Kapitala ala bixitxi ?

Dimentsiñoi planetaxu hartu daben, osasun larrialdi egoera honek aurrea ein ahala, hausnarketa desbardinak ipiñi doskuz mahai gainin.

Ondorixo globalak eukiko dotsuz eta ezin di aurreikusi danak. Baine dakiauena da; osasun eta zaintza zerbitzuk erabat kolapsa dotsuzela. Ondorio sozial eta ekonomikuk be bistaratzen daz; asko biharretik bota, enpresa txiki eta autonomuk egoera oso larrixin, …

Egoera globalizatu honetan, ondio be kate gogorraua dakau Euskal Herrixan, ez dakauelako Estatu propixoik erabakitxeko ahalmenaz, burujabe. Españiko Estatuk alarma egoerin atxikixiaz ikusi dou zelan 155.a aplika daben autonomixan eskuduntzak (lehen asko ta!) bere einaz. Gainea, berandu eta txarto ibilli di. Baine hori EAEko Gobernuatxik be ahal dou esan. E, Urkullu… Berandu eta txarto, Gobernu Españolan eskutik. Azkanengoko egunearte EAEko hauteskundik eusten, on, egoeri normalizaten dunan mantriaz, ETB lagun… (komunikabide publikun inguruko eztabaidi be, emon bikou egunen baten, edo zuzenin TeleBatzoki ixena ipiñi ETBi).

Hauteskundik ekainin nahi dozuez ein halakoxi… Ez dotsue arduraik ixek. Egoeri normalizaten dala esaten: Benetan? Jenti biharrea bixalduaz osasune arriskun ipiñiaz? Horrei gehitxu biharrin hildako bihargin guztik. Gaur beste bihargin bat hil de Arrigorriagan. Joaquin eta Albertok be, Zaldibarko zabortegixan hile bi baino gehixa daruez lurperatute, eta PNVn kudeaketi horretan be…

«Saldu» asko eta ein gitxi, eta txarto. Autonomuntzako laguntzak? Ze adar jotze da hori… mesedez! Baine AHT bai, hori bai, konfinamendu egoeran be AHTn biharrak aurrea, nahidanbeste langile arrixkun ipiñiaz, herritxarrok ez douen bir abiadura handiko tren bateatxik. Eta milloik eta milloik horretxetan gastauaz, ingurugiro kaltik be ez dotsue arduraik.

3.000.000€ 150.000 autonomontzat. Horrek AHTko 100 metro diz. Ze nezezidade?!

Kulturgintzakuk, dendaxak, baserritxarrak, tabernaxak, autonomuk, kaleratutako langilik, osasun eta zaintza lanetan dabizen biharginak… bixitzen gazenak ez dotsue arduraik. Confebasken eskutik bidi eitteko hautu aspaldi ein zenduen.

EAEko hauteskundik ez dakiau noiz, baine ahalik ariñen nahiko dotsuz ein PNVk. Espero danok gogun eukitxi azken denboraldi honetan, ondio be agerikuaua dan gestinoi nefastu, kapitalan aldeku, danan gainetik diru eta alderdixe. Herri modun gauzak zelan nahi douzen ein, erabakitxeko ahalmenik baik gaz, iñoix baino gehixa burujabetzi bir dou!

Jaurlaritziatxik eta Aldundixatxik berbetan gabizenin, PNVatxik gabiz berbetan, batzutan ahaztu eitten gaskule emoten dau-eta! «Boterin» urte luzez euran era eitten nahi daben guzti! Baine aldaketi posible da, geure eskutan da, eta geure beharrixana da, geure bixitxakin modu duin eta osasuntsu baten aurrea ein nahi badou behintzat. Herri txikixak bixik nahi badouz, komertzixo txikixak zainddu bir douz. Itxi beixak, eta imajina momento baten herriko denda, tabernak… Itxitxe! Edo artista baiko herrixe… Hausnartu daigun beraz geure kontsumo ohitxurak be… Geuandik hasten da eta aldaketi. Ruper Ordorikak kanta baten esaten daben modun: «Zaindu maite duzun hori!».

Bakotxak ein datxile ein biharreko hausnarketak, eta EAEko hauteskundik ipintxen doskunin, gogun hartu!