Udi alla da ta kanpotik etorritxako lagun asko ikusten douz gure kale taberna edo plaxetan. Beti da ardi galdoen bat eta ondo dator gogoratzi nun dazen, hori ardatz hartu eta paetak margoztutxue leko esanguratsutan Ondarruko ERNAIko gaztik , mezu argi bat zabalduaz ingles hizkuntzan:
WELCOME TO THE BASQUE COUNTRY! THIS IS NOT SPAIN nor FRANCE!
(ONGI ETORRI EUSKAL HERRIRE! HAU EZ DA EZ ESPAÑI EZ FRANTZI!)
Atzo goxin ehundaka lagun batu giñan LARRUNgo tontorrin, tartin ondarrutar gazte kuadrilla bat. Pausoz pauso altza giñan gaillurrea egunero zapaltzen gatxuen mugi hamaike aldiz zapalduz. Batzuk hegoaldetik eta bestik iparraldetik, bi bide tontor bardiñaz. Geure herrixe askatzeko determinaziñoiaz martxan gaz. Euskal Herri aske, feminista, sozialista, euskaldun eta ekologisti eraikitzea guz!
30 urte handi beteten dotxu Ondarruko GAZTETXIk. 13 urte Zaharrak eta 17 gaur egun dan lokalak ta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxue bertako partaidik gaur (zapatu 23) eta bixar (domeka 24). COVID 19 dala ta ekitaldi guztik on line bitartez entzun eta ikusiko douz. Azpixan dakazue egitarau.
Gazte Topaguni, Gazte Martxi… urteroko ehunke gazten elkarguni bihurtzen dan espazixu. Lehenengo Jarrai eta honeaz batea Gazteriak, urte batzuk gerua Haika, gero Segi, ta gaur egun Ernai eta Aitzina. Zemat bixipen, zemat abentura eta egun intenso gordeta gure oroitzapenetan egun berezi horren ingurun. Urte guztiko burruka eta biharran “sarixe” ixaten dala esan geinke Herri Mugimenduko militantiontzako eta beste hainbat herritxarrentzako. Formakuntzaz, tailerrez, hitzaldiz, eztabaidaz… betetako egunak ixaten diz, eta zelan ez, jai giruk pixo handixe eukitxen dau ekimen honetan.
Aurten, BidEHbat! gazte martxi euan antolatute Gazteok Independentzia lemapin, baine esparru guztitxako estenatoki asko modun, udabarriko ekimena bertan behera gelditxu de. Pena handiz hartu gendun barrixe nahiz eta logikuena ixan magnitude honetako ekitaldi hau hasieratik bertan behera lagati.
Nostalgixan jausti be politxe ixaten da batzutan. Seguru urte ezberdinetako argazkixak bixaldu doskuen herritxarrak urte batzuk atzea ein dabela argazki honek ikusiaz batea. Gure asmu hoixe da. Urte batzuk atzea ein eta jaso douen argazkixakin beteti aurten sentiuko douen hutsuni. Horretaz aparte, sare sozialetan ekimen parte hartzaile bat dakau antolatute. Gazte martxi ixango zan egunetan (Apirilak 10,11,12) edozein urtetako udabarriko ekimenen bateko argazkixak altzatea animaten douz herritxarrak Ondarruko Ernaiko sare sozialak etiketauaz ero ixendatuaz.
Esan bihir dou, nahiz eta Gazte Martxi eztan burutuko, antolatzailik egitarau moldatu eta beste bat antolatu dabela internet bidez. Nahidabenak jarraitxu YouTubeko kanalin labur.eus/bidehbat -en jarraitxu leike.
Hamen lagaten dotsuau jaso douzen urte ezberdinetako argazkixak, urteka ordenata eta urte horretako abestixak:
1995in Jarraik antolatutako Mendi Marti Beratik Garazire.
1999an Gazte Abialdia herririk herri. Jarraik 20 urte beteban urti.
2003an Mendi Martxi. Algorta-Gernika
2004an Itsasondon ospatutako gazte topaguni.
MF2-2201
MF2-2201
2005in Gazte Mugi Markinan.
2006. Gazte Topaguni Etxarrin.
2007an Gazte Martxi. Untzaga-Laudio. Gure izarra Independentzia!
2012ko Gazte Martxi. Saratik Lesaka
2013an Ernai antolakundin sorreriaz batea Gazte Danbada Orduñan.
2014an Burutakzio topaketak ein zin Altsasun. Gazte mugimenduko militantin formakuntzako espazixu.
2015in Gazte martxi ein zan Lekunberritxik Berriozarrea.
2016an Gazte Danbada Laudixon.
2017an Gazte Akelarrea Igorren.
2018an Gazte Akelarrea Oiartzunen.
Eta hau ixez, 2019an Gazte Antolakundi sortu zan 40. urteurrenin ein zan jaialdixe Lemoan.
Eskerrik asko argazkixak bixaldu dozuezen danoi! Gogoratu argazki gexa topa ezkeo ernaiondarru@gmail.com ea bixaltzi 😉
Hamen lagaten dotsuau len aipatutako ekimenan egitarauk:
Herri askotan zabaldu de espetxitan preso dazenakin gogoratu eta etxin egon bir douen egun honek aprobetxata, gutunak, argazkixak, olerkixak… idazti. Ondarruko ernaik be deialdi hau ein dau ata daben kartel bidez.
Anima eta idatzi bururatzen gatzune! Seguru asko eskertuko dabena!
Hamen dakazuez deserriko helbidik:
📝IDATZI PRESUAI!
Egun honetan etxin egoti gatxe etxen bagatzu, imagina urte luzez kartzelan bakarrik egoti ze ixan bir dan! Dispertsata, isolatute, zapaldute…
Aprobetxa etxin egon bigazen egun luze honek herrixan falta gaskuzenai idatzi eta eurakin gazela adierazteko! Herriko kontuk, barrixak, istoixak, olerkixak, bururatu leiken mile gauza… idatzi!
Gomendixuk:
➡Estankuk zabalik egon arren, aprobetxa oinarrizko erosketak etxea, biharrea… juneran selluk erosteko.
Mezu hau zabaltzeko eskatuzku herriko musika talde jator batek:
DENA Ondarrun sortutako musika taldi de eta hiru gaztek osatzen dou, Xabat, Unai eta Beñat-ek. Rock alternatibun, post-hardcorin, edota stoner-rock musikan mugitzen gaz.
Gure lehen disku ixango dana grabatu eta argitaratzeko laguntzin bille gatoz. Lehen disko honek 7 abesti eukiko dau, danak euskaraz, hainbat hilabetez burututako lanan emaitze grabatuko dou.
Hasi barrixak gaz mundu honetan, hutsetik hasi dou bidi, bañe ilusiñoi eta gogo guztiaz gatoz. Bañe hau aurrea eruteko zuen laguntzi birdou.
Gaztelekuko monitorik azaldu dabenez gaba bat pasako dabe Tertangako (Araba) aterpetxin, urtarrilaren 4 eta 5 an bitarteku. “Urtarrilan 4 an goxeko 10:00 etan urtengo da eta hurrengo eguneko 14:00 etan buelta. Ixena emon nahi dabenak Errebala Txikiñe Gaztelekun emon beharko dabe abenduan 14tik 22ra bitartin. Gaztelekun emon bihir de ixena eta ordutegi hau dauke: zapatutan 17::00 etatik 21:00 eta eta domeketan 16:30 etatik 20:30 eta.