EUSKARALDIXE, Txapi ipintxetik konpromisure!

turrune-editoriala-1

Maialen Arzalluzek Euskaraldixan harire ein daben kantan esaten daben modun: “Hilabeteetan txapa entzun eta azkenerako jantzi dugu txapa”.

Hasi dou 11 eguneko Euskaraldixe. Ahobizi eta belarriprest rolak hartu eta 11 egunin euskerin erabilera ohitxuretan pausuk emon nahixan. Edo aurreko hilitan emon daben azalpenetatik hori ulertu gendun behintzat. Euskaraz dakiauenok “ahobizi” eta berba ez, baine ulertzen dabenak “belarriprest”, berai euskeraz eitteko gonbidapena luzatuaz. Lelengoko berbi beti euskeraz eitti ixango zan ideala (Bilboa guzenin be bai e!), baine argi da gehixengo batek ez dabela holan eitten, beraz, txapakin, euskaldunak identifikata, ohitxura hori aldatzen lagundu leikelakun kanpaina honek…aurrea!

Kritiki eta autokritiki etxeko momentu ezta gaur (hori be allako da), on  aurrea behatzeko momentu de. Ondarrutar gexenok suertez euskeraz bixi gaz. Trasmisiñoi dala, hezkuntzi dala edo ta euskerin militantik gazelako… euskal hiztunak ixaten jarraitzen dou. Bañe ezin geinke lo geatu.

Euskalduntze fasi beste etapa baten sartu dela diñue euskalgintzatik, ezagutzi bermatzen jarraittu bir douela, baine erabilpenin ipiñi bir douela azpimarri. Ba ein daigun dakiauenok euskeraz. Artzen esaldi ezagunak esaten ban modun:

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek egiten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.

Ahobizi txapi soinin douela, ein daigun euskeraz, Bilbon, Aetzen, Tuteran, Irunen… eta Ondarrun…Baten bateaz erdera eitteko ohitxuri badakau, aprobetxa daigun Euskaraldixe hizkuntza ohitxura hori aldatzeko, eta 12. egunetik aurrea be… Ahobizi eta belarriprest!

Beste behin be, herrixe ixango dau arnasbide euskerik!

#EuskalErrepublika