Osasunan nazioarteko egune ospatuko eguenin (A-7), hori dala ta Alamedan batuko gaz arratsaldeko 8 retan. Larri gaixo dazen PRESUK askatzeko eskatzen dotzau Instituziñoiai, giza eskubidik daukelako kartzeletan dazenak be.

Osasunan nazioarteko egune ospatuko eguenin (A-7), hori dala ta Alamedan batuko gaz arratsaldeko 8 retan. Larri gaixo dazen PRESUK askatzeko eskatzen dotzau Instituziñoiai, giza eskubidik daukelako kartzeletan dazenak be.
Torturin kontrako egunan bixamonin, herrixan ein zin aldarrikapenak nahi douz erakutsi argitalpen honetan.
58 lagun ixan diz gitxienez herrixan TORTURAK jaso dotxuezenak, batzuk behin baino gehixauatan.
Kolore ezberdinetako polezixan eskutan dazela mota ezberdinetako torturak jaso dotxuezen herritxarrak omendu dotxuez gaur ernaiko gaztik alamedan.
Errekonozimendu, aitortzi eta barriro ez gertatzeko bermi aldarrikatu dabe, torturik euki daben inpunidadi salatuz.
Beste mural honek be agertu diz herrixan Zumetan arte lan eta guzti:
Torturi jaso daben herritxarrak ixen abizenak dakarrez eta argi da ze inddar armatuk atxilotu eta tratu txarrak erain dotsezen.
Batzuk ukatu etxen dabe torturin existentzixi herri honetan, beste batzuk kaso puntualak baino ez dizela ixan diñue, badaz inddar polizial jakin baten autorixi ukatzen dabenak be… Baine argi eta garbi da TORTURI SISTEMATIKU ixan dala herri honen gatazka guztintzir.
Hamen lagaten dou Euskal Memoria fundaziñoik einddako ikerketai esker sortutako datu basi, bertan torturi jaso daben herritxarran kasuk agertzen diz:
Herrixan ixenetik, urtin arabera… Bilatu leikez tortura kasuk. Ezinbesteku de memoixan eta errelatun aurrea etxeko Euskal Memoria moduko fundaziñoik eukitxi! Azterketa lan gogorrak fruituk emoten dotxuzelako.
Urti hasi besteik egin ez den honetan, beste emakume bat erail du beran bikotik Tuteran.
2003tik, 113 emakume eta 11 ume hil dotxu indarkeixa matxistik Euskal Herrixan.
Hau salatzeko, elkarretaratzi egingo da bixar, urtarrilak 12 (eguaztena), 19:30ean Alamedan.
Nahiku de! Danok kalea!
Gora borroka feministi!
GOGORATU!
Gabonak gañin dakauen honetan, ospakizunetan, parrandetan, kalitan, etxea bueltan… LIBRE ixan nahi dou.
Guk, Autodefentsa Feminista!
Beste urte bat eta mezu berberaz kalea urtengou, EMAKUMINGANAKO INDARKEIXIN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNE! Gaur illuntzin arratsaldeko 7 retan Alamedan batuko gaz NAHIKURE! esateko. Gu han eongo gaz eta zu?
Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan.
Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
Nahiku de! Danok kalea!
Gora borroka feminista!
Beste erailketa matxista bat Euskal Herrixan, laugarrena urti hasi danetik. NAHIKU DE! Ta hori salatzeko ongo baixakun Alamedan batuko gaz arratsaldeko 7:30 tan. Etorri zeu be!
Azkan aldixan emon dizen eraso homofobuk salatzeko,TRISKANTZI taldik deitxute ongo eguaztenin (U-7) konzentraziñoi eongo da Alamedan, arratsaldeko 8 retan.
SENPEREn (Iparraldin) gertatako erailketa matxisti salatzeko elkarretaratzea deitxu dabe bixarko, ekainak 15 (martitzena) arratsaldeko 7 retan Alamedan. Deitzallik: Udala, Ondarruko Emakumin udal kontsellu eta Etxelila. INDARKEIXA MATXISTAIK EZ!
77 urteko gixonezko batek 75 urteko andri hil dau Miarritzen. 2003az geroztik, 110 emakume hiltxue Euskal Herrixan. Erailketa matxisti salatzeko Ondarruko Udalak elkarretaratzea deitxu dau baixakurako, 19:00etan Alamedan.
NAHIKURE!!!