ERNAIk 10 urte! Martxoak 4 (zapatu) ONDARRUTIK BAGABIZ!

Zapato bete beti antolatu dau herriko ERNAI gazte erakundik. Gaztetxin eingo diz ekimen gexenak eta goxetik hasiko diz egitarau beteten, Leirek eta Mikelek hitzaldixe emongo dabe etxebizitzin arazuai alternatibak topatu nahixan, horren ondoren poteue eta bazkaxe. Arratsaldeako bingo musikala, karropoteue illuntzin eta amaitzeko kontzertuk. Eztala zereñik herrixan? Gazte gara gazte eta ez gaude konforme! Etorkizune geu gazelako…batu BORROKA!

10 urte bete dotxuz Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakundik. Ez diz urtero ixaten holako urteurren borobilak eta argazki batzukin gogure nahi dou ekarri Ondarrun Ernaik euki daben eragiñe eta ibilbidi. Sare sozialetan be topa douz militante eta militante-ohixak urte honek gogortzen altza dabezen argitalpenak. Antolakunde baten militatik konpromisu eskatzen dau baine konpromiso horren parte diz be bai irakaspenak, kidik, akatsak, lorpenak, poztasunak eta tristurak… esan leike militantzixi bixitxeko modu bat dala! Eta merezi dabela!

Gora euskal gazteixi eta gora Ernai! Beste urte askun Independentzixi, Sozialismun eta Feminismun alde bide lagun nahi zaittuau!