Ongoxe eguaztenin (A-11) batuko da Kirol Batzordi arratsaldeko 7 retan Udaletxeko bigarren solairun, besteak beste kiroldegixan etorkizuneko hobekuntzak etxeko lantaldi sortu nahi de. 1985ko uztailin kiroldegixe inauguratu zanetik herritarran eskaerak eta zaletasunak aldatzen jun diz, hori kontutan hartute kiroldegixan ein bihir dizen hobekuntzak etxeko herritarran proposamenak jaso nahi dotxue. Batzordi iraixe da eta interesa dauken edonor da gonbidata batzarrea, Herrixe herritxarrok etxen douelako.
Gaur, Irailak 11, Diada egune ospatzen da herrialde katalanetan! Republiki osatzea bidin emoten daben pausutan eurakin egongo gazela erakusteko udaleko banderan mastan «esteladi» ipini de!
Udaletik aparte, herriko balkoi batzutan be ipini dabe ikur katalanak:
Gaurko osoko bilkuran bozkatu eta onartu de beste lau urtin ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA ixango dala Ondarruko alkati. EH Bilduk 7 zinegotzi eukiko dotxuz, PNVk ostea 6.
Plenun EH Bilduko 7 zinegotzitxik 6 egon diz bozketan eta bardinketi egon da, baine legik esaten daben modun alderdirik bozkatuenan alkate gaixe ixendatu de gobernu buru!
Zunbeltzek eskerrak emon dotse hauteskunditan EH Bildu eta zerrendi bozkatu daben guztiai, eta herrixe herritxarrakin eta herritxarrantzako aurrea ataten jarraitxuko dabela zihurtatu dau!
Beran hitzartzin herrigintzi herrittarrakin etxin garrantzixi azpimarratu dau, alkarlaneako prest dala esan dau eta gogu eta ilusiñoi lehenengo egunin bestekuk daukezela gehitxu dau.
Gogun nahi ixan dotxu euki batxe be etxin eztazenak, bai espetxitan eta bai erbestin dazenak.
Zapatun osatuko da Ondarrun udal gobernu gainontzeko herri guztitxan modun. Plenu ekainak 15, zapatun, goxeko 11 etan ixango da kofrai zaharrin, bertan Zunbeltz barriro alkate ixendatu eta zinegotzixak kargu hartuko dabe.
Ondarruko Ernaik gaztin botu eskatzen bideu ata ban, batxe kartel hau EH Bilduko zerrendi babesten:
Bestalde, hauteskunde kanpañi amaitzeko dala, hamen lagaten dotsuau kanpañi hasi zanetik honako argazki eta bideo batzuk! Eskerrik asko kanpañi aurrea ataten lagundu dozuen guztioi!
DOMEKAN HAUTESONTZIXAK BOTO EZKERTIAR, ABERTZALE, FEMINISTA, EKOLOGISTA, EUSKALDUN ETA ANITZEZ BETETEA!
Gaur (maxatzan 5) pilobat herritxar batu gaz alamedan 2019ko maxatzan 26ko udal hauteskunditan EH BILDUK aurkeztu daben zerrendi ezagutzeko. Jakiñe zan denporatik zerrenda buru Zunbeltz jungozala, baine gaur aurkeztu de zerrendi beran osotasunin.
Ondarrutar askoren ahuan ebilen gaur eguerdixan zerrendi kriston ekipuaz dala osotute, esperientzixadun jenti, urte luzez herrigintzan eta militantzixan ibilitxako jentik osatzen dau EH BILDUN zerrendi!
Geuaz euki dou be bai Maddalen Iriarte, Eh Bilduko legebiltzarreko bozeramaili, kongresuko emaitzak txalotu, aurrea behire dakauzen erronkan ingurun berba ein eta udal, foru eta europako hauteskunde honetako mezu baikor eta inddartsu emon dosku!
Honetxek diz zerrendi osatzen dabezen herritxarrak:
Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga
Eneritz Basurko Pagoaga
Arantza Atxurra Aranguren
Aritza Aristondo Natxiondo
Irina Alkorta Bedialauneta
Nagore Badiola Alberdi
Pedro Lasarte Iparragirre
Estibalitz Arruti Osa
Miren Lore Zabala Erkiaga
Jesus Maria Gallastegi Alberdi
Jon iñaki Artetxe Egaña
Itziar Irusta Argoitia
Iñigo Badiola Lasarte
Koldo Bakeriza Larrañaga
Iker Zubikarai Gomez
Keila Olabarria Goikoetxea
Idoia Zengotitabengoa Laka
Asier Indixuk Alamedan ezin ixanbadau egon be, gaur bixitxan egon dan lagunai zabaltzeko mandatu emon dotsa; «ap27an emaitza onak lortu genduzen, M 26an, guazen hobik atatea. Aurrea eitteko, danok EhBildu»