GAZTE AKELARRI! Ondarruko gaztik Oiartzunen!

Euskal Herriko ehunke gazten topaleku ixaten dan Akelarrin daz ondarruko gaztik Oiartzunen! Bertan forma, ikasi eta ondo pasateko aukera ederra dakarre jun dizen ixe 50 herritxar gaztek. Hamen eurak bixaldu doskuena:

“Hamen ga Euskal Herriko nahibeste gazte, Ernai eta Aitzina antolakundik geutzako sortu daben asteburu ederra pasaten, atzo (baixaku) egueldixak lagundute egun ederra euki gendun, taierrak, hitzaldixak, ekitaldixak… Karpan turnu ein biharra be eukigendun. Gaur (zapatu) goxaldin haxi, eurixe, kanpiñak zatitxute… esnatu ga, baine eztiz nahiku ixango gu gelditzeko!”

TOPATUk einddako baixakuko jarraipen berezixan bideu:

Gaur goxin (martzun 31) holantxen esnatu de kanpaleku, baine ondarrun esan da etxen douen modun “Txingor euritan aurrera!”

14:40 gazte bazkaxe eta jarraixin kantaldixe:

Gabaz ekitaldi nagusixe eta kontzertuk:

Hamen ondarrutar batzuk ata ben argazkixe… ahaleginddu arren ezin ixan eixeben ata ondarrutar guztik batea agertzen zin argazkixe…

TOPATUk einddako zapatuko jarraipen berezixan bideu:

Eta domekan(apirilan 1) batzuk aje handixauaz bestik txikixauaz kanpiñak eta gauzak jaso eta buelta etxea!

Argazkixak bixaltzen doskuenin honaxe argitalpenea altzaten jungo ga!

Iruzkin bat utzi

Euskal Herrittik zir, Ezker Abertzali, Gaztik atalean

Erantzunak itxita daude.