24. KORRIKA hasten da bixar, Erne!

Badator 24. KORRIKA eta herritxar asko urduri ipintxen hasitxe daz. Bixar Atharratzetzik urtengo dau eta ziur gaz Ondarrutar asko egongo dizela bertan aringaingan etxen. Halan da guzti lasai egon, bertatik berta bixi ixango douelako Martxoak 25in illuntzeko 8:16tatik aurrea ONDARRUn. Mutriku aldetik etorriko da ta behian ikusiko dozuen latxeik herriko talde ta elkartin artin eskutik eskure erungou Berritxuruntz. HITZAk emongotza ongi etorrixe eta KIDE Kooperatibik emongotza agurre. IKA, IKA, IKA, HAMEN DATOR KORRIKA!

Eskubide sozialan alde, PENTSIONISTAK Borrokan!

Beste astelehen bat, eta ahaztu gazku zenbat duzen, han egon diz Alameda erdixan herriko PENTSIONISTAK. 12xak jota zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 107 lagun ipini diz, tartin alkati eta EH Bilduko hiru zinegotzi.

Gogoratu dabe bixar, martxoak 17xan, greba orokorra dala deitxute eta eurak bat datozela egun horretako aldakarrikapenakin eta deixe eindabe parte hartzeko arratsaldin eingo dan manifestaziñoin, Zaldupetik arratsaldeko18:00etan urtengo dabenak.

Gaiñea eguenin Korriki hasiko dala esan dabe eta Ondarrutik datorren eguaztenin, martxun 25in, iluntzeko 20:18an pasako dala. Pentsionistak be hantxe egongo dizela baieztatu dabe!

Datorren astelehenin opor txikixak hartukotxuez Aste Santu dala ta.

Euran bertsuk kanta eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatute amaitxu dabe elkarretaratzi.

Otsailak 19 (eguena) M-17ko grebi prestateko II.Batzar iraixe!

Honezkeo sumako zenduen kalik berotzen hasitxe dazela M-17ko GREBA OROKORRA aurrea eruteko (kalin paperak, pankartak, lantokixetan batzarrak..). Otsailak 19xan (eguena) bigarren batzar iraixe eingo da Kofrai Zaharreko 3.solairun arratsaldeko 6retan. Gutxieneko soldati 1.500 euro eta HEMEN ERABAKI soldatak hobetu aberastasuna banatzeko! Zein egon leike horren kontra? Gitxiauaz ezin leike duin bixi!

Ekipo ederra hasi de martxan egun hau aurrea atateko, etorri zeube! DANON ARTIN LORTUKOU!

M-17xan ONDARRUn GREBA OROKORRA!

PENTSIONISTAK pankarta atzin gaur be!

Jo ta Su dabiz borrokan gure herriko PENTSIONISTAK eskubide sozialan alde, danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen, gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Gaur be han egon diz betiko lez Alamedan, puntualak, 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI eta beran atzin 95 herrittar ipini diz (herriko alkati tartin).

Gogoratu dabe Euskal Herriko pentsionistak mobilizaziñoikin jarraitzeko prest dazela eta azalduko dabela hurrengo astitan zer ekintza proposaten daben.

Bañe hortik aparte, dana ezta ixango elkarretaratzi eta manifestaziñoi eta hilan 23an bazkaxe etxeko asmu erakutsi dabe. Ondarruko Alamedako pentsionistak 8 urte beteko dabe Alamedan batzen eta hori ospatzeko Antiguako aman bazkaxe etxeko asmu dakarre. Horretxeatxik, datorren astelehenin ixenak emoteko aukeri eongo da eta bazkatxako diru be aurretik bertan jasoko dabe (18€). Ixez be giro onin bazkalduben eta ia aurten be taldetxu eder bat batzen dan.

JO TA KE LORTU ARTE!

ARTELAN elkartin IÑAUTEIXETAKO egitarau!

ARTELAN elkarteko Iñautexetako egitarau jaso dou. Lantzoiaz eta Akuliaz tanborra joten nahizue jun? Ba, Otsailan 8xan (domeki) eingo da entsaxo bakarra arratsaldeko 7retan Artelaneko tallerrin.

Horretaz gain, Otsailak 14an (zapatu) eta 17an (martitzena) ixango diz pasakallik LANTZOIN ongi etorrerakuk eta AKULIN enterrukuk azpixan agertzen dizen ordutegixetan. Presta mozorruk eta saltoka etxeko gogu beste guzti berez etorriko da ta.