Txomin Agirre 28. Zelan alla gaz hona?

2007ko apirilean PNV-EAJk kudeatzen zuen Ondarroako Udalak Pixape plazaren zati bat saldu zion Urresti 2001 S.L. enpresari 90.000 euroren truke. 2007ko maiatzean Ondarroako Udalak Pixapeko plaza bitan zatitu zuen (zati bat ordurako Urresti 2001 S.L.ri salduta zuen). 2007ko azaroan Urresti 2001 S.L. enpresak bi orube batu zituen: bata, Txomin Agirre 28a, eta bestea udalak saldu zion Pixape plazaren zatia. 2007ko ekainean Ondarroako Udalak Txomin Agirre 28an eraikina egin ahal izateko lizentzia eman zuen.

Orduan agintzen zuen PNV-EAJk ardurarik barik jokatu zuen. 1997ko hirigintza udal arauek argi esaten dute Alde Zaharrean ezin dela etxe berririk eraiki eta etxea barritzeko PERI edo plan berezi bat derrigorra dela. Gainera, 1997ko udal arauetako memorian ez da aipatzen Txomin Agirre 28an etxe berririk egiterik. Halan da be, PNV-EAJk eraikina egin ahal izateko xehetasun azterlana tramitatu zuen.

Gertaera horiek legez kanpokoak izan zitezkeela eta, herritar batzuk udalean bertan salatu zuten egoera. Orduko udal arduradunek ez zieten kasurik egin, eta auziak epaitegietan amaitu zuen. Gogoratu behar dugu urte horietan ezker abertzalea ilegalizatuta zegoela, eta udalean ez zegoela inongo kontrol politikorik.

Urteak pasa dira eta epaiak etorri dira. EAJ-PNVk udalean emandako pauso guztiak bertan behera geratu dira:

2008an xehetasun azterlana bertan behera laga zuten epaileek. 2011ko otsailean lizentzia ere bertan behera laga zuten epaileek. Eta 2014ean otsailaren 27an bertan behera geratu dira behin-betiko Pixape plazaren segregazioa eta salmenta.

Beraz, Txomin Agirre 28an eraikina egiteko pauso guztiak bertan behera geratu dira epaileen aginduz. Ez legezkoa izan zen prozesua osorik.

Goiko Kalean egindakoak argi erakusten du Espainar Estatuan eta Euskal Herrian zelako hirigintza eredua garatu den azken urteotan. Interes ekonomiko garrantzitsuak egon dira eta interes horiek bultzatzeko astakeria handiak egin dira.

Orain Ondarroako Udalak egoera kudeatu behar du derrigorrean, Ondarroako herriari ahal denik eta kalterik txikiena eraginez. Txarto egindakoa zuzentzea ez da erraza izango. Agian ezinezkoa. Garestia behintzat bai. Herritarren dirutik.

150.000€ eraikin horretan etxea erosteko dirua aurreratu zutenei, kalte ordain gisa.

Ia 400.000€ konstruktoreari.

150.000€ eraisketa lanetan.

Epaitegietan eta abokatuekin egindako gastua.

Ta zer esanik ez euren bizi proiektua bertan egitea pentsatuta zeukaten ondarrutarrei sortutako kalte morala eta bizilagunei sortutako gorabehera guztiak.

IA MILIOI BAT EURO HERRITARREN DIRUTIK ESPEKULAZIORA ETA KORRUPZIORA

Uste dou astakeria hau egin zuten politikariek euren ardurak argitu behar dituztela.

Lagun bat ezkina bakotxin…

PORTUGALgo Krabelinan iraultzin urteurrena dala eta, herritxar batek idatzi hau bixaldu dosku egun bixi douen egorin inguruko hausnarketako gonbidapena luzatuz:

Liluratua geratu omen zen Jose Afonsok emandako kontzertuaren ondotik herri hartan aurkitutako herri antolaketa eta komunitate senaz. Kontzientzia politikoaz eta iraultzaileaz. Lilura horretatik sortuko du, hamar urte geroago 1974ko apirilaren 25ean Salazar diktadorearen kontra abiatuko zen Krabelinen Iraultzari hasiera emateko abisu sekretu gisa erabilitako Grândola, Vila Morena kantua eta aldi berean iraultzaren ikurretako bat izango zena.

Grândola herrixka beltzarana, lagun bat izkina bakoitzean, berdintasuna aurpegietan, herria da gehien agintzen duena”.

2020ko apirilak 25ean, Covid19 gaitzak etxeratuak gaituenean, globalizazioaren adibiderik argiena bizitzen ari gara, mundu guztia, une berean. Gauza harrigarriak ikusi ditugu, Italia iparraldea kasu, Europa eta munduko zonalde industrializatu eta garatuenetakoa, txikiagoa, pobreagoa eta baliabiderik ezean elkartasuna jardunez ulertzen duen Cuba bezalako herrialdea eskertzen medikuak bidaltzeagatik. Maila txikiagoan, herriz herri, erakundeei aurrea hartuta askotan, antolatu diren herritar andana; gure herrian ere, auzokoei erosketekin, erizain eta medikuentzat maskarillak egiten, balkoi eta sare sozialetan askotariko keinuekin, kultur sortzaileen sormenaz, Radixu Irratiako uhinez… guzti hau eramangarriago izan dadin laguntzen.

Halakoetan indartu ohi da komunitate sentimendua, herri sena, agertu lagun bat izkina bakoitzean, zalantza barik bizi dugun krisi hau gainditzeko tresnarik eraginkorrena ere badena. Halaber, krisi larriek parada eskaintzen omen dute ordura artekoa auzitan jarri eta agertoki berriei, paradigma berriei bide emateko. Guztiona, auzolana, publikoa. Elkar zaindu eta sektore zaurgarrienak zaurgarri izateari utz diezaioten ekarpen kolektiboa. Zaldibarren ikusi dugu zerbait pribatua denean, etekin ekonomikoa lehenetsi eta beste guztia, baita langileen bizitza ere zikoizkeriak estaltzen duela. Politika egiteko eta gobernatzeko ereduak haize berriez astintzeko garaiak dira, hautu demokratizatzailea, herritarrak, komunean duguna, komunitatea indartzekoa… finean Grândolan bezala herria izan dadin gehien agintzen duena.

Kapitala ala bixitxi ?

Dimentsiñoi planetaxu hartu daben, osasun larrialdi egoera honek aurrea ein ahala, hausnarketa desbardinak ipiñi doskuz mahai gainin.

Ondorixo globalak eukiko dotsuz eta ezin di aurreikusi danak. Baine dakiauena da; osasun eta zaintza zerbitzuk erabat kolapsa dotsuzela. Ondorio sozial eta ekonomikuk be bistaratzen daz; asko biharretik bota, enpresa txiki eta autonomuk egoera oso larrixin, …

Egoera globalizatu honetan, ondio be kate gogorraua dakau Euskal Herrixan, ez dakauelako Estatu propixoik erabakitxeko ahalmenaz, burujabe. Españiko Estatuk alarma egoerin atxikixiaz ikusi dou zelan 155.a aplika daben autonomixan eskuduntzak (lehen asko ta!) bere einaz. Gainea, berandu eta txarto ibilli di. Baine hori EAEko Gobernuatxik be ahal dou esan. E, Urkullu… Berandu eta txarto, Gobernu Españolan eskutik. Azkanengoko egunearte EAEko hauteskundik eusten, on, egoeri normalizaten dunan mantriaz, ETB lagun… (komunikabide publikun inguruko eztabaidi be, emon bikou egunen baten, edo zuzenin TeleBatzoki ixena ipiñi ETBi).

Hauteskundik ekainin nahi dozuez ein halakoxi… Ez dotsue arduraik ixek. Egoeri normalizaten dala esaten: Benetan? Jenti biharrea bixalduaz osasune arriskun ipiñiaz? Horrei gehitxu biharrin hildako bihargin guztik. Gaur beste bihargin bat hil de Arrigorriagan. Joaquin eta Albertok be, Zaldibarko zabortegixan hile bi baino gehixa daruez lurperatute, eta PNVn kudeaketi horretan be…

«Saldu» asko eta ein gitxi, eta txarto. Autonomuntzako laguntzak? Ze adar jotze da hori… mesedez! Baine AHT bai, hori bai, konfinamendu egoeran be AHTn biharrak aurrea, nahidanbeste langile arrixkun ipiñiaz, herritxarrok ez douen bir abiadura handiko tren bateatxik. Eta milloik eta milloik horretxetan gastauaz, ingurugiro kaltik be ez dotsue arduraik.

3.000.000€ 150.000 autonomontzat. Horrek AHTko 100 metro diz. Ze nezezidade?!

Kulturgintzakuk, dendaxak, baserritxarrak, tabernaxak, autonomuk, kaleratutako langilik, osasun eta zaintza lanetan dabizen biharginak… bixitzen gazenak ez dotsue arduraik. Confebasken eskutik bidi eitteko hautu aspaldi ein zenduen.

EAEko hauteskundik ez dakiau noiz, baine ahalik ariñen nahiko dotsuz ein PNVk. Espero danok gogun eukitxi azken denboraldi honetan, ondio be agerikuaua dan gestinoi nefastu, kapitalan aldeku, danan gainetik diru eta alderdixe. Herri modun gauzak zelan nahi douzen ein, erabakitxeko ahalmenik baik gaz, iñoix baino gehixa burujabetzi bir dou!

Jaurlaritziatxik eta Aldundixatxik berbetan gabizenin, PNVatxik gabiz berbetan, batzutan ahaztu eitten gaskule emoten dau-eta! «Boterin» urte luzez euran era eitten nahi daben guzti! Baine aldaketi posible da, geure eskutan da, eta geure beharrixana da, geure bixitxakin modu duin eta osasuntsu baten aurrea ein nahi badou behintzat. Herri txikixak bixik nahi badouz, komertzixo txikixak zainddu bir douz. Itxi beixak, eta imajina momento baten herriko denda, tabernak… Itxitxe! Edo artista baiko herrixe… Hausnartu daigun beraz geure kontsumo ohitxurak be… Geuandik hasten da eta aldaketi. Ruper Ordorikak kanta baten esaten daben modun: «Zaindu maite duzun hori!».

Bakotxak ein datxile ein biharreko hausnarketak, eta EAEko hauteskundik ipintxen doskunin, gogun hartu!

KATALUNYAko erreferendumeko hautesontzi bat Ondarrure opari lez alla da!!

Kataluniako erreferenduman bigarren urteurrena ontxe pasata, eta preso politiko katalanan epaixe urteteko zain, artikulu hau idazti egokixe eretxi gasku momentu honetan.

Ondarrun dakau, astion kataluniatik ekarritxako hautesontzi bat. Opari sinboliko hau histoixin zati bat dala esan geinke, hain zuzen be Bartzelonako Sant Andreu auzuko L`estel hauteslekun egon zan kokatute 2017ko Urriak 1 eko autodeterminaziñoi erreferendumin. WhatsApp Image 2019-10-10 at 17.10.36

WhatsApp Image 2019-10-10 at 17.10.35

Hautesontzi hau, herritxar guztiok ordezkatzen gatxun etxin gelditxuko da momentuz, Udaletxin, esan douen modun herri guztintzako einddako oparixe da Herrialde Katalanetatik. «Opari berezi hau histoixin parte garrantzitsu bat da eta ohore bat da Kataluniako herrixan bixi ixan daben eta bixitxen dazenan objeto sinboliko hau herrixan eukitxi» esan dau Zunbeltz Bedialauneta, Ondarruko alkatik. Nabarmendu dabenez, «sinbolikoki, testigu pasateko keinu modun hartu bihirdou eta Katalunian einddaku gure herrixan gauzatzeko lanin jarraitxu bihir dou»

WhatsApp Image 2019-10-10 at 17.10.36 (2)

WhatsApp Image 2019-10-10 at 17.10.36 (1)

Hautesontzi honen iragana…

Hautesontzi honek, Kataluniako herri, auzo, hautesleku… guztitxako urna guztin modun beran histoixa partikularra dauke. Gogoratuko zaze, erreferenduman aurreko aste zoro eta tentso guztikin, Piolinen txalopan euazen Guardia Zibile eta polezixa española papeletak, erroldak, hautesontzixak handik edo hamendik topa naxan ebizen bitxartin, herri oso baten elkarlana eta konpromisuai esker, eskola elektoral guztik iraitxi lortu zin, ta zelan ez hautesontzixak, papeletak, erroldak… han euazen.

Eskutuko bihar asko egon zan honen danan atzin, dei anonimuk jarraibidik emoten, batzar klandestinuk, nerbixuk… dan dana herritxarrak osatutako sare antolatu baten barrun eta ondukuai ezautu ez arren konfixantza minimo bat emonda. 100.000 euro kosta zin 10.000 hautesontzi honek erosti, Marsellako porture aia zin Txinatik eta Katalunia iparraldetik sartu zin bolondresan kotxitan, gero naziñoi guztin banatzeko. Hau dana Piolinen txalopan euazenak ixeaz entera baik.

Horietako bat ixan zan Miren Azpiri Ondarrutarra, demokrazixintzako egun historiko hori posible etxi lortu ban herritxarretako bat. Erreferendunan aurreko egunetan Katalunia aldea hurreatu zin herritxar batzuk kontazkun euran esperientzixi. «Mireneaz batu ginan erreferenduman aurreko egunin (Irailak 30) lagun baten kontaktuai esker, beran etxea erun gatxun kafe bat hartu eta bertan kontuk kontateko, berba ta berba geuazela atazkun zamar boltza handi bat eta han eukazen urnak, erroldi, papeletak… emoziñoi eta urduritxasune batu gazkuzen egun historiko horren bexperan. Estatun bilatuenak zin objetu begixan aurrin eukitxik eta holako ekimen bateako behar beaharrezku dan mateixala aurrin eukitxin sentsaziñoi ezileike azaldu».

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Hurrengo egunin (Urriak 1) Mirenen ardurapin euan L’estel hautesleku iraitxi lortu eben, han jun zan Miren beran kotxiaz zamar boltzak maleterun sartute .Ordu batzuk gerua polizixa Españolak inddarraz eskolan sartu eta eukezen urna batzuk, papeletak eta erroldi ostutzen.

img-20171001-wa01701789800088

(Miren Azpiri Ondarrutarra eskun hautesontzixakin 2017ko urrixan 1in.)

Honetan irudixetan ikusileike polizixa espainolak ibili ban biolentzixi eskoli itxitxeko:

Beraz, Mirenek humoriaz dinozku, «Hautesontzi hau Ondarrure erun eta hurrengo bihir dozueneako bat gitxia eukikozue lortzeko». Horretxeaz esaldixaz gelditzen ga, laster egun gogorrak etorriko diz, bai Katalanantzako eta baitxe be autodeterminaziñoi eskubidi praktikan ipini nahi douen herritxar guztiontzako. Argi dakau beti egongo gaztela Herrialde Katalanan albun eta eurak lortzeko bidin dazen ametsin burrukan jarraitxuko dou geuk be. Eskerrik asko Miren!

Hamen lagaten dotzuau NAIZek Mirenei eta L’estel hauteslekuko arduradunai einddako elkarrizketin bideue:

ALPA HAMENDIK!

Atzoko irudixak diz behean ikusiko dozuenak. Zubi Zarran azpirarte alla zin kanpotik etorritxako elementuk. Ez dakiau zerren bille ebizen bañe ongi etorrixak ez dizela gogoratzen dotzau hamendik. Herriko hizkuntzan esangotzau: ALPA HAMENDIK!

guardia zibillak

Badator MARTXOAK 8

turrune-editoriala-1Badator aurtengo Martxoak 8, eta beraz batea, bigarren urtez emakumiok antolatzen douen Greba feministi. Grebi “bixitxak erdigunea!” lemiaz dator, bere berezitasun osuaz gaurtik eta geure sakontasunea beire, baine era berin, historikoki mugimendu feministin bixitxi politiku danan aldarrikapenai jarraitxuz.
Aurretik datorren testuinguru ez da makala. Azkanengoko urtitako krisixak kolokan ipini dabe bixitxin duintasune beran oinarrixetatik. Biximodu prekarizatu eta bulnerablik (ber)sortzen eta sakontzen gaz. Gerua eta gehixa diz, geure inguru urrekuenin, bixi irauteko ein halak eta lanak bere gain hartzen dabizen herrittarrak. Urtitako borrokin bitxartez irabazitxako ongi ixate sozialan espazixutan (hezkuntzan, osasunin…) atzerakada handixak emoten dabiz. Herrittarron kontrako erabaki politikuk diz, oinarritxik bertatik funtzionaten ez daben (eta zapaltzaili dan) sistema batek aurrea jarraitzeko.
Eta gizarte honetan zer pasaten da *emakumiokin? Alkar elikatzen dan zapalkuntza sistema baten egoera larrixak pairatzen douz. Espazixo pribatun eta publikun, bixetan dakauz biharran kargak geure gain. Bixitxiai eutsi ahal ixateko, aurrea urten ahal ixateko oinarrizko zaintza biharrak (norberanak eta ingurukunak) gaur gaurkoz geure gain segi eitten dabe, amaigabeko lanaldixaz, ordaindu eta baldintza duinik baik, neke emozionalez gainezka askotan eta sistemik bixitxi bera kolokan ipintxen daben honetan, gerua eta emergentzixazko estraegixak aurrea eruten. Eta lan merkatun, lan baldintza prekarixutan gaz: nahi baiko lanaldi partzialan gehixengu, soldata arrakalak, langabezixa eta enplegu prekarixuenan tasa handixenan kargi dakau geure gain. Pribatu eta publiku, *emakumiontzako banatu ezinak dizen eta bateragarri ez dizen espazixo bi. Zapalkuntzan alkar elikatzen dizen espazixo bi.
Horretxeatxik ixango da ordaindutako biharran grebi. Ingurure beatzeko ariketi; Nun eitten dou herriko *emakumiok ordaindutako biharra? Ze lan postu beteten douz? Ze lan baldintzatan? Or-daindu baiko zaintza biharran grebi be ixango da. Ze lan karga jauzten da gure inguruko *emakumion gain? Zaintza zirkuitutan zein da?

kapitali

«KAPITALISMUK BE ETXEKO LANAN BEHARRA DAUKE»
Eta horretxeatxik danatxik be… ixango da sistemin kontrako grebi. Beharrezku ixango dalako sistemi iraultzi eta bixitxi erdigunin ipintxi. Bixitxa duinak eraikitzeko.
Urtitako burruka feminista eta sozialai esker, aurrea pausuk emon dou herri mailan bebai. Ezker eta abertzaletasunetik udal gobernantzan egon gazen epealdi ezberdinetan, politiki herrittarron beharrixaneta ipintxi ixan bada lehentasune, horretan parekidetasunan bidin aurrea pausuk emoti ezinbesteku ixan da. Eta ez diz erozelako aurrea pausuk ixan: emakumin protagonismo politiku gorpuzteko mahaixe eratu gendun, eta emakumin topaleku be eraiki dou, hezkidetza programi… Bixitxi politiku dalako, politika feministak bir douz bixitxa duinak euki nahi badouz, eta guk helburu horreaz segi eingou biharrin.

Oharra: Bixar TURRUNE be Greban eongo da egun guztin.

Otsailak 13 TORTURIn kontrako egun internazionala

turrune-editoriala-1

Badakiau zer dan torturi!
Torturi geure gorputzetan bixi ixan dou, badakiu ondo baino hobeto zer dan ondarrutarrok.
Torturi, pertsonok apurtzeko sistematikoki Estatu Españolak ezker mugimedu independentistin kontra ibili daben “tresni” de. Torturi bixi ixan douenok, betiko geure gorputzetan erungo douen zaurixe, miñe da. Torturi, behin bixi ostin behin eta barriro gogun eukiko dozu.
Torturin ondorixoz hil be ein doitsuez euskal herritxarrak, torturin ondorixoz hainbat lagunei bixitxi betirako baldintzatu dotse, torturin ondorixoz, aurrea eitti lortu dabenak be betiko eukiko douzen zaurixak eukiko douz. Egunerokotasunin hainbat “link” agertuko diz inpreñu horreta barriro erungo zaittuenak; atxilotu zinttuen egunin urtero gogun eukiko dozu momentu hori, modu berezi baten bixikozuz urtero komisaxako inkomunikaziñoiko 5-7 egunak, Torturin Kontrako Egune, otsailan 13e, hurreatu ahala barru mobiuten hasiko gatsu 1981n Joxe Arregi tortura eta hil bela akordata, atxiloketak eitten dotsuezenin atxilotun komisaxa egunetan pentsaten egongo zaz arduratute…“Berriz min hau”.
Kolore desberdinetako polezixan eskutik tortura gaittue, teknika desberdinan bidez, baine helburu beti bera; pertsoni apurtzi, mugimendu apurtzi. Baine ez dabe lortu. Hamen gaz, geure zauri eta minakin tente, etorkizunai beide.
Gaur egun ezin dabe torturi praktika dala ukatu; hau holan dala erakusten daben ikerketak be badakauz esku artin-eta. Ixez, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubidin Idazkaritzik Kriminologixin Euskal Institutuai eta EHU-ai enkargatako txostenin aurrerapauso handixak emon zin bide horretan torturan aitortzan. Inportanti de pauso hau, gatazka politikun aitortzi eta eta horren ondorixuk borroka elementu dizelako.
Espainiar Estatuk beti ukatu ixan dau torturi. Zer esanik ez Eusko Jaurlaritzik txapelgorrixak mahaigainea urteten dabenin. Gatazka politiko honetan danok hartu bikouz dakauzen ardurak, ezta PNV? Ze ondarrutarrok badakiau Arkauten torturatu ixati zer dan be!
Torturi egotik eta beran erabilpen sistematikuk, gatazkin existentzixi eta aktore desbardinan inplikaziñoi erakusten dau, gatazkin alde guztik parte hartu dabela erakutsiaz. Konponbide bidin, ardurak hartu eta biktima guztik aintzat hartu biko di; baitte torturatuk be.
Onarpena, erreparaziñoi eta barriro halakoik ez pasateko bermik bir douz konponbide eta elkarbizitzarutz pausuk emoteko. Aitortzik, onarpenak, torturatuai osatzen lagunduko dotsa; baine ondio be gehixa lagundukotsa berak bixi ixan ban inpreñu horretatik gehixa inor ez danan pasako bermi eukitxik!
Aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak!
Torturarik ez! Inpunitaterik ez!