Ondarruko gaztik Tolosako gaztiai elkartasune adierazi dotse!

Hauxe bixalduzku uztailak12-13 egunak Donostin pasa daben Gazte Asanbladako kidik:

Ondarruko Gazte Asanbladako hainbat kide arañun donostin zihir ibiligiñan, ixan be, bat eingendun Gazteak Kalean plataforma antierrepresibuk antolatutako ekimenakin. 

Azken urtiotan Tolosaldin, gizarte kapitalistiai aurre ein eta okupaziñoi bidelagun hartuz gaztin ametsak gauzatzeko balixo ixango daben gaztetxin aldeko apostu irmu einndaben gazte mugimendu errebelde eta iraultzaile bat sortu de. Ta tamalez histoixik erakutsizkun morun, estatuk beran boteri gordete aldea errepresiñoi ibilidau gizarti ahalik eta menperatuen mantentzeko, beti be, burgesixin onurako.

 Hortik dator, Tolosako gaztik gazte mugimendu potenti sortzearren jasan daben errepresiñoi, zehazki esanda, montaje poliziala. Hau de, eztou inundik inoa kasualidadetzat joten gazte mugimenduko 3 militantei 8 urte eta 50.000€ arteko isun ekonomikuk eskatzi Tolosan emondako liskar baten aitzakipin. Hau guzti kontun hartute, OGAko kidik geure elkartasun guzti erakutsi gentzan auziperatuai. 

Donostin hainbat ekimenetan parte hartu gendun , manifan, kanpaldixan, sistema kapitalistin inguruko eztabaidetan, etab.Tolosako gaztik atzo eukiben epaiketi eta akusaziñoi partikularra, fiskala eta akusatun defentsi akordixure aia zin epaiketi bertan behera lagaz eta gaztiai sei hilabeteko espetxe zigorra ipiniaz(ezti espetxea junbiko). Horrez gain, 37.000 euroko indemnizaziñoi ordaindu biko dabe hiru gaztik batea.

Gehixa jakin nahi ixan ezkeo hamen lagatetzuau Gazteak Kalean plataformik einddako dokumentala:

Iruzkin bat utzi

Euskal Herrittik zir, Gaztik atalean

Erantzunak itxita daude.