Bada urte bete gai honen ingurun (TORTURI) hasi zile batzen hainbat lagun Ondarrun ikusirik herrixan pillo bat lagun pasa ixan dizela komisaldegi desberdiñetatik (Guardia zibillak, Polizixa Nazionalak edo Ertzañak). Hori kontutan hartuaz batzar bat antolatu dabe gaurko arratsaldeko 6:30xetan Kofrai zaharrin, ta zabaltzeko eskatuzku. Edozein garaitxan eta edozein gorputz polizialengatik TORTURATUA ixan dan norbait ezautzen badozu, pasa mezu hau eta gonbidatu aurkezpen honeta.
Gaur, Urriak 15 (eguaztena) Hego Euskal Herrirako deitxute dan PALESTINAn aldeko borroka egunaz bat eingou Turrunetik be. Egunin tzir lanuztik daz deitxute lantegixetan, ikastetxitan….PALESTINAREKIN KONPROMISOA -GENOZIDIOA STOP! HAUSTURA ISRAELeaz ORAIN! lelopin. Illuntzeko 7:30xetan Alamedan konzentrzaziñoi zaratatsu eongo da, GERNIKA-PALESTINA herri ekimenak deitxute. (Ekarri potu, txistuk, txiliñak..) Herri oso bat hiltxen ezinddouelako laga, batu zeu be mobilizaziñoitxa!
Asteburun Pasain gertatutako erailketa matxisti salatzeko, elkarretaratzi egongo da gaur, 19:00etan, Alamedan. Datuk diz, 2003tik gaur arte 126 emakume hiltxuez Euskal Herrixan, bañe zenbakixan atzin pertsonak daz. NAHIKU DE! Danok Alameda salatzea!
Gaur, azaroak 25 (astelehena), Emakuminganako Indarkeixin aurkako Nazioarteko egune da. Hori dala ta gaur illuntzeko 7retan Konzentraziñoi batea deitxu dabe Alamedan herriko zenbait eragillek.
Beste urte batez abendu honetan Ondarruko Yaalah elkartik Ondarruko Udalan laguntziaz, Bir Ganduz proiektuai jarraipena eingo dotsa saharar errefuxiatun kanpamentutan. Daneta 19 lagunek osatutako talde eder bat bertaratuko da. Saharar herrixai babesa adierazi, ahal dan einin lagundu eta euran burruki geuri be badala erakusteko.
Bir Ganduz proiektun jarraipenaz gain, harreran ume sahararrak euki dabezen familixak, famili sahararrak esautzeko eta alkarreaz egun batzuk pasateko aukeri eukiko dabe. Baitxe be hamendik erundako mateixalaz kanpamentutan dakarren gabezixak arintzen lagundu.
Horretako herritxarrai laguntzi eskatu dotse elkartetik. Eskola mateixala batuko dabe Azarun 4an hasitxe, hilan 15 earte.
Aurtengo biajin udaleko odezkari batzuk be jungo diz Yaalah elkartiaz batea. Tartin, Irina Alkorta alkateordi, Union Nacional de Mujeres Saharauis antolakundin 50. Urteurrenan harire antolatu dabezen ekitaldixeta gonbidatute.
Pasan astin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak Irina alkateordiai eta Eneko Yaalahko kidiai eitzen erreportaje honetan irakurri leikez xehetasun guztik:
Maskulinitatiai buruzko gogoeta kritiku sustatu nahirik, gixonei zuzendutako ikastaruk egingo diz Etxelilan ikasturtin tzir.
Azarun 12 xan ixango da lehenengoku, indarkeixa matxista mota desberdinai buruzku; gixonak jokabide horiek identifikatu, prebenitu eta desagerrarazteko dauken rolan ingurun hausnartuko da, Emagin Elkarteko Asier Arizkorreta Hurtadoaz.
Parte-hartzeko beharrezku de aurretixaz ixena emoti: Etxelila bulegun, telefonoz edo posta elektronikoz.
Donibane Lohizuneko erahilketa matxistI salatzeko elkarretaratzI egingo dou gaur, 19:00etan Alamedan. Dei egiten dotzuau herritar guztioi bertan parte hartzea. NAHIKURE!
Martxoak 2, 14 eta 20an hainbat ekimen eingo diz PALESTINAr herrixak bixi daben genozidixu salatzeko. Hasteko, Martxoak 2 xan kotxe karabana bat eingo da Zaldupeko zubitxik urtengo dabena goxeko 10:15tan. Martxoak 14 an Lekatxoko eskolapin konzentraziñoi bat eingo da. Eta Martxoak 20 an KORRIKAn etorreriaz batea ongi etorrixe emongotzau arratsaldeko 14:45an Katein bandera Palestinukin.
* Ezin geinke laga PALESTINAR herrixe hiltxen! Batu zeube ELKARTASUNEA! PALESTINA ASKATU!
Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egune dala ta, egitarau zabala antolatu dabe udalan berdintasaun sailak eta Etxelilak. Danon arazu dalako danok kontzientzixa biga!Hartu zeuk be parte eingo dizen ekitaldixetan!