
On dala 47 urte Gasteizen gertatu zin hilketak gogoratzen jarraitzen dou Martxoak 3 an. Bihargiñak euran eskubidik lortu nahixan eta «autoridadik» egurre, ondorixuk 5 langille hil eta ehunka lagun zauritu. Erahilketa horren arduradunak, ezti iñun agertzen. Manuel Fraga, Martin Villa…ixen batzuk emotearren. «No os importe matar» esaldixe ezagun eizan egun horretan.
Urte batzuk diz, herrixan lore eskaintzi eta ekitaldixe antolatzen dana egun hau gogoratzeko, eta aurten be halan ixango da. Monolito aurrin batuko gaz baixakun (Martxoak 3) illuntzeko 7 retan. Herriko L.A.B sindikatuk eta ERNAI gazte erakundik antolatu dabe ekimena.