Alamedako PENTSIONISTAK pankarta atzin gaur be!

Jai egun arrotza da euskaldunontzako gaurko egune bañe horrek ez dau atzea bota gure herriko PENTSIONITAK eta han ikusi douz Alamedan. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 91 lagun ipini diz, tartin EH Bilduko bi zinegotzi.

Azaldu dabe gaur goixin EHPMko ordezkarixak komunikabidin aurrin prentsaurreko bat emoten euazela, Bilboko udaletxin aurrin, azarun 11n eingo dan grebin ingurun. Bertan euran iritzixe adierazteko asmu eukela pentsiñoin erosteko ahalmenaren galerin ingurun eta emongo dan erantzunan baloraziñoi be eingo zan.

Horrez gain, azaldu dabe egunkarixeta zabaldu dala, aurreko astin geatu zin modun, zuzeneko autobusak eskatzeko emondako pausuk. Herritxar guztiai be dei etxen dotse datorren asteleheneko elkarretaratzin parte hartzea, hau danon gauza bat dalako.

JO TA KE LORTU ARTE!!!

Borrokan jarraitzen dabe Ondarruko PENTSIONISTAK!

Herrikoko Pentsionistak gaur be Alamedan batu diz astelehenero lez. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 95 lagun batu diz, tartin herriko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat.

Aurreko astin Foru Aldundiko garraio ordezkarixaz ixandako batzarran barri emon dabe eta esan dabe euran eskaerak ondo azaldute geatu zile. Erantzun zehatzik ez ebenez jaso garraiun gaixaz aurrea jarraitzi erabaki dabe herrixai zabaltzeko on arte emondako pausuk eta jasotako erantzunan barri emoteko.

Hurrengo astelehenin barriro batzeko konpromisuaz bertsuk kanta eta amaitxu dabe elkarretaratzi. JO TA KE LORTU ARTE!!!

Herriko PENTSIONISTAK kalea urten dabe beste behin!

Ikasturte barrixe hasi dabe Alamedako Pentsionistak gaur eguerdixan. Esan latxeik kanpaikin batea zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 96 herrittar batu diz.

On arte eindako hainbat mobilizaziñoin barri emon dabe: Bilboko jaixetan ein zan manifestaziñoi jendetsu; edo aurreko astin Gasteizko Legebiltzarran aurrin eindaku elkarretaratzi Gutxieneko Pentsiñoi Gutxieneko Soldatiaz parekatzeko eskatzen…

Horrez gain, Bizkaibusan zerbitzu hobetzeko eta herriko eskakizunai emondako erantzun eza azaldu dabe. Uda aurrin Bizkaiko Foru Aldundire idatzibela on dala bi urte jasotako 3141 siñaduran inguruko erantzunik ez dabelako jaso. Idatzi bat be aurkeztu ben aurrez aurreko bilera bat eskatzeko eta aste honetan dakarre hitzordu. Bixar, martitzena, eguerdiko 12xetan daz gelditxute Aldundiko Garraio Zuzendarixaz (Antonio Jaraices Salazar) eta hara jungo diz Alamedako Pentsionistan ordezkari bi.

Goguaz hasi diz eta ez dakarre gelditzeko asmoik, datorren astelehenin barriro batuko diz Alamedan. JO TA KE LORTU ARTE!!!

PENTSIONISTAN Borrokik atsedena hartu dau gaur!

Gaur ixan da herriko PENTSIONISTAK ein daben aurtengo ikastaroko azkanengoko elkarretaratzi Alamedan. Asti jun asti etorri ez dabe hutsik ein asteleheneroko enkarteladetan, hotz edo bero ein, euritzan edo sikotan, beti pankarta atzin. Gaur 105 lagun batu diz bertan eta ohiku dan latxeik 20 minutuz egon diz GUTXIENEKO PENTSIÑOI-GUTXIENEKO SOLDATI aldarrikatzen.

Udako atsedenaldixan ostin, irailan 28xan hasiko diz barriro alkartzen. Gozatu udi eta inddarrak hartu. Zuekin edonoa, JO TA KE LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAn borroki aurrea du!

Astelehenero lez 12xak puntun zabaldu dabe pankarti herriko Pentsionistak Alamedan ta beran atzin 97 lagun ipini diz (tartin Udaleko EHBilduko zinegotzi bat).

Azaldu dabe 2024an pentsionisten aldetik Bizkaibusei buruzko hainbat eskaera ein zile eta herrixan 3141 sinadura batu zile, Ondarrutik bai Bilboa zein Galdakaoko ospitalera dan zerbitzu hobetzeko. Gero esan dabe plenun (2024-03-20) aho batez onartu ondoren, Bizkaiko Foru Ahaldundire bideratu zitxuzela Udalak horrek eskaerak. Erantzunik ez danez eon, Udalaz berba ein eta gero, hitzordu bat eskatu dala Aldundiko ordezkarixakin aurrez aurre berba etxeko.

Horrez gain, geatu diz ekainan 15in oporrak hartukotxuezela irailera arte, betiko modun, herriko ikastetxikin batea.

Euran bertsuk kanta eta amaitxu dabe elkarretaratzi. JO TA KE LORTU ARTE!!!

MAIATZAK 1 LANGILEOK ERAGIN! manifestaziñoi Lekatxon!

MAIATZAK 1 mundu osoko langillin egune aldarrikatzen dou egun honetan. Aurten EUSKAL LANGILLIOK Gerriai eta gerrin fakturi ordaintziai EZETZ esangotzau deitxute dazen mobilizaziñoitxan. Lea-Artibain be, Langillin aldeko neurrixak eskatzen dou: Etxebizitza eskubidi, Kalitatezko zerbitzu PUBLIKUK eta Soldata eta PENTSIÑO DUIÑAK, besteak beste. Gure eskualdeko deialdixe LEKATXOn ixango da baixakun, Maiatzak 1 eta hitzordu Eskolapin eguerdiko 12:30xetan da ipinitxe. Kalik jazten be hasi diz propaganda bidez ta geube han eongo gaz. GORA LANGILLE BORROKA!

Bizkaiko Arrain Kontserbak Borrokan!

Bizkaiko Arrain Kontserbetan 16 hilabete pasa diz hitzarmeneko mahai negoziatzalli eratu benetik bañe gaur egun negoziaketi erabat blokeatute da. NAHIKURE! Feminizatutako eta Arrazializatutako sektoritan be, baldintza duinak bihir diz ta horretako ezta beste bideik mobilizaziñoik baño. Hori dela ta sektoreko langile sindikato guztik bat eindabe kalea urteteko. Azpixan dakazue mobilizaziñoin barri.

Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Martxan hasitxe daz osteabe herriko PENTSIONISTAK Pentsiñoi duiñan alde. 12xak puntun batu diz gaur be Alamedan eta pankarti zabaldu dabe ta beran atzin 102 lagun ipini diz, tartin herriko EHBilduko hiru zinegotzi eta alkati.

Gogoratu dabe zapatun, apirilan18xan, EAEko hiriburutan manifestaziñoik ein dizela Osakidetzan dazen arazuk salatzeko eta Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduk (EHPM) babestu eitxuzela horrek mobilizaziñoik. Ixan be, pertsona nagusixakin lotutako eskabidik dazelako tartin, esate bateako Geriatria zerbitzu bat egoti edo bularreko minbizixan baheketa frogak 74 urtera arte luzatzi, beste batzun artin.

Azaldu dabe be bai martxoko KPIaren igoeri %3,4 ixan dala eta horrek euren eros ahalmenin zelako eragiñe eukiko daben. Horretxeatxik urte amaieran hori orekatzeko “ordainsaritxo” bat eskatzen dabela.

Amaitzeko, gogoratu dabe maxatzan 7xan Gasteizen manifestaziñoi eingo dala “Hemen eta orain: Gutxieneko pentsioa = Gutxieneko soldata”

Euran bertsuk kanta eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatute amaitxu dabe. Datorren astelehenin be Alamedan eongo dizela ziurtatu dabe.

PENTSIONISTAk mobilizaziñoikin jarraitzen dabe!

Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK asteleheneroko ekimenin. Gaurkun pankarta atzin 111 lagun ipini diz, tartin alkati ta EH Bilduko bi zinegotzi.

Komenta dabe bankuk eta energixa enpresek izugarrizko benefizixuk eukitxuezela eta gaiñetik Sozietate Zergan eingotzen rebajiaz gitxia jasoko dala zergetan bañe pentsionistak aldiz, eros ahalmena galtzen duzela urtetik urtea.

Horrez gaiñ, eguazteneko KORRIKAn parte hartzeko gonbidapena ein dabe; ixan be, iluntzeko 20:18xan aillako da herrire Mutrikutik.

Apirilaren 13rarte “oporrak” hartzi pentsa dabe eta euran bertsuk kantata amatxu dabe elkarretaratzi. JO TA KE LORTU ARTE!!!