Erdi Aroko jaxe antolatzeko herri batzordin bigarren bileri eingo da uztailan 19xan (martitzena) 19:00etan Kofradia Zaharrin. Herrittar guztiai zabalik dan bilera iraixe ixango da. Jai txukune antolatzeko danon parte hartzi beharrezku de! Hurreatu zeube!
Hondartza juteko egueldixe euki gendun atzo herrixan, bero itogarrixe, ta halan da guzti ARNASA eguneko ekimen guztixetan jenti baño ez gendun ikusi, standetan, dantza ikuskizunin, marrazkilaxan lanetan, paillazo artin, oihaletan, kontzertun, jan eta edanin …
Amaitzeko esan antolakuntzatik esazkule Ondarruko herrixai eskerrak nahi dotzezela emon erakutsitxako babesatxik; ixan be, ekintza ezberdiñetan parte hatzen edo egun guztin tzir jai hau aurrea eruteko esku bat botaten herrittar talde zabal bat egon zalako! Mille esker danoi ARNASA elkartin partez! Danon artin lortukou!
ARNASA elkartekuk jaxe antolatu dabe datorren zapaturako herrixan. Herri guztin tzir (Alamedan, musika plazan, Itxas Aurrin) egongo diz ekitaldixak, jolasak, oihalak, bertsolaxak, jana, dantzi, musiki….ez aspertzeko egune ixango da. Hartu zeuk be parte!
Aurten ERDI AROko jaxe eukikou herrixan eta hori dala ta batzar bat eingo da ongoxe martitzenin arratsaldeko 7 retan udaletxin. Kultur elkartik edo norbanakuk prest dazenak esku bat botateko, aukera paregabi eskeintzen dosku. Danon artin jai zabala eingo dou, hurreatu!
2023ko IBILALDIxe Ondarrun eingo da eta lelu XE hitzak ixango diz. Horren aurkezpena ongoxe eguenin (E-30) eingo dabe Alde Zaharrin. Bi kalejira, bata Alameda aldetik urtengo dabena eta besti Ibilaldiko denda (Iñaki deuna kalin) paretik urtengo dabe arratsaldeko 7etatik aurre, Alde Zaharrin batuko diz amaitzeko.
*Eguraldi txarra eon ezkeo, Plaza berduran eingo litxake ekitaldixe.
Gaur eindabe kurtso honetako atzanengoko enkarteladi herriko Pentsionistak. Gaur 182 lagun batu diz Alamedan 12 xak puntun pankarta atzin eta egon dizen 20 minutun tzir, pasa dan bizikletako martxin inguruko baloraziñoi eindabe. Abesten amatxu dabe gaurko ekimena eta opor txiki batzuk hartuko dabela esanaz agurtu diz Irailan 26 arte. Jo ta Ke LORTU ARTE!
EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUk (tartin ALAMEDAKO PENTSIONISTAK)) 4 urte daru astelehenero batzen eskakizun honen ingurun:
GUTXIENEKO PENTSIOA: 1.080 EURO
ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATU
ZAINTZA LANAK PARTEKATU
eta on horreaz lotute bizikleta martxa bat antolatu dabe:
Hori dala ta mezu hau zabaltzeko eskatuzku:
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk (EHPM) 4 urte eta 4 hilabete daruau etenik baik mobilizatzen gaurko eta etorkizuneako Pentsio Publiko duinak eta nahikuk lortzeko, bereziki 1.080 euroko Gutxieneko Pentsiñoi. Eta, horrek bermatzeko, Pentsio Sistema Publiku defendatzen dou. Sistema horri eusteko, enplegu eta soldata duinak bihir diz, dagozkien gizarte-kotizazioekin, bai eta patronalanak be, askotan ez baitu dagokion ekarpena etxen.
Urte hauetan tzir hainbat ekimenetan be parte hartu dou: lehen arreta eta osasun publikun defentsan; kaleratzeen aurkako langile-borrokan alde; prezixun igoera eskandalagarrixan kontra, edo herrittar gehienoi eragiten doskun bankun jokabide miserablin aurka.
Egoera ekonomiko, politiko eta sozial baten gaz, eta arazo sozial horrek konpontzen aurrea egin beharrean, botere ekonomiko handixak eta haien zerbitzure dazen erakunde politikuk larriagotu baino ez dabe etxen.
Arrazoi horrekatxik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk arazo horrei erantzuteko eta mobilizatzeko hainbat kanpainatan konprometitute gaz. Bañe, bereziki, Pentsiodun Bizikleta Martxa bat antolatzea animatu gaz, Donostin hasi eta amatxuko dana, eta etapa batzutan, ekainan 13tik 25ea, Euskal Herri osu zeharkatuko dabena.
Herritar guztiai oinarrizko eskari horien beharran kontzientzixi zabaldu nahi dotzau. Gizartin modu zabalin mugituz horrek lortu ahal douelako ilusiñoi eta konfixantzi piztuti. Eta jai giro parte-hartzaile, herrikoi eta alaxan ein bihir de, mundu guzti errebindikaziñoi horretan onartu eta interesatu senti dadin.
Horretxeatxik gaz hiriburuetako eta Martxa Txirrindulaxe pasaten dan eskualde eta herri guztixetako kolektibo edo mugimendu sozial guztiai zuzentzen, ekimen honi babesa emon eta bat egin dezaten. Ekainan 14a Azpeititik urtengo dau etapik, eta 18.00etan allako da Ondarruko ALAMEDA. Ongi etorri bero bat merezi dabe, hurreatu zeuek be!
ARTELAN kultur elkartekuk mezu hau zabaltzeko eskatuzku, esan eta ein:
Herritxar matxiok:Urte bixin surik egin baik egon da gero, AURTEN BAI! Aurtengo ekainan 23ko gaberdixan urteroko Akelarri eingou: kalejiri Arrigorritxik hasi, ziboteko Plaiko Zubixe be estrena eingou eta sue Plazamusikan gero. Honeaz nahitsuau esan bertan parte hartzea gonbidata zazela. Erdi Aroko erropekin jantzitxe etorri (holan gañea iraileako oriata eukikozuez), eta ez badakazuez erropok, geuk lagakotsuauz. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo gaz janzten (orrazten, arpeixak zikintzen, tanborrak afinaten…). Anima eta etorri ume, gazte, atxitxe-aume, gurasuok, eta nahizuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixai eusti, dantzan, kantun eta erromeixan. Bide batez, herriko ikastetxitako irakaslioi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohitxurak ikasliai kontati idea ona ixan laikela begitxantzen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan upiñak, akerranak, gure mitologixako pertsonajik, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su barritzaili, paperin idatzitxako gauza txarrak suta botati…
Edo San Juan suetako ondarrutarron ohitxurak, egur eta traste zaharrak batzen suta botateko, “erdiko palu”, zeiñek tuntur handixa eiñ, endreruk auzun artin eta auzutako kantak… Bat eta bi…! Gorri-gorri, gorri, gorri zera zu…! Aumak eta atxitxak prest eukikozuez txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!Hamen Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k idatzitxako bertso batzuk:
Astilleru ta Kantxope, Kamiñazpi, Kamiñalde, San Juan bezperan suak eitxeko ,beti prest gerade. Gabaz eta arratsalde, gazte eta ume talde, pozik gabiz gu oihu eginaz bakoitza bere alde (bis)
Azpitik zuhaitz adarrak, gainetik egur igarrak,abe ondoan pilloturikantresna za(ha)r ta abarrak. Gora Astilleruko larrak! Gora Kantxopeko garrak! Umeak pozik, gazteak alai,zoraturik zaharrak (bis)
Mile-mile esker eta Plazamusikan ikusiko gaz! PA!Artelan kultur elkartea.