Herriko ERNAIko gaztik hauxe zabaltzeko eskatuzku:
Zapatun (Irailak 26) ASIER “INDIXU”n egune dala ta Alamedan batuko gaz, gutun eta argazki bidalketi etxeko. Guazen beran ziegi elkartasunez eta maitxasunez betetea! Animatu eta Hurreatu! DANAK ETXIN NAHI DOUZ! #GAZTIOK ZEUEKIN
Gaurko egunez on dala 48 urte, Gotzon Ibarloza Zubikarai Ondarrutar iheslai politiku trafiko istripu baten ondorixoz hil zan Bordeleko ospitxalin. Kotxe istripu larri baten ondoren hil zan Gotzon. 1969 urtetik aurrea ETA erakundeko militanti zan (erakundik baieztatute) eta 1971 an ihes ein bihir ixan ban Iparraldea.
1980ko abuztun 30in erailben Angel Etxaniz Olabarria BVE ko faxistak.
Angel militante abertzale eta ezkertiarra zan, batxe aurrera kirol elkarteko kidi be. Herrixan asko maitxatutako pertsoni zan Angel, 34 dantzaleku ospetsuko jaui be bazan eta handixeik gelditxugakon Angel hogetahamalauku ezixena.
Herixotza hau beste asko eta asko modun argitxu baik gelditxu zan. Herri modure Angelek merezi daben omenaldixe eingo dotzau Zapatun (Abuztuak 29) 20:30etan 34ko parin.
Denporakin batea geu be teknologixa barrixeta amoldaten gabiz eta orri hau sortu de wikipedian Angelei buruz dakauen informaziñoi guztiaz:
“Memoria kolektiboari heltzea beharrezkoa da, gure herriaren memoria kolektiboaren parte da hau ere, memoria latzaren parte. Egia, justizia eta erreparazio eskubideak lanketa handia suposatzen du. Eta guztiok ez gara leku beretik abiatzen. Zauriak osatu nahi baditugu, isiltasuna ezin da aukera bat izan. Ukatuak edo isilduak izandako sufrimenduak izendatzea eta gertatutakoaren memoria kritikoa lantzea beharrezko dira jendarte justu baterako. Ikertzea, aztertzea, biltzea, hausnartzea, argitaratzea, oroitzea, eta ez ahaztea.”
Larrialdi zerbitzuk jakinaraztea emon dabenez, Gelasio Etxebarria harremanetan jarri de etxekukin eta bilaketa lanak bertan behera laga dotxuez.
Ondarroa Bukatu dira desagertutako pertsonaren bilaketa lanak. Mila esker bilaketa lanetan galanki jardun duzuen guztioi #mendia __ Fin de las labores de búsqueda de la persona desaparecida. Muchas gracias a todas las personas que habéis participado en la búsqueda https://t.co/YEsJCsOTkG
84 urteaz jun gasku SABIN, gutariko bat. Ixille bañe langille fiñe. Domekako garaipena ospatzen geuazen ondiokan eta albiste madarikatu alla gasku, ziur gaz dan tokixan bera be zelebraten eongo dala. Atzo bertan argitaratu gendun TXOKUn inguruko albiste bat, bañe gitxirek jakingo dabe GARZON epaille españolak gure kontu korrentik zarrattu doskunin SABIN zala diro arduradune (beran prestutasunai esker, esko hutsik geatu zan epaile madarikatu). KRESALA kultur elkartin, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan…. beti esko bat botateko prest. Zure oroimenaz geatzen gaz lagun eta kide.
Idatzi hau zabaltzeko eskatuzku Jon Anderren etxekuk:
Egun berezixe ixan da gaurku, benetan barrurarte aia gazkuz zuen besarkadak eta musuk. Oso beruk ixan diz eta inddar handixe emozku dakauen hutsuni beteten hasteko. Bixotzez eskerrak hurreatu zazen danoi: neure partez eta batez be Jon Anderren partez. Matxe matxe Jon Ander, gero arte.
Atzo barri gogor batek, apurtute laga gintxun. Jon Ander… 52 urteaz, ezin sinistute gaz ondioik… Zer esan be…
Kalin topa ta “Nire arrebi nun dabil ba? esanaz batea alkarrizketan hasten giñan, irriparri ahuan momentun… Gu zeure irriparre horreaz geatuko gaz. Kirol zale amorratu (bizikletan, mendixan..), langille fiñe (Nemaken), herriko ekimenen desberdiñetan beti esko bat botaten… beran hutsuni igarriko dou.
Ana Mari, Kosme, Ane, Apain, Udane, Eneko, Osaba Sabin…. Itxoso bete muso momento gogor honetan Turruneruon partez bixotz-bixotzez.
Atzo albiste pozgarri bat jaso gendun Turruneruok, EKHI eta ODEI etorri diz geure artea ta hori ospatzeku de. Askotan irakurriko zenduen gure artetik juten dizenan albistik ta peniaz gelditzen gaz bañe Ondarrutar barrixak gure artea datozenin goran goran ipintxen gaz. Zoixonak AMAIA eta AMA LURei zelan ez eta atxitxe PAPARDOi baberu ipiñizue baten batek…Osasuntzuk hasi daitxezela gure ingurunin hori de gure nahixe!
EUSKAL MEMORIA FUNDAZIÑOIk gogoratzen doskun latxeik, Gaurko egunez on dala 11 urte Jose Antonio Otxoantesana Lejardi errefuxiatu ondarrutarra gaxoik hil zan erbestin (Mexikon). Gure memoixi zazelako!