PENTSIONISTAK borrokan 2023 an be!

Astelehenero lez gaur 12 xak puntun Alamedan ikusikouz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. 2023. urtin be danon eskubidin alde borrokan jarraitzen dabe, aurten 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik (Ondarrun otsailak 26 an beteko dabez) ta hori dala ta zeozer berezixe prestatu nahi dabe. Hain gatxe ete da ulertzi bixitxeko pentsiñoi duin bat euki birdauela edozein pertsonak? Alamedako Pentsionistak esaten daben latxeik, «Etxin geatute jai dakau, kalea urten birdou!» gauzak lortzeko. Bixar danok Alameda!

*Egueldi txarra aurre ikusten dabelako aterkiñe eskun eta ondo abrigati ahaztu baik!

AURTEN BE, ETXELILA ARINGAINGAN!

2023ko martxoan 5 in ixango da aurten Lilatoi.

Azken urtitan latxeik, aurten be Etxelilan Aringaingan taldi osatuko dou, lasterketako ixen emoti Etxelilan bertan eginaz.

IXENA EMOTEKO EPI:

Urtarrilaren 17tik 26re

Martitzenetik baixakure, 16:30 – 20:30

Etxelilan ixena emoteko epi urtarrilan 26an amatxuko da. Egun horretatik aurrea, bakotxak bere kabuz ixena emoteko aukeri eukiko dau www.lilaton.es webgunin bidez. Kasu horretan, ez da kamiseta Etxelilan jasotzeko aukeraik egongo.

INSKRIPZIOA 13€ (Lasterketa + kamiseta)

Kamiseten inguruko informaziñoi erantsitako irudixan: modeluk eta neurrixak.  

AUTOBUSA EGONGO DA! (+5€)

Gaur, baixakutako enkarteladakin hasiko gaz osteabe!

Gabonetako jaxan ostin, gaur hasten gaz osteabe baixakutako enkarteladakin. Neguko ordutegixan barrun gaur Alde Zaharrin batuko gaz illuntzeko 7:30 tan ta Alameda arte jungo gaz Ikurriñan eta herriko PRESO ta IHESLAXAN kartelan atzetik.

Nahiz eta atseden egunak euki douen gabonetan, ez gaz geldik egon eta falta dizenan aldeko ekimenetan parte hartu dou. Olentzeron ongi etorrixin gogoratu genduzen…

eta urtero Bilbon etxen dan manifan be Ondarrutar mordu ikusi gendun.

Bañe aurrea ein bihir dou eta horretako kalin jarraitxu birdou. Gaur enkartelada! PRESO ta IHESLAI GUZTIK ETXIN IKUSI ARTE!

ETXELILA martxan osteabe!

Urte berri (feminista) on! Hasi gaz barriro martxan Etxelilan eta urte barrixai ekiteko plan eder bat dakau urtarrilan 25eako.

Zer esan nahi dou «Bizitza duinak erdigunera» esaten douenin?

Ekonomixa feministin pentsamendu eta praktiketan oinarritutako saiu prestatu dosku Emagin elkartik, zaintza lanan eta zaintzailin histoixiaz zein orainaz jarduteko: zer da zaintza? Zeatxik da, oraindik orain, zaintzi ikustezine? Zer aldatu da iragan mendetik hona eta zerk dirau? Zer nolako lan- eta bizi- baldintzak dauke Euskal Herriko zaintzailik?

Urtarrilan 7an danok Bilboa! Ondarrutik autobuse…

Zitxa garrantzitsu dakau zapato honetan (Urtarrilak 7) Bilbon. Etxin falta gaskuzenan eskubidin alde Autonomia kali beteteko deixe ein dau Sare herritxarrak.

🚌Ondarrutik urtero modun autobusin juteko aukeri egongo da. Ixena emoteko zerrendi Anaitasuna tabernan da.

Herriko gaztik be manifa juteko deixe ein ben hilan 31an alamedan ata ben argazki honeaz. Herriko presuai eskutitzak be bixaldutzen antolatu ben elkartasun txokutik.

Gaur, Euskal Herriko pertsonalidade ezberdinak be deixe ein dabe mobilizaziñoi honetan parte hartzeko. Bertan, presun etxeratzi eskatzeko erabiliko dan ikur barrixe be aurkeztu dabe.