Gaur be han egon diz Ondarruko Pentsionistak. Astelehenero lez Alamedan batu diz pankarta atzin 155 lagun egueldixe lagun eukela. Gaur dei berezixe eindabe ongoxe zapatun eingo dan manifestaziñoirako, honen ingurun barri gexa sartukou astion Turrunin. Jo ta KE PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!
Otsaileko lelengoko astelehenin be Alamedan batu diz herriko Pentsionistak. Freskalai aurre eiñaz ondo jantzitxe 12 xak puntun batu diz pankarta atzin 157 lagun. Datorren asteleheneako be gelditxu diz eta 13 an manifestaziñoi bat etxeko deixe zabaldu dabe.
Gaurko egun illunin be eztabe hutsik ein Ondarruko Pentsionistak Alamedako konzentraziñoin. PENTSIÑOI DUIN BAT pankarta atzin eguerdiko 12 xetan batu diz 161 lagun 20 minutuz aterkiñak zabaldute eta tarti lagata.
Astelehenero lez Alamedan batu diz gaur be herriko Pentsionistak. 20 minutu bete dabe konzentraziñoin pankarta atzin (PENTSIÑOI DUINAN ALDE BORROKAN!), maskarillak soñin eta alkarrenganako hutsuni lagata. Gaur 164 lagun zenbatutxue antolatzallik ta egun berezixe ixanik, momentuzko jantzixaz agertu diz bozeramallik. Gora gure herriko Pentsionistak eta Gora Athletic!
Urteko lelengoko konzentraziñoi ein dabe gaur Alamedan herriko Pentsionistak. 163 lagun batu diz (alkati ta kontzejala tartin) pankarta atzin, anolatzailik esazkun latxeik; eta datorren asteleheneako geatu diz toki eta ordu bardiñin. Jo ta Ke Lortu arte esaldixaz amatxu dabe konzentraziñoi.
Opor txiki batzun ostin eta inddarrak barriztute, ongoxe astelehenin hasiko diz batzen osteabe Alamedan herriko Pentsionistak. Betiko lez 20 minutuko egonaldixe eingo dabe 12 xak puntun hasitxe eta betiko pankartin atzin ikusiko douz Alamedan gure helduk. Maskarillak soñin eta bataz besteko tarti lagata alkarrei, eskakizun argi bat helburu: PENTSIÑOI DUIÑAK.
Gaur eguerdixan eindabe herriko Pentsionistak 2020. urteko azkanengoko konzentraziñoi. 12 xak puntun batu diz Alamedan 163 lagun eta 20 minutuko egonaldixan ostin erabaki dabe atseden bat hartzi euran mobilizaziñoitxan. Hurrengoko hitzordu urtarrillan 11 kan ipini dabe inddarrak barritxute buelta eingo eindabe diñosku antolakuntzatik. Jo ta Ke LORTU ARTE! esaldixaz amatxu dabe konzentri.
Beste astelehen bat eta Alamedan batu diz gaur be herriko Pentsionistak 12 xak puntun. PENTSIÑOI DUIÑAK, GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU, 1.080 EURO HILLEROKU… Gaur 163 lagun batu diz pankartin atzin eta amatxu aurretik datorren asteleheneako dei barri bat eindabe bertan batzeko.
Zapatuko mobilizaziñoin ostin gaur be Alamedan batu diz Ondarruko Pentsionistak. Egueldi zatarra euki dabe bañe aterkiñan azpixetan batu diz 145 lagun, datorren asteleheneako hitzordu be eindabe.
Pasa dan baixakun (abenduak 4) Ondarruko Ernaiko kidik, ekimena burutuben zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen. Pandemixi parateko neurrixak ipintxen hasizinetik gauza batzuk exijiu doskue baine beste batzuk ez dabe aldatu. Horren adibide garbixena, kalin 6 launeko talditan batzea behartzen gatxuen bitxartin eunero autobusak, ikasgelak, trenak… bete-bete eindde. Neurri batzuk bai eta beste batzuk ez? Badakarre efikazixaik neurri honek?
Hau danau salatzeko eta garraio publiku inddartzeko eskatzeko, Kamiñazpiko autobus geltoki parin bidi itxi eben.