Zer da?

Turrune Ondarrun barri onak zabaltzeko bitarteko bat da: arrantzalik porture datozela, antxoi sartu dela, atune datorrela…

Geuk be hoixe nahi dou ixan: herriko notizixak zabaltzeko tresna bat. Baine ez bakarrik notizixak, batxe be kritikak, iritzixak, eztabaidak…

Ixan be, Turrune Ondarruko ezkertiar eta abertzale guztion plazi de. Plaza birtuala. Ondarru beste era batea ikusi nahi douenan txoku: herri euskaldune, aurrerakoi, kritiku, herrikoi eta parte hartzaili, anitze, solidaxu eta iraixe, oso iraixe. Eta holakoxe Ondarru bat lortzeko gabiz burrukan, kalin, interneten eta ahal douen leko danetan.

Beraz, zeutzako be zabalik daukez atik turrunak. Zeure aportazinoik jasoteko prest gaz, ta hamentxe dakazu aukeri: otzara@hotmail.com

(Gogoratu, norbera da norberak Turrunin idatzitxakun arduradune)