Beste urte batez Hendaxako PRESO eta IHESLAXAN aldeko Futbol 7 txapelketik pilo bat lagun batu dotxuz, 40 ekipotik gora 9 zelaitxan ta Ondarrutarrok ez dou hutsik ein. On urte dezente, Ekipo Rosi ixan zan ondarrutarrok txapelketa horretan ordezkatzen gatxun taldi, azkanengoko hiru-lau urtin, ARRAIN ZOPI.
Goxetik hasi eta illuntzearte luzatu zan egun guztiko egitarau. Fuelaz gain, herri bazkaxe, ekitaldi politiku, Euskal selekziñoin ofizialtasunan aldeko argazkixe, kontzertuk… egon zin.
Futbolai dagokixonez, goxin Arrain Zopik partido guztik irabazi zitxuzen. Atsaldin kanporaketetan be talli emon ban baine semifinaletan kanpun gelditxute, 3.postu eskuratu ben. Sari eta guzti buelta Ondarrure. Zoixonak TURRUNEtik gure herriko jokalaxai. Onenak zaze!



