Badator MARTXOAK 8

turrune-editoriala-1Badator aurtengo Martxoak 8, eta beraz batea, bigarren urtez emakumiok antolatzen douen Greba feministi. Grebi “bixitxak erdigunea!” lemiaz dator, bere berezitasun osuaz gaurtik eta geure sakontasunea beire, baine era berin, historikoki mugimendu feministin bixitxi politiku danan aldarrikapenai jarraitxuz.
Aurretik datorren testuinguru ez da makala. Azkanengoko urtitako krisixak kolokan ipini dabe bixitxin duintasune beran oinarrixetatik. Biximodu prekarizatu eta bulnerablik (ber)sortzen eta sakontzen gaz. Gerua eta gehixa diz, geure inguru urrekuenin, bixi irauteko ein halak eta lanak bere gain hartzen dabizen herrittarrak. Urtitako borrokin bitxartez irabazitxako ongi ixate sozialan espazixutan (hezkuntzan, osasunin…) atzerakada handixak emoten dabiz. Herrittarron kontrako erabaki politikuk diz, oinarritxik bertatik funtzionaten ez daben (eta zapaltzaili dan) sistema batek aurrea jarraitzeko.
Eta gizarte honetan zer pasaten da *emakumiokin? Alkar elikatzen dan zapalkuntza sistema baten egoera larrixak pairatzen douz. Espazixo pribatun eta publikun, bixetan dakauz biharran kargak geure gain. Bixitxiai eutsi ahal ixateko, aurrea urten ahal ixateko oinarrizko zaintza biharrak (norberanak eta ingurukunak) gaur gaurkoz geure gain segi eitten dabe, amaigabeko lanaldixaz, ordaindu eta baldintza duinik baik, neke emozionalez gainezka askotan eta sistemik bixitxi bera kolokan ipintxen daben honetan, gerua eta emergentzixazko estraegixak aurrea eruten. Eta lan merkatun, lan baldintza prekarixutan gaz: nahi baiko lanaldi partzialan gehixengu, soldata arrakalak, langabezixa eta enplegu prekarixuenan tasa handixenan kargi dakau geure gain. Pribatu eta publiku, *emakumiontzako banatu ezinak dizen eta bateragarri ez dizen espazixo bi. Zapalkuntzan alkar elikatzen dizen espazixo bi.
Horretxeatxik ixango da ordaindutako biharran grebi. Ingurure beatzeko ariketi; Nun eitten dou herriko *emakumiok ordaindutako biharra? Ze lan postu beteten douz? Ze lan baldintzatan? Or-daindu baiko zaintza biharran grebi be ixango da. Ze lan karga jauzten da gure inguruko *emakumion gain? Zaintza zirkuitutan zein da?

kapitali

“KAPITALISMUK BE ETXEKO LANAN BEHARRA DAUKE”
Eta horretxeatxik danatxik be… ixango da sistemin kontrako grebi. Beharrezku ixango dalako sistemi iraultzi eta bixitxi erdigunin ipintxi. Bixitxa duinak eraikitzeko.
Urtitako burruka feminista eta sozialai esker, aurrea pausuk emon dou herri mailan bebai. Ezker eta abertzaletasunetik udal gobernantzan egon gazen epealdi ezberdinetan, politiki herrittarron beharrixaneta ipintxi ixan bada lehentasune, horretan parekidetasunan bidin aurrea pausuk emoti ezinbesteku ixan da. Eta ez diz erozelako aurrea pausuk ixan: emakumin protagonismo politiku gorpuzteko mahaixe eratu gendun, eta emakumin topaleku be eraiki dou, hezkidetza programi… Bixitxi politiku dalako, politika feministak bir douz bixitxa duinak euki nahi badouz, eta guk helburu horreaz segi eingou biharrin.

Oharra: Bixar TURRUNE be Greban eongo da egun guztin.

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Iritzia atalean

Erantzunak itxita daude.