NATI IRIONDO ARANTZAMENDI borroka kidik be agur esazku!

83 urteaz jun gazku NATI, belaunaldi barrixantzako ez da hain ezagune ixango bañe NATI ezautu douenontzako kide handi bat galdu dou gaur. Gaztiauak gazenok ondiokan gogoratzen dou Ortizeneko fabrika aurrin euan zapatexan biharrin (Ituartenin), beran irriparriaz beti baikor. Etxetik jaso ixan ban Abertzaletasunan eskoli, atxe, Gernika Batalloiko partaidi ixan zan (II. Mundu gerran Paris askatubenetako bat). Frankismo garaixin Kristau komunidadin parte hasiera hasieratik (Josefinaz, Karmeleaz…). “Demokrazi” hastapenetan be kalez kale ibili zan Presuk herriratzin aldeko borrokan, Ezker Abertzalin oinarrixe sendotzen eta zabaltzen, beti umiltasunetik ( argazkixetan beti atzeko lerrutan, diskreziñoiaz) ta nahiz eta urtikin aurrea jun Herri Harresixin be esan kikildu ta han ikusi gendun kanpotik etorritxakuai aurre etxen.

Zuen lakoxiai esker guk hamen jarraitzen dou, garai desberdiñetan bañe helburu bardiñakin. Zuen ametsak geurik dizelako Zuen borrokak alperrikakuk ez dizelako ixan egunen baten gure Burujabetasune gure eskutan eukikouelako, mille esker NATI!

46 urte eta gero ANGEL ETXANIZ OLABARRIA gogun!

Ixe mende erdi pasa da (gaurko egunez on dala 46 urte) bañe gu ez gaz ahazten ANGEL ETXANIZ OLABARRIAn erailketiaz. Abertzale konprometitu, ez berbaz, ekintzakin baizik. Frankismo garaixin militati gatxe zanin dana emon ban Euskal Herri Aske baten alde (bixitxi barne). Kartzeli be ezagutu ban beste hainbat kideaz batea, aurkarixak baekixen ideal senduk eukazela eta ordain arazi eitzen. 34 Dantzaleku zan beran lantokixe bañe hori baño gexaua be bazan toki hori, han batzen zin sasoi ilunetan ihesin ebizen hainbat Euskal Herritar ta bertatik leku segurutan amaitzen ben ( 34ko paetak berba engo baleuke..). Hiltzallik be jakiñin euazen nun egoten zan ta bertan garbitxu ben ANGEL eta beste hainbat lagun be zauritxute gerta zin egun latzgarri horretan.

Belaunaldi barrixak jakitun egon birdiz nundik gatozen eta nortzuai esker gazen eraikitzen bixarko Euskal Herrixe. Borrokatu baik ez dala ixer lortzen eta ANGEL eta beste askorei eskertzi zor dotzauela.

Argi dakau, Lengo Faxistan ondorenguk dizela gaur egunekuk ta aurrin lengo Borrokalaxan seme-alabak topakotxuezela jakin beharko leuke eurak. Ez zatxuau ahaztuko ANGEL!

Urtero lez beran lagun eta etxekuk be gogoratzen jarraitzen dabe ta lora txortak eskeintzen dotze ANGELei.

ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA gogun!

Gaurko egunez on dala 85 urte jaxo zan Ondarrutar borrokalai handi bat, ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA. Garai illunak toka gakon bixitxi ta halan da guzti pertsona mirestu bihurtu zan bai Ondarrun eta batxe be Euskal Herrixan. Famili Abertzale baten jaxo, Dantza mundun lelengoko pausuk emon, Mendixan maitale bihurtu (hil be han eizan), eta Euskal Herrixan alde ixe bixitxi emon ban pertsonaia ixan zan Andoni. E.T.A. erakunde armatuko partaidi ixanik Frankismun aurkako borrokan aurrez aurre hartu ban parte. Tortura latzak jasan ixan zitxun (ITZIARREN SEMEA abestixe beran ingurun idatzi ben), Kartzela desberdiñetan egon zan, Heriotz zigorra eskatu ben berantzat ta mobilizaziñoi handixai esker ez ben garbitxu.

*SEGOVIAko kartzelan 1973an (ANDONI ARRIZABALAGA, ANDONI BEDIALAUNETA, SABIN ARANA eta TXOMIN ZILUAGA)

1977an kartzelatik urten ban Amnistixin legi aplikatzenelako, ordurako L.K.I. alderdiko partaidi bihurtute euan eta lan politikuaz jarraitxu bat herrire etorri ondoren.

(Bilbon atatako argazkixe da goiku, beran Ongi etorrixin)

1984ko uztailan 31an Mont Blanc mendixan gertatutako istripun hil zan eskalaten ibillela beste kide batzukin batea.

(Hil zan egun bardiñin atatako argazkixe da goiku, ordu batzuk lenaua, bertan agertzen diz ANDONI eta ABEL OLEA lagune)

*IMANOL ORUEMAZAGA BASETAk esaten ban latxeik Ondarruko herrixak beran 1968xe euki ban (PARISko 68ko maiatzaz konparaketi eindde) eta beran CHE GEVARA (ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA zana)

ENEKO AKARREGI OTXOANTEZANA jun gazku ustekabin!

Ezin sinistute gaz jaso douen golpe gogorraz gaur goxin. Agurrik emon baik junde gure artetik LAGUN ta BORROKA KIDI. Begixetatik malkoka ta bixotza kuxkurtute ezin idatzitxe gaz beran agurre. Gauza asko esango genduke beratxik bañe pentsaten dou gu ongun ixilik geatu bikogiñakela. Laukote bateko partaidi, hasi militantzixatik (JARRAI gazte erakundin) ta gaur egunearte, ziur gaz euran berbak zehaztuko dabela ENEKOn bixitxi. Guk gure aldetik esan, faltan botako zatxuauela aurtengo PLAZAGAÑIn (inoiz ez ban hutsik ein turnu etxen) edo ta hain matxe ban Atako Bandan dantzan Arrantzale egunin edo Maxatzan batin L.A.B. sindikatuko ikurrraz langillin eskubidin aldeko martxan (aurten be Durangon lelengoko lerrun alkarreaz egon giñan) edo PRESO ta IHESLAXAN aldeko mobilizaziñoitxan edo Jai Braiango solasaldixetan mundu konpondu nahixan edo ta gaur herixotzik erun zatxun Kantauri itsosoko azpixak miatzen.

TURRUNE etxen douen partaidion partez, dolumiñak etxekuai eta hurbilleko guztiai ta esan latxeik ingurukun berban zain geatzen gaz.

Zure baikortasune guaz geatzen da LAGUN!

Hauxe da irakaskuntzako LAB ek zabaldu daben kartel eta textu.

🔴 Atzo Eneko Akarregik utzi gintuen. Berri latza LABen komunitate guztiarentzat.

✊🏻 Militante nekaezina, konprometitua eta alaia. LABeko kidea eta hamaika saltsa eta borrokatan aritua, azkenera arte.

🤍 Lurrak goxo har zaitzala, Eneko!

🌹 Zure urratsak langileontzat bide!

MIKELek idatzi daben lau lerro nahiko gentzake gehitxu gure idatzixai:

“Eta…itsasoak asko eman digu, baina oraingoan, DENA kendu digu. ENEKO, ze miñ klase da hau bañe? Eta on?, zelan erungou hau miñau, ulertzeko be kapaz ez gazen hutsune infinito hau? Baakixu, ENEKO, gu hamen gazen bitxartin asko matxeko zatxuauela. Ikusiko gaz!“

JABIER LARRAÑAGA IRIONDO  “TXILENU” borrokakidi junde gure artetik!

TXILENU desixenez militantiontzat, Jabi gexenantzat. Kantxopeko kuadrillaku, portuko langilli urte askotan (arrain erosle lez) eta bi seme/alaban gurasu ta halan da guzti gaztetatik buru belarri sartu zan Euskal Herriko politikagintzan. Hasieran JARRAIko militante latxeik, gero H.A.S.I.ko burkidi eta HERRI BATASUNAko lelengotariko mahai-kidi, SORTUko herriko taldeko kidi, EH Bilduko hastapenetan be buru belarri ibili zan, beti beti gaur arte Ezker Abertzaleko kidi.

Digitalizaziñoi aruaz batea sare sozialetan buru belarri ibili ixan da, LASUNE twiterrin, Faceboken, TURRUNEko lelengokutariko partaidi, argazkigintzi be landu ban, beranak diz gure artxibun dazen argazki zahar pillu (Ikurriñan legalizaziñoikuk, FRANen etorrerakuk, ABIALDIAkuk…). Bizitzako azkan etapan GURE ESKU DAGOko kidi be ixan zan, Katalan herrixaz lotura estu be euki ixan dau (ANNA GABRIEL C.U.P.eko diputadiaz agertzen da beheko argazkixan).

Gaxotasun gogor batei aurre ein bihir ixatza urte batzutan eta zelan ez tinko erantzutza egoeriai (etxekuk dakixe benetan horren barri), halan da guzti umoretsu ikusten gendun kalin. Ondioik gogoratzen dou irribarriaz esaten banin, hiru bidar ikusitzanela San Pedroi txankletak eta gure artea etorri zala osteabe bixitxea. Eon bizan tokixan ekixen egoten beti, manifetan, enkarteladetan, posta bidezko botuk preparaten, kartelak ipintxen…beti lagun artin.

Ta alla da egune ta “etxekuk” badakixe zelan agurtu zazen zure bixitxako amaieran, umoretsu, TENTE, “Etxeko” Watsap taldin zeuk geuri animuk emoten ta gu malkotan hori irakurriaz. JABI, JARRAItxukou betiko bidin, zeuk amesten zendun helburuk lortu nahixan eta LORTUKOU, eztakau zalantzaik. Agur LAGUN eta BURKIDE!

*TURRUNE etxen douen kide guztin partez besarkada handi bat etxekuai eta lagunai.

Betirako geuaz, laune!

Atzo jaso gendun albistiaz mundu gelditxu gazkun herritxar askorei. AITOR ORMAZABAL SALEGIk laga gatxun. Azkanengoko astik berantzako eta ingurukuntzako errezak ixan ez bazin be, baikortasunaz eta inddarraz aurrea etxeko goguaz euan. Berak esaten ban modun “aurresku etxeko modun”.

Ez zan gatxe zuaz topo etxi, Portuko Ranpan, Gaztetxin, Kamiñazpin, Berritxuko kanpofuelin, bodyboard etxen hondartzan, parrandan, zubiko saltutan, frontoin… eta zeuazen leko guztitxan hain berezixe zan zeure umoriaz danok alaitzen. Hurrengo disparati noix esango zain danok. Jakin daixun, lagako dozun hutsuni handixe ixango dala; bai herrixan, eta batxe be gutako bakotxan bixitxetan.

Herri mugimenduko ekimenetan be han zeuazen beti: ERNAIko deialdixetan, presun aldeko mobilizaziñoi eta elkartasun keinu bakotxin, plazagainin, herriko pala txapelketan, gazte eguneko kamiñazpiko pregoitxan, bozki eskatzen, Dinamartxan, Mirentxineko txofer… Beti konplize eta esko bat botateko prest.

Eskerrik asko herrixai eta gutako bakotxai emondako danaatxik. Gu, horretxeaz danaz geatuko ga, eta zeure umore eta poztasunaz aurre engo dotsau zeure faltiai. Faltan botako zatxuau; inpreñun topako ga, eta parranda eder bat botako dou! Turrunetik besarkada estu bat familixiai eta inguruko guztiai.

Beti egongo za geure artin, laune! Xuuuuuuuup!

Matxe-matxe, Orma!

JOKIN URAIN LARRAÑAGA “KIXKUR” lagun eta kidik agur esazku!

Kolpe gogorra jaso gendun jakin gendunin pasan domekan KIXKUR jun zala gure artetik. Idazli (IZAINA, GATIBU SORTU NINTZEN, ERROTARRIA, EZ DAGO EZER ETXEAN, URRUN DA ZERU URDIÑA, ADLOTSE, TXOMIN “AURRERA BOLIE” diz besteak beste berak idatzitako liburu batzun ixenburuk), preso ohie (27 urtin euki ben preso Estatu Españoleko espetxe desberdiñetan) eta gexenbat, Memoixi gordeten ibili dan kidi. Mendaron jaxo, Lasturren eta Deban ikasi ta Euskal Herrixan aldeko borrokan hezi gure ingurutan, horren ordaiñin hainbat kartzela ezautu ixan ban. Batek baño gexauarek galdetuko dozue ea Ondarruaz ze lotura euki ban berak. Lehen esan latxeik idazle ixatiaz aparte Memoixi gordeteko eta trasmisiñoi lantzeko lan izugarrixe eiban AMETSEN LIBURUA (2015) lana koordinaten. Bertan, 426 euskal preso, iheslari eta erbesteratun ahotsak, ametsak eta esperientziak biltzen diz, bakotxak orrialde zuri baten idatzitxe edo marraztutaku oinarri hartute. Testigantza-liburu itzela da, Angela Davisek berak goratu ban lana. Ta hor kokatzen da KIXKUR eta gure herrixan arteko kidetasun hasieri. Denporan ibili zan gure herrixan harremanak lantzen, gertaerak ezautzen, jentiaz egoten…

*Ikusten zazen irudixak Ondarruko Txokun atatakuk diz, egunetan ibili zin grabaketak eta elkarrizketak etxen berak hala eskatute.

Betirarte LAGUN!

ONDARRUTARRAK 1963ko ABERRI EGUNIN!

On arte, gure esku artin euki douen Aberri Eguneko argazki zaharrena 1964ku, Gernikaku, ixan da. Bañe ontzu hamen argitaratzen douena ailla gasku eskuta, 1963ku, hain zuzen be hauxe ixango litxake Ondarrutarren argazki zaharrena. Egixe da, 1964ku Frankismo garaixin Hego Euskal Herrixan ospatu zan lelengokutaku zala, bañe urtebete aurretik ITSASUN (Iparraldin) batu zinak be eon zin. Franko garaiko Abertzalin hastapenak zin eta hegoaldin errepresiñoi gordiñe pil pillin euan bittartin, Iparraldin askatasun haxik mugitzen hasitxe euazen. Euran gandik gatoz, danak junde daz mundu honetatik, bañe kimuk aurrea jarraitzen dabe. Gora gu ta gutarrak!

ESTEBAN BURGOA ARRIZABALAGA junde gure artetik!

Astin junde gure artetik ESTEBAN, Kanpun bixi arren (Zarautzen), nausixok gogoratuko zaze ESTEBAN BURGOA ARRIZABALAGAz. Ama BARBARE (SAGASTA) ta atxe ESTEBAN, abertzalik peto petuk, ta halan erakutsi dotsen bere semiai trasmisiñoin bidez. 1964ko Aberri Egunin hirurak batea agertzen diz beheko argazkixan. Ba 1965eko Abenduan 13an atxilotu ben lehen aldiz eta izugarrizko torturak jasan zitxun ta ondoren JAENgo kartzelan espetxeratu ben. Horrek ezeban kikildu ESTEBAN eta frankismo etapi amatxu eta gero sasoiko ezker abertzalin militaten hasi zan, lelengo E.S.B. alderdixan eta gero Herri Batasunan.

Zinegotzi lez egon zan Ondarruko udalin HBko taldin. Horren adierazle, beheko argazkixan agertzen dan lez (ESTEBAN eskumatik lelengoku) ALCALAko kartzelan presuai bixitxan, udal korporaziñoi ordezkatzen.

Edo beste hau, ESTEBAN,erdi erdixan agertzen dana FRAN ALDARONDOn ongi etorrixan.

Berak atatakuk diz azpiko argazkixak be (ta gure artxibun gordeta daz).Bata Txori-Errekan, FRAN askatu ondoren.

Eta beste hau mingarrixaua (ezkutun atatako argazkixe FRANei hil ben tokixan).

Gorde zali zala ESTEBAN genkixen eta beran azkan erabakixe,ixan da Lazkaoko Beneditarren artxibategire eruti berak eukazen hainbat dokumentu eta argazki.

Sasoi gogorrak eta itxaropentsuk toka gakon bixitxi Estebanei, ez zan geldik egoteku eta ikasitxaku ondo jorratu ban. Betirarte ESTEBAN!

Agur omenaldixe JUANAi Huelvan, Martxoak 7xan!

Gexenok ez dozue jakingo zein ixan zan JUANA ORTA GONZALEZ, gutzako JUANA, ba merezi dau ezautzi beran bada be bixitxa zati bat. Danan gañetik esan birde asko emondako pertsoni ixan zala, pertsona miresgarrixe, lagunan lagun, Euskal nortasunaz oso pertsona konprometitu eta momento gatxetan Euskal presun senidiai atik zabaldutzana HUELVA puntan, lo lekuk billatuaz, jana eskeiñiaz, kartzeleta lagunduz…bueltan buelta Euskal Etxi bihurtu zan Andaluzi muturrin beran eta beran lagunan etxi. JUANA ixez jun zan gure artetik bañe eztou ahazten berak eskeinitako berotasun guzti ta beran ibilbide militanti gogoratzeko omenaldi xume bat antolatu dabe beran bizitokixan ongoxe zapatun (M-7), ta merezitxako omenaldixe eskeinikotze hainbat ezkerreko talde eta mugimendu sozialek.

*Ziur gaz Ondarrutarrak be han egongo dizela

COMPAÑERA, LUCHADORA, DEFENDISTE LOS DERECHOS DE LA CLASE TRABAJADORA, ALZASTE LA VOZ POR LA IGUALDAD y SOÑASTE UNA ANDALUCIA LIBRE Y DIGNA. Zer esan holako pertsona bateatxik holaik deskribaten dabenin bera ezautubenak.

Beran enterrun argi geatu zan Euskaldunonganako lotura estu, BI HERRI, BORROKA BAT! esaldixaz bere oroigarrixin. Hori de guk deitzen dotzauen INTERNAZIONALISMUn esanahixe,

BETIRARTE JUANA! EZ ZATXUAU AHAZTUKO!