KULTUR UHERI aurkeztu dau Ondarruko Udalak

Kultur Uheri egitarau aurkeztu dau gaur Ondarruko Udalak. Uztailan 31an hasi eta Abuztun 30earte, asteburo guztitxan eukiko dou kultur ekimen ezberdinakin gozatzeko aukeri!

Ume, gazte edo helduntzako egitarau beti antolatu dau udalak herriko kultur eragilikin eta Euskal Herriko artista ezberdinakin.

Egitarau, gehixen bat herriko FRONTOIN kokatute egongo da eta sarrerak prezixo sinboliko baten erosi biko diz turismo bulegun aurretixaz. Udaletik, kulturiaz gozatzeko baldintza seguruk nahi dabe bultzatu eta herritxarrak segurtasun neurrixak errespetata ekimen honetan parte hartzea gonbidatu dabe.

Hamen egitarau osu:

LARRUN ez da mugi!

Atzo goxin ehundaka lagun batu giñan LARRUNgo tontorrin, tartin ondarrutar gazte kuadrilla bat. Pausoz pauso altza giñan gaillurrea egunero zapaltzen gatxuen mugi hamaike aldiz zapalduz. Batzuk hegoaldetik eta bestik iparraldetik, bi bide tontor bardiñaz. Geure herrixe askatzeko determinaziñoiaz martxan gaz. Euskal Herri aske, feminista, sozialista, euskaldun eta ekologisti eraikitzea guz!

SABIN IBAIBARRIAGA ARKOTXA jun gasku

84 urteaz jun gasku SABIN, gutariko bat. Ixille bañe langille fiñe. Domekako garaipena ospatzen geuazen ondiokan eta albiste madarikatu alla gasku, ziur gaz dan tokixan bera be zelebraten eongo dala. Atzo bertan argitaratu gendun TXOKUn inguruko albiste bat, bañe gitxirek jakingo dabe GARZON epaille españolak gure kontu korrentik zarrattu doskunin SABIN zala diro arduradune (beran prestutasunai esker, esko hutsik geatu zan epaile madarikatu). KRESALA kultur elkartin, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan…. beti esko bat botateko prest. Zure oroimenaz geatzen gaz lagun eta kide.

(Zuzenin) 2020ko uztailan 12ko hauteskundik, Gasteizko parlamenturako – Ondarruko emaitzak

2020ko uztaileko datuk:

 EH Bildu
2159
 EAJ-PNV
1580
  PSOE
75
  PODEMOS
147
  PP-Cs
66
Equo
 VOX
25


2016ko datuk:

EH Bildu
2.057
PNV
1.646
PSOE
74
Podemos
366
PP
129

Botuk auzoz auzo, 2020ko uztailekuk:

  EH Bildu EAJ-PNV PSOE Podemos PP-Cs Equo Vox
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…)2141419124 1
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
123991083 
1.2.U – BIXIKAN
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
2431793156 3
1.3.U – BIXIKAN
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
258253421205
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
1751364123 
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
26018831595
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
1431247173
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
21920413151010
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
3121488156 1
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
20910814172  
Guztira21591580751476625