Ondarruko kultur aniztasunan astin barrun, JON MAIA SORIAk “EXTREMADURAtik EUSKARAra barne eta Kanpoko bidaia” hitzaldixe eskeiniko dau Kofrai Zaharrin arratsaldeko 7retan datorren eguaztenin (M-6). Hurreatu entzutea!

Ondarruko kultur aniztasunan astin barrun, JON MAIA SORIAk “EXTREMADURAtik EUSKARAra barne eta Kanpoko bidaia” hitzaldixe eskeiniko dau Kofrai Zaharrin arratsaldeko 7retan datorren eguaztenin (M-6). Hurreatu entzutea!

Azpixan ikusko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partdikuk Zaldupe udal futbol zelaxan.
*Gogoratu: Jubenillak eta Kadetik igoeri daukela jokun eta beste alde batetik, Infantil mallako domeka goxeko lagun arteku bertan behera gelditxu dela. Aupa AURRERA tra ka tra!

Maxatzan 8, 15 eta 22xan (baixakuk) Dj ikastaruk eskeiniko diz Etxelilan. Dj Siwanabak emongo dau, Klub Latino et Karibeko soiñuk nahastaten daben artistik. Ikastaru emakumintzako eta disidentiai zuzendute da eta daneta zortzi toki daz. Anima eta hartu parte!

Datorren eguaztenin (Apirilak 29) Ondarruko Wikiemakumin aurkezpen hitzaldixe eukikou Etxelilan arratsaldeko 6tatik aurrea. Aurkezpena Ondarruko eta Durangoko Wikiemakumin partaidin ahotik entzuteko aukeri eukikou ta ondoren luntxe egongo da.
*Zeintzuk diz WIKIEMAKUMIK? Ikuspegi Feministi eta berdinzale ikuspegi batetik Wikipedia elikatzen dabizen taldik diz.

Hamazortzi urte beteko diz aurten Ondarruko Barra eta Dantza kalin ekimena etxen dala Plaiko Zubi albun. Behian dakazue egitarau, goxeko 11:30xetan hasi eta eguerdiko ordu bixak arte ibiliko diz herriko dantzaxak euran urte guztiko lanak erakusten. Hurreatu eta gozatu euran jira-bueltakin!

Apirilak 14tik Maiatzak 17rarte eongo da Etxelilan zabaldute erakusketi, NON KABITZEN DA ZURE SORMENA? ixenburuaz ta JOSUNE LAKA ARTETXE la erakusketin egilli. Emon buelti bertatik eta ezagutuko dozue herriko artistin biharra.Gozatu!

KORRIKA amatxu de bañe AEKn biharrin jarraitzen dabe ta Euskal Herri mallako enbidu botatze gure herrixeta etorri dizen kanpotarrai. Euskeriaz lelengoko hartu-emona hartzeko egun bateko eta ordubeteko eskoli doan emongo dabe datorren eguaztenin (A-22) arratsaldeko 14:45 eta 15:45 tartin,Ondarruko kasun, Kofrai Zaharreko 2. solairun (AEKko euskaltegixan). Beraz, ezagutzen badozue iñor gure hizkuntzaik ez dabena ezagutzen eta jakinmiñe daukena, ein gonbidapena. Danan gañetik, babestu eta erabili gure hizkuntzi!

Honek diz astebukaera honetan Aurrerako fútbol talde desbardiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal fútbol zelaxan. Aúpa AURRERA tra ka tra.

II. Mundu gerran GERNIKA BATALLOI sortu ben Euskaldunak Frantzi aldin Hitlerren gudarostin aurka borrokatzeko ta batalloi horren barrun hainbat Ondarrutarrek (15 lagun baño gexa ei zin) bertan parte hartu benak. Horren guztin harire, FRANCK DOLOSOR HALTZAk Eitbko kazetari ezagunak, liburu bat idatzi dau gai horren bueltan eta Gaur, Apirilak 17 (baixaku) liburun aurkezpena eingo dau Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Ekitaldixe,GUDARI Ondarrutarran senidik antolatu dabe. Hurreatu entzutea!


Badator Ondarruko II. Kuadrillan arteko F7 txapelketi, Maxatzan 30in jokatuko da Zaldupe udal futbol zelaxan. Ixen emoti zabaldute da eta azkanengoko egune maxatzan 1a ixango da, beti be 14 urtetik goruzkuntzako
