Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin egueldixe lagun eukela. Pankarti zabalduaz batea 157 lagun elkartu diz Alamedan gaur eguerdixan. 20 minutuko elkarretaratzi ein dabe eta eurak asmatako abestixe abestu ondoren, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE! PENTSIÑOI DUIÑAK pertsona guztintzako!
Egueldixe lagun euki dabe gaur eguerdixan Alamedan batu dizen Pentsionistak. Gaur 166 pertsona batu diz bertan antolatzallin esanetan. Datorren astelehenin osteabe bertan eongo eidiz eta orduntxe grabako eidabe euran kanti jakiñarazi dozku. Jo ta Ke Lortu arte!
Han eon diz gaur be, puntual, 12 xetan zabaldu dabe pankarti, PENTSIO DUIÑAN ALDE BORROKAN!. Gaur 162 lagun batu eidiz esazku antolatzalletako batek, asteko baloraziñoi ein eta datorren astin kanta grabaketi be eingo dabela baieztatuzku. Datorren astin egun eta ordu bardiñin han eongo dizela esanaz amatxu dabe.
Beste urte bat eta erreibindikaziñoi egune ixango dau aurten be Maiatzak 1 a. Bihargiñak gazen heiñin, gure lan baldintzak (soldatak, lan finkuk, osasun baldintzak,…) hobetu beharra aldarrikatzeko kalea urteti tokaten gasku, eta holan eingou. Urtik Maiatzak 1 asko dauke, ezta egun soil bat, kontserberak euki dabe aurten euran Maiatza 1, iez Tubacexekuk eurana euki ben, Artiach ekuk be euki dabe, bixar beste batzuai tokako gakue.
Gu, geure artxibuk arakatzen ibili gaz eta behian azaltzen dan argazkixe oso inddar handiku dala ereisten gasku, MARKEXAn ukabillak adierazten dau hori danoi. Urtik pasa diz, borrokak galdu eta irabazi etxen diz. Etxin geatute ezta lorpenik. Danok kalea! Guk, L.A.B. sindikatuk etxen daben deialdixaz (ALTXA! egin dezagun posible!) bat etxen dou. Maiatzak 1 in danok Bilboa!
Ganorazko PENTSIÑOIK eskatzeko kalea urten dabe osteabe gure herrixan. Egueldixe lagun euki dabe gaur eguerdixan Alamedako PENTSIONISTAK eta pankarta atzin ikusi douz euran berbi beteten. Gaur 148 herrittar batu diz, alkati eta bi zinegotzi tartin, kanta paperak eskutan, abestu eta datorren astelehenin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke, LORTU ARTE!
Astesantuko oporretako geldialdixan ostin ongoxe astelehenin batuko diz osteabe eguerdiko 12 xak puntun herriko PENTSIONISTAK Alamedan pankarta atzin. ONDARRUn gain, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk jakiñarazi dau Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta beste 80 herritako kalik hartuko dotxuela osteabe ongoxe astelehenin pentsiñoi duinak eskatzeko. Geu be han eongo gaz!
Egueldixe lagun euki dabe gaur herriko PENTSIONISTAK. Alamedan batu diz betiko lez pankarta atzin ta antolakuntzatik esan doskun latxeik gaur 169 pertsona batu diz bertan. 20 minutuko geldialdixe einaz eta kanta ta gero amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astin ez dizela batuko be argitxu dabe (merezitxako atsedena) bañe aste bi barru be bertan batzeko deixe eindabe. JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe ekitaldixe.
Beste astelehen bat eta han eon diz Ondarruko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaurko konzentran 164 lagun egon diz eta bertan albiste desbardiñak komenta dotxue, alde batetik ekaineako bizikleta martxa bat eingo dala Euskal Herrixan tzir,bestetik firma bilketa bat zabaldu dabela eta maxatzearte luzatuko dala. Bertan zera eskatzen da: Pentsioen erosteko ahalmenari eustea, Pentsio publiko duin eta bidezkuk bermatzi…Datorren astelehenin be han batuko ei di, Jo ta Ke LORTU ARTE!
Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin 12 xak puntun. PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN!, Gizarte segurantza propixu, IPC erreferentzixi ta 1.080 euroko pentsiñoi unibertsala diz euran (danon) eskakizunak. Baten bat horren aurka egon leike? Gaur 173 lagun egon dizela esazku antolatzalletako batek ta datorren astelehenin be han eongo eidi diñozku. Jo ta ke LORTU ARTE!
Gaur eguerdixan batu diz beste behin Ondarruko pentsionistak Alamedan. Gaur 174 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, tartin alkati eta zinegotzi bat. Argazkixan ikusten dan latxeik esku orrixan bittartez, kanta be eindabe. Datorren astelehenin be han eongo eidi, Jo ta ke LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe.