
Urriko azkan astelehena ta, herriko PENTSIONISTAK Alamedan ikusi douz gaur be. 12xak puntun zabaldu dabe beste behin pankarti ta atzin 101 lagun ipini diz. Bañe ezta mobilizaziñoi bakarra eindabena ongo asteburun. Madrid aldin eon zin zapatun (tartin ondarrutarrak ikusi genduzen) Hego Euskal Herritxik autobusetan junde ta bertan batu zin Estatuko beste herriko Pentsionistakin aldarrikapen amankomunak eskatzen (Gutxieneko PentsiñoiK=Gutxieneko Soldatakin parekatzeko edo alargunak 100ko ehun alarguntzi eskatzen adibidez). Domekan, beste aldetik, Zaldupeko futbol zelaxan pankarti zabaldu ben AURRERAko eta ZAMUDIXOko futbol jokalaxak pentsionistan eskakizunakin bat etxen, Ondarrutik Galdakanoa eta Bilboa zuzeneko autobus gehixa eskatzen.

Datorren astelehenin be Alamedan batzeko deixe eindabe, etxin egonda ixe eztalako lortzen ta lorpenak Borroki eskatzen dabelako. Jo ta Ke LORTU ARTE!