Ondarrutarrok be argi esan dou, ERREKALEOR BIXIK!

Hainbat Ondarrutar jun giñan atzo eskualdeko autobusin Gasteizen ein zan Errekaleor auzun aldeko manifestaziñoire. Oso manifestaziñoi jendetsu, koloretsu eta aldarrikapenez betetaku ixan zan. Herri mugimendu eta borroka ezbardiñakin osatutako 13 bloke batu zin Andra mari plazan eta handik urten eta Errekaleorren amatxu zan martxi ekitaldixakin eta kontzertuaz. Danak mezu argi bateaz: GUK ARGI DAKAU, ERREKALEOR BIZIRIK!!!

Proiektu ondala lau urte sortu zan, udalak burbuja imobiliaxun denporetan bertan etxe barrixak etxeko asmuaz bertako bizilagun gexenak auzutik ata ta erdi hutsik geatu eta gero. Tartin hainbat ondarrutar ikasle eta langile eon di hasiera hasieratik, auzu eraldatzen eta autogestiñoi ta bixi eredu diferente bat ipar hartute auzo honeaz proiektu potente hau aurrea eruten. Ta on Gorka Urtaran “jaunak” argi inddarra kentziaz gain auzu bota eta 150 laun kalin lagateko asmu dauke.

dsc_0411.jpgOndarrutik elkartasun eta babes osu!

 

Iruzkin bat utzi

Euskal Herrittik zir, Gaztik atalean

Erantzunak itxita daude.