Bixar arratsaldeko 6:30xetatik aurrea hitzaldixe eukikou Kofrai Zaharreko 2.solairun Zientziaren Giltak elkartik antolatute. Hizlari lez GORKA BURUAGA ARTEAGA, irakasli, eongo da eta gai lez, Abuztuan 12xan gertatuko dan Eguzki-Eklipsi ixango da. Ezin zeinke galdu aukera hau, bixitxan gitxitxan gertatuko gazkune. Azaldu berta!
Lea-Artibaiko EH Bilduk hausnarketa sakona eindau garraio publikun ingurun eta pentsaten dau momentu dala berau eraldatzeko. Garraio publiku herrittarren beharreta egokitxute eon birdela pentsatzen dabe ta hori dala ta EH Bildutik alegaziñoik eta proposamen zehatzak aurkeztu dau Bizkaibusan aurreproiektu hobetzeko, Lea-Artibaik ezin dabelako garraio publikoko bigarren mallako eskualdi ixaten jarraitxu.
Herriko hainbat arlotako adituk ixango diz protagonistak Ondarruko BHIk seigarren urtez antolatu daben Zientzia eta Teknologixa astik. Ekimena maxatzan 26tik 29re eingo da eta egitarau oparu eskeiniko dau zientzia, teknologia, komunikaziñoi eta sormenan inguruko hitzaldixakin. Antolatzailin esanetan, “helburu lagusixe zientzixi eta teknologixin inguruko jakin-mine eta motibaziñoi sustatzi de”.
Ixez hasitxako bidi jarraitxuz, herritxarrangana aiateko asmoz, hitzaldi guztik streaming bidez jarraitzeko aukeri egongo da. Gainea, emanaldixak Ondarruko eta Berritxuko hainbat tabernatan be ahalko diz ikusi zuzenin.
Egitarau:
Maiatzak 26, asteartea 09:00-10:00. Garuna lanean, pentsamendua kantuan. Ainhoa Plaza Zabala eta Iñigo Arrizabalaga Alberdi-rekin.
Maiatzak 28, osteguna 11:00-12:00. Soinua haizeak eraman ez dezan. Xabi Navarro Etxeberria “Jota”-rekin.
Maiatzak 29, ostirala 09:00-10:00. Zirriborrotatik pantailara: nork sortzen ditu erabiltzen dituzun aplikazioak? Naiara Azpiri Cenarruzabeitia eta Jorge Parga Villalpando-rekin.
Apirilak 14tik Maiatzak 17rarte eongo da Etxelilan zabaldute erakusketi, NON KABITZEN DA ZURE SORMENA? ixenburuaz ta JOSUNE LAKA ARTETXE la erakusketin egilli. Emon buelti bertatik eta ezagutuko dozue herriko artistin biharra.Gozatu!
TORTURA atzo, gaur eta bixar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Lehenaua aitortu nahi ez, eta on iraganeko kontu dala sinestarazi nahi dosku; ez ikusixanak eitxi, ordea, miñe eta indarkeixi iraunkor bihurtzen ditu. Torturak indarkeixa matxistin beste ertz bat ixanik, liburun, Euskal Herriko gatazka politiko-armatun borrokatu dizen emakume torturatuk pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraiki dabe, elkarlanin eta on arte egindako aitortza eta osatze bidin beste pauso bat emonaz, erreparazio pertsonal eta kolektiburu helburuz.
Beraz badakixue, datorren eguenin (16an) Kofrai Zaharrin aurkeztuko dabe liburu arratsaldeko 6:30xetan SORGIÑAK, PUTAK, TERRORISTAK. Antolatzalli, Ondarruko Torturatun sarea.
“SATURRARANGO HAITZAK” ixenburupin zabaldu dau gaur erakusketi ANTXON USKOLA URRUZUNO artista ondarrutarrak Udal erakusketa aretun. Gaur hasi eta Abuztuaren 28 bittartin arratsaldeko 6etatik illuntzeko 9eta. Honeaz lotute bixar eguerdiko 12xetan RADIXU irratixan (105,5 FM edo Radixu.info) irratsaio bat presta dabe gai honi buruz beraz batea. Hurreatu arte bidez ezautzea gure inguruk.