611 etxe huts ondarrun…

Ondarruko Ernaik bideo hau elkarbanatu dau sare sozialan bidez herrixan dakauen etxebizitzin problematikin ingurun. Kalitan agertu zin zenbaki misteriotsuk argitzen dabe bideun azalpenin.

Ikasturte honetan Ondarruko Ernaik hauxe gaixe landuko dau, gaztik emantzipateko dakarren arazu herrixan 600 etxetik gora hutsik eonda. Herrixan aspalditxik sustraitxutako arazu dala hau ezin leike ukatu. Etxebizitzin prezixo disparatauk, alokairu garestixak, okupaziñoirako zailtxasunak… eta beste herri batzutan aspaldi hasi zana be aia da gurea, Airbnb eta antzeako piso turistikun gorunzko joeri. Bitxartin gaztin emantzipaziñoi batazbesteku 30-34 urtetan…

Erribera Kalea, Harategi Kalea, Iparkale, Iparragirre Kalea, Kalandi, Nasa Kalea, Sabin Arana
eta Txomin Agirren 175. Antiguako Ama Kalea, Artabide, Egidazu Kaia, Itsasaurre Plaza, Kafeatze
pasealekua, Kanttoipe Kalea eta Zubiaurre Anaien Kalean 153. Artibai kalea, Ikastola Kalea, Kamiñalde
Kalea, eta Iñaki Deunan 124. Magdalena Kalea, San Juan Turru Kalea, Txorierreka Kalea eta Zaldubide
Kalea 73. Errentexa, gomendi eta Gorozika auzutan 16. Kaminazin 71. Danea 611 etxe hutsik herrixan. Eta
bitxartin zemat gazte etxe baik?

Beraz hasieri emon dotsa Ondarruko Ernaik aurrerantzin jorratuko daben lanketiai: ETXEBIZITZA PROBLEMATIKI