EUSKARALDIXE, Txapi ipintxetik konpromisure!

turrune-editoriala-1

Maialen Arzalluzek Euskaraldixan harire ein daben kantan esaten daben modun: “Hilabeteetan txapa entzun eta azkenerako jantzi dugu txapa”.

Hasi dou 11 eguneko Euskaraldixe. Ahobizi eta belarriprest rolak hartu eta 11 egunin euskerin erabilera ohitxuretan pausuk emon nahixan. Edo aurreko hilitan emon daben azalpenetatik hori ulertu gendun behintzat. Euskaraz dakiauenok “ahobizi” eta berba ez, baine ulertzen dabenak “belarriprest”, berai euskeraz eitteko gonbidapena luzatuaz. Lelengoko berbi beti euskeraz eitti ixango zan ideala (Bilboa guzenin be bai e!), baine argi da gehixengo batek ez dabela holan eitten, beraz, txapakin, euskaldunak identifikata, ohitxura hori aldatzen lagundu leikelakun kanpaina honek…aurrea!

Kritiki eta autokritiki etxeko momentu ezta gaur (hori be allako da), on  aurrea behatzeko momentu de. Ondarrutar gexenok suertez euskeraz bixi gaz. Trasmisiñoi dala, hezkuntzi dala edo ta euskerin militantik gazelako… euskal hiztunak ixaten jarraitzen dou. Bañe ezin geinke lo geatu.

Euskalduntze fasi beste etapa baten sartu dela diñue euskalgintzatik, ezagutzi bermatzen jarraittu bir douela, baine erabilpenin ipiñi bir douela azpimarri. Ba ein daigun dakiauenok euskeraz. Artzen esaldi ezagunak esaten ban modun:

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek egiten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.

Ahobizi txapi soinin douela, ein daigun euskeraz, Bilbon, Aetzen, Tuteran, Irunen… eta Ondarrun…Baten bateaz erdera eitteko ohitxuri badakau, aprobetxa daigun Euskaraldixe hizkuntza ohitxura hori aldatzeko, eta 12. egunetik aurrea be… Ahobizi eta belarriprest!

Beste behin be, herrixe ixango dau arnasbide euskerik!

#EuskalErrepublika

PNVk españiko aurrekontukin hartutako erabakixan aurrin herrixan erreakziñoik!

Ongo egunetan bolo bolo dabil EAJ-PNVk PPn aurrekontuai emon dotzan babesa.

Kalin kritika asko entzun dou honen erabakixan ingurun.«ia europako alderdirik ustelenai zelan emon dotsen hori babesa, hasieran esaben modun 155a kendu arte ezebela emongo babesik eta katalanak engaña eitxuezela, horrek aurrekontuk ia ze politika bultzatuko daben («la manada» moruko sententzixak emoten daben justizixi, AHT, pentsionistan igoera miserablik)» eta beste hainbat gauza entzun douz honen ingurun…

Herrixan paretak be berba ein dabe eta honetxek argazkixak ata genduzen eguazten iluntzin (aurrekontuk onartu zin egunin):

Hau Ondarruko Ernaik Twiterrin ipinitxaku, nahiko oihartzun euki dau, Kataluñako talde eta norbanako batzuk be elkarbanatu dabe…

Eta gai honen ingurun Sortu eta Ernaik kartel honek ata dabe:

«Famauk»

Gaur bertan MIREN AMURIZAk BERRIA egunkarixan idatzi daben iritzi artikulu de behean irakurriko dozuena.

Miren-Amuriza

2017ko abenduak 24

 

 Eurixe, eurixe, katuan begixe, dio ume batek Ondarroako Alamedan. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Altsasun «egia» esaten da, Ondarroan «egixe». Egia da, bai, Ibon Iparragirre oso ahul dagoena, hari meheie dakar, murmuratzen dute portuko sareginek. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Intxaurrondon «erdia» esaten da, Ondarroan «erdixe». Erdia besterik ez baita Alcala Mecotik Arrasaterainoko bidea eta bi, lau, sei, zortzi urtez gaixorik, lekutako amanin eduki dutenarentzat, erdia ez da nahikoa.

Eurixe, eurixe, katuan begixe; Basaurin «ia-ia» esaten da, Ondarroan «ixe-ixe»; Iboni gorputza defentsarik barik geratu zaiola ixe-ixe. Funtzionaxuk gorrixe atatze, gorria atera diote, errepikatzen zuten arrandegiko ilaran, presoari astindu bat ematen zioten bakoitzean. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Lasarten «ezer» esaten da, Ondarroan «ixe». Ezetz esaten dute, ez dagoela ezer Ibon etxeratu artean geldiaraziko dituenik. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Oreretan «herria» esaten da, Ondarroan «herrixe». Itziarren eta haren semearen herria, Ondarru, bixitxi marabilli rela gogorarazten diguna lantzean-lantzean-lantzean. Zer gutxiago, egun seinalatuotan, bertakoei famauk direla aitortzea baino? Eurixe, eurixe, katuan begixe; Altsasun, Intxaurrondon, Basaurin, Lasarten, Oreretan… eurixe. Famauk zuek, Euskal Herriaren luze zabalean senide eta lagun presoak zaintzen diharduzuen den-denok.

 https://www.berria.eus/paperekoa/1777/022/002/2017-12-24/famauk.htm

HIPOKRITA kuadrilli!!!

Azpixan ikusiko dozuen irudixak EL DIARIO VASCO egunkarixan agertu zin Abuztun hasieran. Bi toki desberdin bata Donosti (Euskal Herrixe) eta besti Caracas (Venezuela). Lelengun ikusten dan lez Ernaiko gaztik, turismuk dakarren lan baldintza eskasak salatzen konfeti eta kartel bittartez . Ekintza hori larritzat jo dau gure «jaurlaritxak».

1

Eta bestin Caracas aldin atataku. Irudixak dana erakusten dau. Hori bai, beheko aldin diño: Un grupo de personas participa en una manifestacion…(Lanzagranadas handixe eskutan).

2

Hamen, ANASAGASTIk eta kuadrillik Donostikuai kale borroki dala deitzetze. Caracaskuai askatasunan aldeko mobilizaziñoik dizela esatetze.

Aspaldixan eskumi eta oposiziñoin aldeko komunikabide faxistak kriston egurre daz emoten Venezuelai eta Nicolas Maduron gobernuai, guzurrak eta manipulaziñoi ibiLitxe.Euran helburu argixe da, Chavez komandantik DEMOKRATIKOKI eta herritxarran botukin lortutako aginti deslegitimizati Maduro jausi eta eskumik agintzeko asmuaz… eta zelan ez komunikabide horren tartin PNVk kontrolatako EITB hamen kaka sartzeko prest beti! horren adibide txikixena Maduron gobernuai «regimen chavista» deitxu eta Saudi Arabia ero Marokoko gobernuai «gobierno» hutse deitzeko kapazak diz! GU EZ GATXUE ENGAÑAKO! GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!

Beatu oposiziñoi zetako kapaz ixan dan! Unai Romano, 2001.urtin tortura basatixak jasan ban Euskal Herritxarran irudixe ibili ben Maduron gobernun kontra etxeko!

 

TURRUNIN argi dakau. Jaxetan agertu dan pankartik esateban latxeik: DALE DURO, MADURO!!!

Eta beste hau hille batzuk ariña agertuzana:

3

 

 

 

Gaur Apirilak 16 (domeki) ABERRI EGUNE, GUK GEURI

ikurriñe

Artxibuk arakatzi gustoku douenez eta suertez Ondarruko ezker abertzalin itzelezko mateixal kopuru ta kalidadeko artxibuk dakauzenez, hamen erakustetzuau on dala 40 urteko Aberri egunai buruz topatu douen esku orri batzuk.

Hasteko 1977ko Aberri egunin E.G.Ik atatako esku orrixe. Bertan, Gasteizea juteko deialdixe etxen ban.  5 minutuko ixil uni eskatzen ban euran hildakun alde, AMNISTIxin alde eta Euzkadin askatasunan alde.

1977ko ABERRI EGUNEko E.G.I.ko esku orrixe

Beste hau sasoi bardiñeku de, Comite nacional de L.K.I (antes L.C.R-E.T.A. VI) siñatzen dau ixenburu argi bateaz : !Por un Aberri Eguna de Lucha Obrera y Popular! eta Gasteizea juteko deixe etxen ban.

1977 Aberri egune LKIko esku orrixe

«Bixotzak eta ahuak bat etxen dabenin»

neka

6txerdixetan turrunak jo rau. Badatorrela! Ez. Antxoi ixan da. Buelta. 8txerdixak. Bolanderi! hostia ongun bai, AEKkuk abantin eta ni popabistan! Begiko pistak aldin dotela Miren Akerra pasa gazta entrada aurretik andarraran. “Ez tozu entzun sartu rala Mutrikun? Zirkiñ!” Ezinsoseaue. Egunon zeuri be Miren. “Artelango lekuku hartu bir dot-eta…!” “Hitzakuok Katein har…” berba erdikiaz laga nau. Danak Etxea!kuk banderolak zabaltzen saludatxuaz Maddiko parin; Kirru te Eneko be, aspaldiko partez, bertan listo lekuku hartzeko. Mirari poz-pozik, “sasoi gendun, ezta, herri barrun tokateko?”. Arrigorriko miradoretik Kirmenei eta Manolitai txistu jotset: “Noa zuzela?”, jefik. Atzaparraz gorutz nik. “Venezire, Korriki sekuestra eta bertan eiñ amaierako jaixe!”. Ahuakemonahala.
 Ixi. Zaati re: Ika, Ika, Ika, hamen dator Korrika! Kateire? Pentsa bez! Errebueltan geldik. Emoziñoi ikusi, usainyu eta sentiu etxen da. Ezingeldikeona. Bixotza saltoka. Eztarrixe estutzen. Malku begixin. Alla ra, hamen da, aiiaiiaiaiiaiii…! “Ondarrun ere euskararen alde!!!” Ehundaka bixotz aringainge, ehundaka aho diarka danak aldabatea. Hotzarrari. Ollun popi. Aurrera beti. Herri txikixe, bañe famaua! Furgonatik Asier bixamoneko Hitzako argazkixak ataten: “Eutsi Asi, Ispasterrearte!” Lekukuai apartetik pa bota, eta aurrea matxi, beste 29 talde ondarrutarren eskutatik pasa bi za-ta!
Artibai errekin biribilgunetatik ikusikot Korriki juten eta ondarrutarran bixotzak entzuten. Ederra. Bakarra. Zoragarrixe. Gehixexei! Marabilli esangoban Aitzolek.  Ikusi zatxut Zabala bueltan xeme arrelepo dozule satisfaziñoi arpeixaz guiardetxanpionsmaifren kantaten, (aurrera beti Ondarrun) “nahi irabazi, nahi eta…”Ete! letri aldatu bitsau… Edozelan be, “ondarrutarrak gara gu”! Gora bixotzak!

 

*NEKANE AKARREGIn idatzixe NAIZ digitalin argitaratutaku

PAETAk bota JARRERAik aldatu baik?

Turrune Editoriala

Ondarruko txapel gorrixan basin kanpoko paeta botaten hastea ei duz bixar, martxoak 20! Zetako? Herritxarroi zerbitzu urreatu eta arreti hobetzin helburuaz. Hori diñue! Iñoi gadetutsue paetakin zer nahi dozuen ein? Ez ezta! Eta badakixue  365.111€ko aurrekontu dakarrela obra horrek? Horrek diruk herrixan nun inbertiu, herritxarran zerbitzure ipintxi bada; kamiñalde eta Sainazioko bixilagunai galdetu bestelan!

DSC07261

Hori diruoi gasta biharrik ez dakazue, helburu herrittarrakana urreatzi eta arreti hobetzi bada. Horretako badakixue zer ein bihir dozuen? Zeuen jarreri aldatu!!! Kanpoko  paetak botatearren onarte euki dozuen jarrera bortitze ezdozue-ta borraten gure buru eta azaletik.

Estefania Beltran de Herediak ixez eiban obrin aurkezpena . Turrunetik proposamentxu bat.  Muro fisiko hori kentzik ez dau esan nahi guana urreatuko zarienik. Etxeko lan ugari dakazuez eitteko ondio pauso hori emoteko. Hasteko herrittarrok eta herrittarron ordezkarixak errespeta.

argia 2

Legi bete bihir ixana hartzen dabe beti eskudotzat. Makina bat herrittar atxilotu dotsuez, adibidez; insumisiñoi garaixan, Beti eskudo bardinaz; eurak legi beteteko dazela esanda!

501 Papardo Maskulo Zunbeltz Bedialauneta kateiatu ondoren .JPG

Guk ordun be argi geunkan legi injustu danin aurre ein bihir gakonela, nahiz-de jakin matalazurrekuk emongoskule lege zaintzaile txapelgorrixak.

Halan dabe, paetak botatik esan nahi badau, prest dazela emon biharreko jarrera aldaketak emoteko, herrittarrai entzun eta herrixan mesedetan biharra eitteko…

Euskal Herrixan polizixaik bihir douen eztabaidatu bikou, eta bihir bada ze polezixa eredu ixan bihir dan. Gehixei pentsa baik, Turrunin argi dakauena da gaur egun eredu hori ez dala iñundik iñoa guk nahi douena!

Beraz, lasai guatxik, paetik bota biharrik ez dakazue, aldaketi nahi badozue, aldatu dakazuen eredu poliziala eta herrittarronganako jarreri!

 

Gerua eta garbixaua dakau… Gaztiok EHBildu

image6 (1) (1)Batzuntzako kanpainak hilabete dakarre, hilabete horretan jotake zabaltzen dabe euran marka elektorala. Mezuk, egixe esan, eragin handixe barauke be gaztiongan garrantzi gitxien dakarren gauzire. Batzuk diñue ALDE engorabela, beste batzuk Euskadi dela inportanti, urte guztin berau estafaten barabiz be euran poltsikuk beteteko… eta beste batzuk aldiz eztakarre hitz bat bera Euskal Herrixeatxik, «Una, Grande y libre».
«Aldaketa» hitze ibiltxen dabe ako PSOEk 80. hamarkadan ibili ban modun. Euran ustetan Españi aldatu leike… baine esan douen modun PSOEn 80. hamarkadako aldaketi fatxada hutse ixan zan. Ikusigenun zer euken preparata euskaldunantzako. Gora euskadi askatuta prometiu Sr.X-ek eta kare bizitxan enterra bitxartin euskaldunak. Ez euken Euskaldunantzako asimilaziñoi edo prekariedadi ixango ez zan beste ixe.
Denporik arin erakutsi ban iruzurre, bañe natxe gaztiok ordungo hauteskunditan ez genun parteik hartu bardin-bardin aiagazkuz ondorixuk.
 Ondala urtik guregandik milaka kilometroa hartutako erabakixak hor jarraitzen dabe. Zori(onez/txarrez), baratoz beste hauteskunde batzuk Madridetik, eta ongun gaztiok osteabe dakau aukeri, Estatu Españolin eziñezku dan aldaketa posible bat bozkatu edo EHBildu bozkatu eta danok batea aldaketi eraikitxen hasti.
Daneako susmu eukikozue Estatu Española ezileikela aldatu Madridetik. Podemosek eztauke gehiengu eta inoiz eztau eukiko (PP+PSOEk botun %50 baino gexa atati aurre ikusten da), «aldaketa»ko paktu be, ezinezku, ixan be PSOEk eztau onartuko benetako aldaketak ekarrileiken inulako legeik. Eta… Madriden CandyCrush-en dabizen bitxartin zeinek behatukorau ba Euskal Herrire? Argi da interes konflikto baten aurrin zeinen alde engoraben, euran Madrideko interesan alde.
Aldaketi trukata da, ezta aukeraik Estatu Española aldatzeko. Iruzurre «trantsiziñoin» ein ben benetako haustura baten aurrin ez eoteko, dana ondo-ondo lotute lagaben.
Gu geuk pentsaten dou EHBildu dela hau danau ekidiuteko aukera bakarra. Natxe Madriden eon Euskal Herrire beire eongo dalako.
 Multinazionalan aurrin be herritxarran ahotsa defendiuko dabelako. Ez PNV modun, Gasteizen Frackingan kontra ein eta Madriden defendiuten dabena. Diro gose ase ezine dakarrenan aurrea gaztion ahotsa erungo dabelako.
«Aldaketi» babesten daben medixo komunikatibutan entzun be eztozue eingo EHBildu-k Euskal Herritxarrontzako dakarren proiekto politiku. Hori aldatzen hasteko ahotsa birou, benetan mine emotetzen lekutan be geure aldarrixak zabaltzeko (euran konstituziñoi zikiñe musturretan apurtu bir bagakue be).
Eta bitxartin, akorda, aldaketi eztozkule iñok emongo. Erreztu asko, bañe erregala iñok bez. Ezinga eon aldaketa baten zain, danok aldaketin zain etxin gelditxuko baginake, herrixe hil eingo zalako. Geu guz aldaketa gauzatzea! Hartu parin dakazuzen instrumentuk eta gexen gustaten gatzunan alde lanea!
Nahizune hartu, borrokatu eta lortu! JO TA KE!
Domekan espainiko hauteskundik badi be, Euskal Herrixe dakau jokun; Euskal herritxarrok EHBildu!