Alamedako PENTSIONISTAn borroki aurrea du!

Astelehenero lez 12xak puntun zabaldu dabe pankarti herriko Pentsionistak Alamedan ta beran atzin 97 lagun ipini diz (tartin Udaleko EHBilduko zinegotzi bat).

Azaldu dabe 2024an pentsionisten aldetik Bizkaibusei buruzko hainbat eskaera ein zile eta herrixan 3141 sinadura batu zile, Ondarrutik bai Bilboa zein Galdakaoko ospitalera dan zerbitzu hobetzeko. Gero esan dabe plenun (2024-03-20) aho batez onartu ondoren, Bizkaiko Foru Ahaldundire bideratu zitxuzela Udalak horrek eskaerak. Erantzunik ez danez eon, Udalaz berba ein eta gero, hitzordu bat eskatu dala Aldundiko ordezkarixakin aurrez aurre berba etxeko.

Horrez gain, geatu diz ekainan 15in oporrak hartukotxuezela irailera arte, betiko modun, herriko ikastetxikin batea.

Euran bertsuk kanta eta amaitxu dabe elkarretaratzi. JO TA KE LORTU ARTE!!!