PENTSIONISTAN Borrokik atsedena hartu dau gaur!

Gaur ixan da herriko PENTSIONISTAK ein daben aurtengo ikastaroko azkanengoko elkarretaratzi Alamedan. Asti jun asti etorri ez dabe hutsik ein asteleheneroko enkarteladetan, hotz edo bero ein, euritzan edo sikotan, beti pankarta atzin. Gaur 105 lagun batu diz bertan eta ohiku dan latxeik 20 minutuz egon diz GUTXIENEKO PENTSIÑOI-GUTXIENEKO SOLDATI aldarrikatzen.

Udako atsedenaldixan ostin, irailan 28xan hasiko diz barriro alkartzen. Gozatu udi eta inddarrak hartu. Zuekin edonoa, JO TA KE LORTU ARTE!