Bixar Azaruk 13 (baixaku) Hauteskunde hasierako kanpañi martxan!

Azarun 29ko Hauteskundiai begire, Ondarruko EH Bilduk bixar (A-13) emongotzau hasieri kanpañiai ta arratsaldeko 6retan EH Bilduko Bilgunin batuko gaz (Lenako Ituarteneko zapatexan, Kantxope errebueltan). Atzo kalitan ibili giñan latxeik, Etxebizitza duiñak danontzako eskatzen, Instituziñoitxan be bultzadi emon birkoda helburu bardiñakin, bi borroka motak bateragarrixak dizela ereisten gazkulako. Euskal Herrittarron berme eta eskubidik posible etxeko inddarrak batu eta kalik beteteko garaixe da. Danon artin posible eingou. Eta gogoratu, ongo zapatun be deialdixe einde dala Bilboko kalik beteteko helburu bardiñaz. BADATORREN EUSKAL HERRIA DEFENDATU!

Azaroak 29ko Posta bidezko botuk martxan EH Bilgunin (lenako ITUARTEneko zapatexan)!

Azarun 29xan herritxik kanpo egongo bazaz edo bozkatzea ezin baza mahaixeta hurreatu, Posta bidez bozkatzeko aukeri dakazu. Eskaeri etxeko epi zabalik da! Laguntzi edo informaziñoi bir dozu? Ondarruko EH Bilgunin, Kanttoipe 4an (Lehengo ITUARTEneko zapateixan) laguntzeko prest egongo gaz, honako ordutegixetan: Astelehenetan, eguerdiko 12:30xetatik 13:30xeta. Martitzenetan 12:30xetatik 13:30xeta. Eguaztenetan arratsaldeko 6etatik 7:30xeta. Eguenetan, eguerdiko 12:30xetatik 13:30xeta ta Baixakutan arratsaldeko 6etatik 7:30xeta. Edo telefono bidez, 603276463 zenbakire deitxuaz.

FAXISMU kalitan eta Instituziñoitxan geratu bihir douelako GUK inoizko argixen dakau bidi!

BIZKAIBUSe Herrittarron zerbitzure!

Lea-Artibaiko EH Bilduk hausnarketa sakona eindau garraio publikun ingurun eta pentsaten dau momentu dala berau eraldatzeko. Garraio publiku herrittarren beharreta egokitxute eon birdela pentsatzen dabe ta hori dala ta EH Bildutik alegaziñoik eta proposamen zehatzak aurkeztu dau Bizkaibusan aurreproiektu hobetzeko, Lea-Artibaik ezin dabelako garraio publikoko bigarren mallako eskualdi ixaten jarraitxu.

Maiatzan 23 (zapatu) Lea-Artibaiko BAT EGIN EGUNE!

Maxatzan 23 (zapatu) Markiñan ospatukou 2026ko BAT EGIN EGUNE, eta beran helburu Lea-Artibaiko EH Bildun oinarri soziala elkartzeko egune ixati de ta egitarau zabala antolatu dabe horretako. Goxin, bi hitzaldi/solasaldi eongo diz. Lelengokun, idazkaritzako kide bat etorriko da, eta egoera politikoaz eta marko programatikuatxik berba eingo dau (hizkuntza politika, etxebizitza, migraziñoi..) bigarren zatixan, eskualdeko proiektutan sakonduko dabe, agintaldi honetako balantzik eiñaz eta datorrenai begire ipiniaz.. Eguerdixan bazkaxe eongo da eta ostin kantaldixe. Asko gaz, BILDU gaitezen!

Azaroak 22 (zapatu) ASKATASUN HAIZEA! manifestaziñoi Bilbon.

Manifestaziñoi Nazional bateako deixe eindau EH Bilduk ongoxe zapaturako ASKATASUN HAIZEA! lemapin eta herritxik berta juteko autobuse antolatu dabe. Ixenak, ANAITASUNA eta ALAI tabernetan emon birdiz eta eguaztena ipini dabe azken egun lez horretako. Badakixue, La Casillan arratsaldeko 5:30xetan Ezkertiar eta Abertzaliok hitzordu garrantzitsu dakauela.

Irteerako ordu, arratsaldeko 3:30xetan Zaldupe aurretik. Ondioik leko batzuk badaz autobusin. (Egueldixe be lagun eukikouela diñue).

LEA-ARTIBAIko garraio publiku hobetzeko proposamenak!

LEA-ARTIBAIko EH Bilduk proposamen zehatzak kaleratutxu eskualdeko garraio publiku hobetzeko. Azpixan ikusiko dozuen latxeik 9 ekarpen aurkeztutxu. Ondarrutarroi dagokigunez, Galdakaoko ospitxalea juteko linea zuzena eskatzen da adibidez edo Leioako Unibertsitatea juteko be zerbitzu zuzena beste gauza batzun artin. Eztou merezi ala zerbitzu hobiauak nahiz eta Bizkaiko atzanengoko herrixe ixan? Geu be Bizkatxarrak gaz!