Azaroak 14an Badatorren EUSKAL HERRIA Defendatu! mobilizaziñoi nazionala Bilbon

Urteroko hitzordu bihurtu de EH Bilduk Bilbon udazkenin deitzen daben mobilizaziñoi erraldoi. Aurten hauteskundik ate joka dakauzela ixango da mobilizaziñoi.

Olatu erreakzionaxun aurrin gure aman etxi defendatuko douela ozen esango dou! Badatorren Euskal Herrixe defendatu!

Azarun 14an bertan, Euskal selekziñoik partidu jokatuko dau Venezuelan kontra. Autobusin ixena emoteko aukera bi egongo diz. Bat manifi amatxu ostin bueltatzeko eta besti partidu eta gero.