarak erosteko aukeri da. Dirun zati bat euskeri bultzatzeko ixango da, eta bide batez Nafarruko nekazarixai be laguntza bat emongotsau. Otzari eskatzeko email bat bixaldu ondarroa@errigora.org helbidea, edo bestelan Aldatzatik, AEKtik, Zubi Zahar ikastolatik edo udaletxeko errejistrutik pasa. Ixez diro asko batu zan, ia aurten be…
Kurtso barrirako prest daz Gure Esku Dagokuk
Zapatun Gure Esku Dagok kurtso hasierako ekitaldixe eiban Bilbon. Eta ondarrutar kuadrila bat be hantxe egon zan.
Hurrengo hilik oso interesgarrixak ixango diz. Katalanai eta eskozesai geure elkartasune erakutsi bitsau, eta geure herrixan etorkizune erabaki bir dou! Hori danoi ein ahal ixati, geure eskutan da!