Ekainak 12 (baixaku) GATO NEGRO/GATO BLANCO pelikuli Kofrai Zaharrin!

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku ta zelan ukatu:

Badira 3 urte, momentuan azaldutako arrazoi ezberdinak tarteko, Zeta zineklubak agur esan zituenetik. Urruti ikusten da. Zineklubak lagatako hutsunea ez zen benetako zulo bezala sentitu, ordea, iaz gure kide ANGEL galdu genuen arte. Zinearen beraren erromantikotasuna, bertsio originalen egia eta kalitatezko produkzioen  aberastasuna zuei denoi eskaini nahi izan zizuen ANGELek; beti ere, publikoarenganako gertutasunaren oreka galdu gabe. Hutsunea ordezka ezina da. Azken arnasarte saiatu zen ANGEL zinekluba berrarabiazten. Beste formatu baten agian, instituzioetatik aske, tranpan, baielako…herriak merezi zuelako zine duin bat. Baina denbora baino lehen joan zitzaigun. Hau guztia esanda, nahiz eta agur esana genizuen, zuengana gatoz berriro ere azken topaketa bat egin asmoz. Argiak itzalieta azken pelikula bat elkarrekin ikusteko. ANGEL gogoratu eta omentzeko. Kuadrilla heterogeneo honekin batera sortu zuen eta dagokion proiektuaren meritu zatia aitortzeko. Maite dugula esan eta zuekin batera zinearen alde topa egiteko . Ba al zatoz?

*Gogoratu, Ekainak 12 (baixaku) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetatik aurrea, GATO NEGRO/GATO BLANCO ( EMIR KUSTURICAk zuzendutaku) pelikuli ANGEL ARETXAGA BEDIALAUNETA IN MEMORIAM!